Abenduko izarrak

sábado, 11 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 Jesus bakardadean eta isiltasunean Mt 17,1-9



Gaur egun zarateak dana bete dau, hari musikal fina bada ere.
Gaur egun dana taldeka egin behar ei dogu.
Holan, arimea, isil-isilik, desagertu egiten da, zaratean urtu, taldean gorde.
Eta beharko gendukez bai isiltasuna, bai bakardadea.

Bakardadearen eta isiltasunaren beldur gara.
Hutsik dagozelako. Ez dabelako ezer emoten. Ez dabelako ezer agintzen edo prometitzen.
Erreza da ondo geratzeko artea ikastea. Apostoluek be fin dabiz gaurkoan horretan.
Ez da erreza ni neu izatea, jendartetik libre, Jainkoagaz aurrez aurre berbetan egotea.
Hala ere, isiltasun eta bakardadeak hiru gauza emoten deuskuez:
1.- gu geu ezagutu.
2.- benetan zer pentsetan dogun jakin.
3.- sakonean sentitzen doguna azaleratu.
Bakardadeak emoten dauz arimaren atsedena, bizia arindu, lasaitasuna, pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena.
Hemen dago koxka: bakarrik egotearen mina, zama ala
Bakarrik egotearen aintza.
Hauxe dogu modu bat Jainkoaren besarkada sentitzeko.
Bestea guk besarkatu pobrea. Hori hurrengo baten.
Aprobetxatu daigun, beraz, hurrengo zapatuko erretiroa, otoitzaldia.


No hay comentarios: