Zoriontasunak
sábado, 20 de septiembre de 2025
Golako Santa Eufemia
Munitibar (Lea-Artibai) eta Albiz-Mendatako (Gernikaldean) muga mugan dago ermita hau. Baserria Albizen, ermitea Munitibarren. Ohitura danez, Santa Eufemia hurrengo zapatuan ospatzen da mezea eta hamaika auzotar batzen da bertan.
domingo, 3 de agosto de 2025
Jaiak bai alkartasuna be bai
Herri eta ermitako jai batzuetan, Gernikaldeko Caritasek eskuorritxoak zabaltzen dabil eskerrak emonaz eliztar eta herritarrei urtean zehar emondako laguntzagaitik
lunes, 21 de julio de 2025
Inma Loroño: Bizkaiko Hitzan: Gernikaldeko parrokia askotan, jendeak 25 urte baino gehiago daramatza ospakizunak egiten.
viernes, 18 de julio de 2025
Etorkizunari begira jartzen gaitu Hemen aleak aldizkariaren azken zenbakiak
domingo, 6 de julio de 2025
sábado, 5 de julio de 2025
Kosnoaga taldea Bizkai Biran
Kosnoaga taldeko kide batzuk Bermeon, Bizkai Birako etapan. Danok ez dagoz baina bai gaztetxoak, gurasoak, begiraleak, neba-arreba gaztetxoak... Taldearen aukera bat izan da ekintza honetan parte hartzea, bakoitza bere indarren arabera. Familia batzuk beste konpromiso batzuk izan dabez eta ezin izan dabe pate hartu. Gogoan izan doguz.
viernes, 4 de julio de 2025
Gernika > Mundaka > Bermeo, etapa reina de Bizkai Bira
Etapa zoragarria eratu dabe antolatzaileek eta zorionak emoteko modukoa. Eguraldia lagun, ehun bat lagun ibili da Gernikatik Bermeora oinez paraje zoragarriok gozatuz.
jueves, 3 de julio de 2025
Gernikara heltzen da gaur Bizkai Bira
domingo, 29 de junio de 2025
San Pedro Mundaka: ospatzaileen garrantzia
San Pedro ospatu da gaur Mundakan. Istripu txiki bategaitik ezin heldu abadea mezatara. Eskerrak parrokiko ospatzaile taldeak, arazoa ikusita, ospakizun eder bat burutu dau parrokian. Eurei esker gure parrokia asko zabalik dagoz. Lan egiteko balio badabe, zergaitik ez eritxia emon eta ebatziak hartzeko? Prailea nahiko ondo dago, obserbazinoan baina arriskutik kanpo.
Ajangiz, Santiago bidean
Sasoi honetan asko dira Santiago bidean erromes joan eta Ajangiztik igarotzen direnak. Gaur gure artean izan dogu Filipo, Venezia aldeko abade salesianoa, Etiopian dagoena misiolari.
jueves, 19 de junio de 2025
Caritaseko boluntarioen topaketa Portugaleten
Arratsalde ederra aspaldiko lagunak agurtzeko eta barriak egiteko, Portugalete eta bere historia ezagutzeko, Gorpuzti eguneko Ogi santua hamaika boluntarioen maitasun, asti, diru eta baloreakaz osatzeko. Eskerrik asko guztioi!
miércoles, 18 de junio de 2025
Caritasen kanpaina asteburu honetan V. bikaritzan
Maitasunaren egun honetan, Alkarregaz. Camino de esperanza dinosku Caritasek. Eta hauxe dinosku: adore emon, sentiberatasuna biztu, Jesusen Barri Onaren lekukotasuna emon eta eskua luzatzea. San Bartolome parrokian, asteburuko mezatan, Aloña eta Iñaki boluntarioek euren testigantza emongo deuskue. Zer egiten dan Caritasen eta zergaitik.
sábado, 14 de junio de 2025
viernes, 13 de junio de 2025
Bizkaiko laikoak Gernikan
" Laicos con encomienda remunerada" izenagaz ezagutzen dira Bizkaiko Elizan lan egiten daben laikoak. Gernikan izan dira gaur. Lehendabizi Bakearen Museoa ikusi dabe, hunkituta benetan.
domingo, 8 de junio de 2025
2.437 € Keniako haurtzaindegien alde Gernikako Jaunartzeetan + KTko Jaia
sábado, 7 de junio de 2025
Kontraesanak: Jabi Onaindia
domingo, 1 de junio de 2025
Familia ibiltariak. Eta Bizkai bira? Familia que camina unida...
Gernikako Mertzede Ikastetxeko AMPAk deituta, hainbat familiak egin dabe gaur goizean oinez ibilbidea Gernikatik Muruetaraino, gero bertan bazkaltzeko alkarregaz.
Batzuk hasi dira berbetan ea Bizkai biran, Gernikatik Bermeora doan eguneko etapea egiteko eta zelan. Animatu zaiteze!
jueves, 29 de mayo de 2025
V. bikaritzako Caritaseko boluntarioen batzarra Lekeition
Lekeition ospatu da V. bikaritzako Caritaseko boluntarioen batzarra. Hasiera otoitz eta partaideen aurkezpenaren ostean. Monicak emon deusku berbaldi trinko bat haur eta nerabeen babesari buruz. Ondoren partaideek euren proiektuen barri emon dabe: Lekitioko harrera, erroperoa eta sukaldaritza ikastaroa. Gernikaldeko harrera, erroperoa, joskintza eta ortukide ikastaroak...
domingo, 18 de mayo de 2025
Parroquias acogedoras Parrokia abegitsuak
sábado, 17 de mayo de 2025
Bosgarrena: 5 x 15 = 75 urte


















