Garizumako prestatze aldi honetan
Arratiako Eleizeak, aurten be, hamaika aukera lagungarri eskeniko deuskuz: tailerrak,
gazte topaketak, hitzaldiak, kantaldia, otoitzaldi edo erretiroa.
Badozu aukerarik! Aprobetxatu
aukerok! Danon gustorako dozuz Pazkora era egokian heltzeko, sasoian
ailegateko.
Martxoak 1, eguaztena: hautsak
Hautsak ezarriz emoten
deutsagu hasiera 40 eguneko lasterketa honi. Hemen ez dago alperra baino beste
galtzailerik. Asko ala gitxi, ekin eta jarrai, zure ahaleginari Jainkoak
gehituko deutso falta jakon sua, garra, indarra, norabidea.
Itaundu zure parrokian ospakizunaren egun orduak.
Martxoak 4, zapatua: Taillerra: Gurasotasuna =
Parentalidad positiva.
Lagungo familiari laguntza zentroagaz alkar lanean eratutako
taillerraren hirugarren eta azken ekitaldia. Gurasoak euren artean eta sikologa
dan Begoña Gorostiagaren laguntzaz, bere familian zoriontsu hazteko klabeak eta
praktikak lantzen dabez.
Orain arteko esperientzia
guztiz aberasgarria eta atsegina izan da, hainbat parrokietatik etorritako
gurasoak parte hartuz. Erdu!
Ekitaldi hau erderaz izango da.
Igorreko parrokiko lokaletan, 15:00etatik 18:30etara.
Martxoak 11, zapatua: Gazte eta gaztetxoen topaketa Igorren. Gaia: Umeak dira, ez esklaboak.
Gure euskaldun bikarietatik
etorritako 400 gazte eta gaztetxo inguru alkartuko dira otoitzean, jolasean,
bazkarian, dantzan.
Gaia gogorra da baina
beharrezkoa da lantzea: ume esklabutzaren kontrako kontzientzia hartzea eta
salaketa egitea.
Igorrekoparrokian hasi eta frontoi eta aterpean
ospatuko da topaketa hau.
Aurten Arratian ospatzen
danez, katekesiko laugarren mailakoak be gonbidatuta dagoz topaketa honetara
etorteko.
Igorreko parrokian hasita, 10:00etatik
18:00etara.
Arratiako gaztetxoen bilkura Bedian |
Martxoak 18, zapatua: Otoitzaldia: Mikel Azpetia “Txo”
laguntzaile
Presazko mundu honetan, aukera
ederra gure martxa geratu, harnasea hartu, nora ete goazen astiro gogoeta
egiteko.
Hamaika eskeintza daukazan
mundu honetan, ordu batzuk emon Jaunaren Berbea entzun eta senide artean otoitz
egiteko.
Sarriegi azal hutsean geratzen
garan gizarte honetan, gure aukerak sakonduz, Jaungoikoagaz alkarrizketa serio
eta gogotsu bat izateko zortea.
Hau guzti hau Mikel Azpeitia
abadearen laguntzagaz egindako erretiroan.
Igorreko parrokian, 10:00etatik 13:00etara.
Martxoak 24, barikua: Kantaldia: Peio Ospital
Igorreko parrokian, 19:30etan
Nork ez ditu ezagutzen
“Pantxoa eta Peio” iparraldeko kantariak? Ba Peio Ospital dogu bikote honen
partaidea, orain musikari talde bategaz, pianoz eta kitarraz lagundurik, bere
diska barriaren aurkezpena egingo deuskuna. Betiko kantak eta abesti barriak. Arnasa…
Hatsa… Bizia…
Espiritualtasuna lantzeko
aukera musikaren hizkuntza unibertsalaz lagundurik.
Ekimenaren kostuetan laguntzeko,
sarrera kobratu beharko da kantaldi honetan. Aurretiaz erosita 10 euro, eta
egunean bertan 12 euro.
Sarrerak lekuotan erosi
daitekez: Igorren Gau Lora kafetegian eta Zeanurin Jubilatuen Tabernan. Baita
Arratiako parrokia guztietan.
Martxoak 31, barikua: Hitzaldia: Aintzane Ezenarro: Memorian oinarritutako bakea
“Gogora” Institutuaren
zuzendari dogu Aintzane Ezenarro. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideaz
jarduten dauan institutua dogu berau, Eusko Jaurlaritzaren menpe. Urte
asko daroaz Aintzane Ezenarrok
bakegintzan. Orain, lanpostu honetatik, inondik inora galdu ezin dogun ekarpena
eskeiniko deusku: Memorian oinarritutako
bakea: etorkizuneko bermea.
Hitzaldia euskeraz izango da
eta ondoren itaunak egiteko aukerea.
Igorreko Lasarte Kultura Etxean, 19:00etan.
Antolatzailea: Arratiako
Eliza. www.arratia.tk
Laguntzaileak: Gogora
Institutua
Lagungo familiaren aldeko erakundea
Igorreko Kultura Etxea
Zulaibar
Ikastegia
CUARESMA EN ARRATIA
1 de
marzo: Miércoles de
Ceniza
4 de
marzo, sábado
Taller
sobre Parentalidad positiva.
Parroquia
de Igorre, 17:00
En
castellano
11
de marzo, sábado
Encuentro
de chavales y jóvenes de la IV.
y V. vicarías en Zeanuri. 10:00
18 de marzo, sábado
Retiro oracional
Mikel Azpeitia, “Txo”
Parroquia de Igorre, 10:00
24
de marzo, viernes
Concierto
de música con Peio Ospital y su grupo (ex Pantxoa eta Peio).
Entrada
12 euros y 10 euros comprando el billete con antelación.
Parroquia
de Igorre, 19:30
31
de marzo, viernes
Charla:
Aintzane Ezenarro, directora del Instituto Gogora de Memoria, Convivencia y
DDHH.
Memorian
oinarritutako bakea
Casa de
cultura de Igorre 19:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario