Agur Euzkadi, Lauaxeta

domingo, 20 de julio de 2025

Arteaga: Karmengo Amaren Jaia 25

Giro ezin hobean ospatu dogu Zandokizen Karmengo Amaren egunaren errepetizinoa. Ermitea txiki geratu danez, kanpoan ospatu da mezea. Arbolapean Karmengo Amaren irudia (ikusi argazkia) eta altarea. Inguruan hainbat eliztar.

En un ambiente inmejorable hemos celebrado el repetición del día de la Virgen del Carmen Zandokiz. Como la ermita se ha quedado pequeña, la misa se ha celebrado fuera. Bajo el árbol la imagen de la Virgen del Carmen (ver foto) y el altar. Alrededor un centenar de feligreses.

Hona abaderaen berba batzuk:

Batan baten oinetan  jesarri eta berari entzun, horixe da ikaslearen jarrerea maisuaren aurrean. Jesusen sasoian galazota eukien hau emakumeek. Gizonezkoek baino ezin eben entzun eta hezi. Jesusek ohitura hau, arau hau, apurtu egiten dau eta Maria ikasle egin. Gogoan izan lehengo domekako irakurgaia. Ekintza, alkartasuna, samariar ona, eta Jaunari entzutea (Maria Jesusen ikaslea) osagarriak dira, ez dagoz bata bestearen kontra. Eskutik joan behar dira. Batelaren arraun biak legez.

Martitzenean be erakusgai ederra dogu andra baten eskutik. Madalena Kristo Biztuaren lekukoa. Madalena Jesus gantzutuz. Gizartean emakumeak jaso dauan duintasuna eta lekua elizan hartzeko daukaz oniño. Jarraitu bide horretatik.

Jauna, gu be sarritan hor gabiz, Maria eta Martaren artean. Bizitzaren oreka galtzeko arriskuan. Batzuetan espiritualismo antzuak, besteetan ekintza-keria. Zure Espirituak lagundu gaizala arlo bietan, zure Berbea entzuten eta hori praktikan jartzen.


Karmengo Amaren Jaia Arteagan, bere ermitean. Domekean errepetizinoa. Mezea 13:00etan.

Eguaztenean, uztailak 16, mezea 12:00

Errepetizinoa, domekean, uztailak 20, mezea 13:00

Domekean ez da mezarik egongo parrokian.

Erdu!




Fiesta de la Virgen del Carmen en Artega, en su ermita.

Miércoles, 16 de julio, misa a las 12:00

Repetición, domingo, 20 de julio, misa a las 13:00

El domingo no habrá misa en la parroquia.

¡Ven!


Giro ezin hobeaz ospatu dogu Karmengo Amaren ermita ondoan bere errepetizinoko mezea. Jende ugari, eguraldi gozoa, alkartea, herria, Jaunaren Berbea.




Karmengo Amaren Jaia Arteagan 


Gaur ospatu da 






No hay comentarios: