Esperantzaren erromes
“Ez da zilegi
lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan
etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak” (Leb 25,23).
Esperantzaren erromes gara
aurretik bide gogorra,
esperantzaren kolorez jantzi
mundu barri maitekorra,
esperantzaren garrak osatu
pobreenganako gorra,
esperantzaren dei larri biak
gose eta kanpo zorra.
Herritik kanpo, bide ertzean
Bartimeo da eskean,
bera deadar eta zarata
jendeak: itxi bakean.
Munduan ere, hamaika herri
duintasun bila askean.
Itsu gu gara, ezin ikusiz,
bizi direnak nekean.
Jubileoa, askapen urte,
ospatzen dogu aldizka,
Jainko Onaren lehen asmotik
ez galtzeko gure bista:
Lur Ama bakar, guztion lurra,
danok anai eta ahizta
Jubileoa bizi dagigun
erromes bai, ez turista.
“Burubide zaharra da, Jainkoaren
Berbatik sortutakoa eta bere jakintza balio osoa gordeten dauana, noiz eta dei
egiten danean errukizko eta liberazinozko ekintzak gauzatzera, barriro hastea
posible egiteko: "Berrogeita hamargarren urtea
urte santutzat hartuko duzue, eta urte horretan askapena aldarrikatuko duzue
zeuen lurraldeko biztanle guztientzat" (Lv 25,10). Isaias profetak bere
egiten dau Moisesen legeak ezarritakoa:. Jaunak "bidali nau behartsuei
berri ona hots egitera, bihotz hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta
kartzelatuei libertatea iragartzera, Jaunaren onginahia azalduko duen urtea
iragartzera" (Is 61, 1-2) Honeek berbok bereganatu zituan Jesusek bere
ministerioaren hasieran, adieraziz bera zala "Jaunaren onginahia azalduko
duen urtearen" betekuntzea (cf Lc 4, 18-19). Lurraren bazter guztietan,
sinistunak, batez ere buruzagiak, egin daitezela eskaera horreen betetzaile,
ahots bakarra osotuz (Spes non confundit,
10)”.
Ze ezaugarritan gauzatu
leike esperantza hau? Begira ingurua eta ikusi: zorra Jainkoagaz, bere maitasun
eta errukiaz; zorra senideakaz egin dogun txarra edo egin barik itxi dogun ona:
etxegabetu daben jendea; zorraz itota galdu diran lanpostuak, batez ere enpresa
txikietan; eta mundu mailan, kanpo zorra, zor ekologikoaren beste aldea.
…………………
“Bigarren deia nazino aberatsai
zuzenduta dago eta nazioarteko zorra dau berbagai: herrialde aberatsak
konprometidu daitezala barkatzera herrialde pobreen zorrak, sekula ordaindu
ezingo dabezalako (ibid.). Aita Santuak dino: eskuzabaltasun kontua baino
lehenago, justizia kontua da, eta hori, gainera, gaur larriagotu egiten dau
bidegabekeria modu barri batek, zeinaz oraintsu jabetu garan. " Zeren
benetako 'zor ekologiko' bat baitago, bereziki Iparraldearen eta Hegoaldearen
artean, lotuta dagoena [...] herrialde batzuek historian zehar baliabide
naturalak neurriz gain ustiatzearekin" (Laudato Si'51). Lebitikoak
irakasten dauanez, Lurra Jainkoarena da eta danok bizi gara bertan
"etorkin eta apopilo" modura. Funtsezko kontu bat da , gura badogu
bakerako bidea jorratu munduan (Spes non confundit, 16)”.
IKUSI
Proposatu gertatutako zerbait agerian uzten duena bidegabekeriaren ondorioz pertsonen duintasuna ez dela berdin errespetatzen eta mundu guztiak ez dituela aukera berdinak.
Labur laburrean, hiru aipatu ziran batez ere:
1.- Etorkinak gurean, bizitza eta lan baldintzak, batez ere emakumen egoerea. Ospatzaile batzuk Caritaseko boluntaria direnez, hau nahiko argitu eben.
2.- Munduan pobrezian dagozan herriak. Senegaleko egoera ekarri ebangogora udan bertan laguntzen egon zan ospatzaile batek.
3.- Bakardadea, batez ere edadetuen egoera gurean
EPAITU
Testuetako
bat edo testuko esaldietako bat aukeratu.
Testuaren argitan, neure buruari galdetzen
diot: nola jokatuko luke Jesusek azaldu duzun gertakariaren aurrean? Nola
interpelatzen zaitu?
1.- Hasierako testua gogoratu zan.
2.- Jesusen berbak Nazareteko sinagogan bere misioaren hasieran. Beragan betetzen dira errukiaren Jainkoaren agintzariak
EKIN
Ze konpromiso txiki eta ebaluagarria
egin geinke jubileu honi zentzun biblikoagoa eta nazioartekoagoa emoteko?
Pertsona, talde, parrokia eta erakunde mailan?
Parte hartu dozu eta animatu jendea gure
Jubileua ospatzeko Calzada egoitzan, ekainaren 14an, zapatua, goizeko 10:30 –
12:00 Gernikako San Frantzisko parrokian hasita
Bigarren atalean, Espiritu Santuari kantak errepasatu eta barri baztuk ikasi genduzan. Aurten Morgan osaptuko dogu Pentekoste bigilia. Hasi izenak emoten!
Azken atalean, datozen datak gogoratu eta azaldu ziran. Ekainaren 17an izango dogu azkenengo batzarra eta otoitza,
Bigarren partean abendualdia parrokietan egokitzeko eta ospatzeko puzzle handiak eta izarrak banandu dira. Trptiko edo esku orritxoak ez dira zabaldu parroia bakoitzak behar dauzan kopiak egin ahal izateko. Klikatu behean material osoak ikusteko:
Abenduko izarrak: Etorkizunari begira, lekuan lekuko
Izarra
Zer da izar
bat? Zer egiten dau? Gauan argia, noraezean bidea, etsipenean esperantza.
Nor da izar
bat? Zineman, kirolean, fedean…
Lehen Ituneko
izarrak…
Gaur egungo
izarrak… Emon izenak, ipini aurpegiak, azaldu…
Estrellas vivas
que guían nuestro caminar, nos llenan de esperanza. Estrellas con nombre,
rostro e historia.
Domekero logoaren zati bat osotuko dogu izarra egin arte. Danon artean
logoa eregiko dogu. Domeka bakotxean zati bat.
Ariketa ederra izan da izar ezagunak identifikatu dogyuz gure artean: misioetan laguntzen, Caritaseko boluntarioak, lagunak, katekistak... eta ospatzaileak eurak. Izena eta guztiz ipini deutsaguz.
3.- Morgako ospatzaile dan Inma Loroñok emon deuskuz oharrak gure Pastoral Barrutiaren lanak eta ahaleginak ezagutu eta zabaltzeko.
Azaroaren 12an izango da hurrengo batzarra, Erreteriako San Bartolome parrokian. Barne otoitzaldia Ana Berrizbeitiak lagundurik.
Gernikako Andra Mari parrokiko lokalak
1.- Aurkezpena, Otoitzaldia. Bego Zabaleta Muruetako ospatzaileak erreztu dau hasierako otoitzaldia.
2.- Formazinoa: Nora doa sinodoa? Jose Mari Kortazar bikarioak egin deusku gogoeta bat sinodoaren aurrerapena eta hutsuneak azalduz.
3.- Urteko plana: egunak, talde ministerialeko ordezkaria, materialak, zalantzak, etab.
Domekako ospakizunerako materialak sasoiz heltzen dira eta egokiak ikusten dira. Inma Loroño arduratzen da bialtzeaz.
Hurrengo batzarrak: Urriak 15
Azaroak 12
eta Abenduak 17
Beti martitzenetan, Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.
Gernikaldeko ospatzaileen izenean, talde ministerialean parte hartzeko Inma Loroño proponidu eta onartzen da. Izendapena Gotzain Jaunak egin behar dau.
Eta afari merienda gozo bategaz, abian da ikasturte barria!
Eskerrik asko zuen lan eta arduragaitik. Zuei eta beste askori esker zabalik euki ahal doguz hainbat parrokia gure eskualdean.
17an, martitzena, ospatzaileen batzarra Gernikan. Andra Mariko lokaletan, 19:00 Gernikaldeko ospatzaileen batzarra
18an, eguaztena, berbaldia Gernikan: Fedean hezteko erronkak Retos a la hora de educar en la fe
21an, zapatua, 12:30etan, Foruko parrokian esker ona eta agurra frantziskotarrei. Eskerrik asko Foruko frantziskotarrei!
Goazen 24, aurten Derion. Autobusak 8:30etan urtengo dau Gernikako estazinoan. Emon izena zure parrokian. Autobusa eta luntxa 20 euro. Bilboko Elizbarrutiak 75 urte: Goazen 24 Deriora
No hay comentarios:
Publicar un comentario