Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO
XVIII. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi. Izan
zaiteze ondo etorriak, senideok, fede bera autortzen dogunon batzarrera.
Barriro ere, Jesus
Jaunak bere inguruan alkartzen gaitu. Lagun eta Maisu on lez, bere Berbea
zuzenduko deusku, zentzunez bizitzen ikasi dagigun.
Gertau dagiguzan gure
gogo-bihotzak, Jaunaren irakatsiak onartzeko eta bide egokiak jarraitzeko.
Abestuz, hasi dagigun
Eukaristia:
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak,
San Pauloren berbaz, konbersinorako deia egingo deusku. Gizon zaharrari
dagokiozan egiteetatik urrundu gaitezala esango deusku. Horretarako, damutu eta
Jaunagana bihurtu gaitezan:
- Jesus Jauna,
pekatuan jausi gareanok jasotzera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
galduta gabiltzanoi bide zuzena irakasten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna,
bizitzeari zentzuna aurkitzen laguntzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Koh 1, 2; 2, 21-23:
Liburu santuko txatal
honek dinoskunez, gizakiak alperreko ardura asko hartzen ditu. Zer irabazi
ateratzen dau bere bizia ondasunak pilatzen ibilita? Hori ez ete da zorakeria?
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Salmisteak,
Jainkoaren Berbea entzutera, gonbidatzen gaitu
"Entzungo al dozue gaur
Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza."
Kol 3, 1-5. 9-11:
Bateo egunetik, gu
Kristogaz bat eginda gagozala esango deusku San Paulok, irakurgai honetan.
Horregaitik, gure pentsakerea eta bizikerea aldatu egin behar ditugu, lurreko
ondasunak barik goikoak bilatuz.
Lk 12, 13-21:
Gertatu gaitezan
Jesusen berbak entzuteko. Berak esango deusku zelan begiratu behar deutsegun
ondasunei.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin
deiogun uste osoz guztion ona bilatzen dauan Jaungoikoari:
- Elizearen alde:
Kristoren barri ona zabaldu dagian eta Jaungoikoaren seme-alaba lez eta
alkarren anai-arreba lez bizitzen irakatsi deiskun. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Ondasunen jabe
diranen alde: eskuzabalez behartsuei laguntzen ikasi dagien. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Agintarien alde:
haundikeria barik eta zuzentasun egarriz jokatu dagien beti. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Eliza honetan
alkartuta gagozanon alde: diru-zalekeriatik ihes egin dagigun eta San Paulok
esan deuskun lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu, Jauna, gure
eskariak eta irakatsi egiguzu zure seme-alaba jator lez bizitzen. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristian, Jaunak
bere ondoan euki gaitu. Bere Berbeaz irakatsi deusku eta bere Ogi santuaz
indartu gaitu. Orain, bedeinkatu eta bialdu egiten gaitu; baina ez barriro
diru-zalekerian bizitzera! Ahalegindu gaitezala Jaunak esan deuskun lez
bizitzen.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO
XVIII. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi.
Izan zaiteze ondo etorriak, senideok, fede bera autortzen dogunon batzarrera.
Barriro ere, Jesus
Jaunak bere inguruan alkartzen gaitu. Lagun eta Maisu on lez, bere Berbea
zuzenduko deusku, zentzunez bizitzen ikasi dagigun.
Jesús nos dice, que
sepamos utilizar bien los bienes y riquezas que podamos tener. Hay que ir
creando una conciencia de solidaridad, de fraternidad, para que todos
participen de los bienes de la tierra.
Abestuz, hasi dagigun
Eukaristia
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
Jaungoikoak, San Pauloren berbaz, konbersinorako deia egingo deusku. Gizon
zaharrari dagokiozan egiteetatik urrundu gaitezala esango deusku. Horretarako,
damutu eta Jaunagana bihurtu gaitezan:
- Jesus Jauna,
pekatuan jausi gareanok jasotzera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna,
galduta gabiltzanoi bide zuzena irakasten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna,
bizitzeari zentzuna aurkitzen laguntzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Koh 1, 2; 2, 21-23:
Liburu santuko txatal
honek dinoskunez, gizakiak alperreko ardura asko hartzen ditu. Zer irabazi
ateratzen dau bere bizia ondasunak pilatzen ibilita? Hori ez ete da zorakeria?
El hombre no puede
poner todo su corazón y todo su afán, en amontonar riquezas. Al final de la
vida, todo será vanidad.
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Salmisteak,
Jainkoaren Berbea entzutera, gonbidatzen gaitu
El salmo que vamos a
escuchar es una invitación de un creyente: nos invita a escuchar la Palabra de Dios.
"Entzungo al dozue gaur
Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza."
Kol 3, 1-5. 9-11:
Bateo egunetik, gu
Kristogaz bat eginda gagozala esango deusku San Paulok, irakurgai honetan. Horregaitik, gure
pentsakerea eta bizikerea aldatu egin behar ditugu, lurreko ondasunak barik
goikoak bilatuz.
“Buscad los bienes
de arriba, donde está Cristo” Es vivir
una Vida Nueva, no huyendo de las cosas; pero sí sirviéndonos de ellas para
hacer el bien.
Lk 12, 13-21:
Gertatu gaitezan Jesusen
berbak entzuteko. Berak esango deusku zelan begiratu behar deutsegun ondasunei.
El trabajo del rico
no fue trabajar; fue almacenar, guardar, hacerse a sí mismo dios, no contar con
los otros. La vida se apoya en Dios y no en las riquezas. Ser ricos para Dios,
exige abrir los graneros.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin
deiogun uste osoz guztion ona bilatzen dauan Jaungoikoari:
- Elizearen alde:
Kristoren barri ona zabaldu dagian eta Jaungoikoaren seme-alaba lez eta alkarren
anai-arreba lez bizitzen irakatsi deiskun. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Ondasunen jabe
diranen alde: eskuzabalez behartsuei laguntzen ikasi dagien. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Haz Señor, que los
que están de vacaciones, disfruten de un merecido descanso. Que dediquen tiempo
también para estar contigo y se renueven física y espiritualmente. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que estamos
celebrando la eucaristía, que como se nos decía hoy en la Palabra de Dios no nos
dediquemos a almacenar sino que sepamos compartir lo que somos y tenemos.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu, Jauna, gure
eskariak eta irakatsi egiguzu zure seme-alaba jator lez bizitzen. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristian, Jaunak
bere ondoan euki gaitu. Bere Berbeaz irakatsi deusku eta bere Ogi santuaz
indartu gaitu. Orain, bedeinkatu eta bialdu egiten gaitu; baina ez barriro
diru-zalekerian bizitzera! Ahalegindu gaitezala Jaunak esan deuskun lez
bizitzen.
La autenticidad del
amor es el trabajo, trabajo que termina en los otros; trabajo que es ser
siervos útiles, que hacen tu voluntad y
abren los tesoros de la tierra para tus hijos. Que tu pan, fruto primero del
trabajo, se reparta mejor en nuestras mesas.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA
Koheleten liburutik (Koh. 1,
2; 2, 21‑23)
Hutsaren
hutsa ‑dino Predikariak‑, hutsaren hutsa; dana huskeria.
Izan
ere, badira gizonak, buruz, egoki eta trebetasunez lan egin ondoren, azkenean
ezer egin ez daunari dana itzi beharrean aurkitzen diranak. Hori ere huskeria
da eta oker handia. Ze irabazi ataraten dau gizonak, lanaren lanez eta
arduraren arduraz eguzkipean nekatu eta gero? Egunez, atsekabeak, nekeak eta
oinazeak; eta gauez ere, ez dau atsedenik haren bihotzak. Hau ere huskeria da.
Erantzun-salmoa Sal 94, 1-9
Entzungo al dozue gaur Jaunaren
abotsa:
«Ez gogortu zuen bihotza».
Zatoze,
pozez oihu deiogun Jaunari,
txalo egin deiogun salbamen dogun
Harkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker
kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin.
Zatoze,
ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu
gakiozan.
Bera da‑ta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larreko herria,
Haren zainpeko artaldea.
Entzungo
al dozue gaur Haren abotsa!
«Ez gogortu zuen bihotza Meriban
bezala,
Masa egunean basamortuan bezala.
Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu
ninduen».
San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 1-5.9-11)
Senideok:
Kristogaz berbiztu zareen ezkero, ibili zaiteze goi-ondasunen bila, Kristo han
dago-eta, Jaungoikoaren eskoi-aldean jarrita. Bilatu egizuez goiko ondasunak,
eta ez lurrekoak. Hilak zaree, eta zuen bizia Kristogaz Jaungoikoagan
ezkutaturik dago. Gure bizia dan Kristo agertu daitenean, zuok ere agertuko
zaree aintzaz, Beragaz batera.
Hil
egizuez, beraz, zuen gorputzean lurkoi dan guztia: haragikeria, lohikeria,
grina txarrak, gurari gaiztoak, eta sasi—jainkokeria dan diru-gosea. Ez esan
alkarri guzurrik. Erantzi zuon gizon zaharra bere egiteekin; eta jantzi barria:
bere Egilearen ereduz, barriztatzen doana, ezaguera beteraino heldu arte.
Erakunde barri honetan ez dago, ez greziarrik, ez judutarrik, ez erdaindurik,
ez erdaindubakorik, ez arrotzik, ez eszitarrik, ez etxekorik ez morroirik;
Kristo da, ostera, dana, eta Bera dago guztietan.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 12, 13‑21)
Aldi
haretan, jente arteko batek esan eutson Jesusi: «Maisu, esaiozu nire anaiari,
erdibana egin dagiala nigaz senipartea».
Jesusek
erantzun eutson: «Gizon, nork jarri nau Ni, zuon artean epaile edo
erdibanatzaile?». Eta jenteari esan eutson: «Hara, alde egizue ondasun gose
guztitik. Izan ere, ez dago inoren bizia, asko euki arren, daukazan
ondasunetan».
Eta
parabola hau esan eutsen: «Gizon aberats baten soloak frutu ugari emon eban;
eta honan inoan berekautan: "Zer egin orain? Nire frutuok non sarturik ez
daukat". Eta esan eban: "Hauxe egingo dot: nire sabaiak bota, eta
haundiagoak egin; eta hantxe gordeko dodaz neure gari eta ondasun
guztiak". Eta esango deutsat neure buruari: "Ea, mutil! Badaukak ondasunik
asko, urteetarako gordeta; hago nasai: jan, edan eta egik jai!"
Baina
Jaungoikoak esan eutson: "Zoro hori! Gaur gauean datoz zure biziaren bila;
eta norentzat izango dira pilatu dozuzanak?"
Horixe
jazoten jako ondasunak beretzako batuta, Jaungoikoarentzat aberats ez danari».
No hay comentarios:
Publicar un comentario