Páginas

miércoles, 13 de noviembre de 2024

Gernikaldeko ospatzaileen batzarra Azaroa


Nabarniz, Altamira, Forua, Muxika, Murueta eta Ajangizeko ospatzaileak abenduko puzzlea eskuan

Atal nagusi bi izan dauz Azarako batzarrak. Lehenengoan, Ana Berrizbeitiaren eskutik, otoitzaldi lasai bat Abendualdiko ebanjelioak jarraituz eta gaurkotuz.
Pozaldiak eta ekintzak zelan gauzatu, esperantza galdu barik, lur honetako pobreak aintzat hartuz. 26 lagun izan gara bertan.


Bigarren partean abendualdia parrokietan egokitzeko eta ospatzeko puzzle handiak eta izarrak banandu dira. Trptiko edo esku orritxoak ez dira zabaldu parroia bakoitzak behar dauzan kopiak egin ahal izateko. Klikatu behean material osoak ikusteko:


Mertzedariak eskeini deuskuen txokolate bero bategaz eta alkarregaz tarte bat emonaz agurtu dogu topaketa hau. Eskerrik asko Anari eta mertzedariei.
 Eguraldi eskasari gogo beroaz erantzun deutsagu.



Gernikaldeko ospatzaileen batzarra Azaroa


Azaroko batzarra ez ohikoa izango da. Otoitzaldi lasai bat egingo dogu taldean, Ana Berrizbeitiak lagunduta. Amaitzeko ohar batzuk gure zereginari buruzkoak Abendualdiari begira.

Oraingoan San Bartolome parrokian batuko gara, Gernikako Errenteria auzoan. Erdu!








Urriko batzarreko laburpena. Otoitza, heziketa (abendualdia prestatzen hasi) eta oharrak. Erdu! Danon parte hartzeaz Eliza sinodala gauzatzen goaz!
Urria

17 lagun alkartu gara (14 laiko, moja bat eta abade bi.

1.- Muruetako ospatzailea dan Bego Zabaletak zuzendu dau otoitzaldia, elizbarrutiaren 75 urteotan oinarrituta.

2.- Formazinoa. Abendualdiari sarrera orokorra, Jose Mari Kortazarren eskutik.

Abenduko izarrak: Etorkizunari begira, lekuan lekuko


Izarra


Zer da izar bat? Zer egiten dau? Gauan argia, noraezean bidea, etsipenean esperantza.

Nor da izar bat? Zineman, kirolean, fedean…

Lehen Ituneko izarrak…

Gaur egungo izarrak… Emon izenak, ipini aurpegiak, azaldu…

Estrellas vivas que guían nuestro caminar, nos llenan de esperanza. Estrellas con nombre, rostro e historia.

 

Domekero logoaren zati bat osotuko dogu izarra egin arte. Danon artean logoa eregiko dogu. Domeka bakotxean zati bat.

Ariketa ederra izan da izar ezagunak identifikatu dogyuz gure artean: misioetan laguntzen, Caritaseko boluntarioak, lagunak, katekistak... eta ospatzaileak eurak. Izena eta guztiz ipini deutsaguz.


3.- Morgako ospatzaile dan Inma Loroñok emon deuskuz oharrak gure Pastoral Barrutiaren lanak eta ahaleginak ezagutu eta zabaltzeko.

Azaroaren 12an izango da hurrengo batzarra, Erreteriako San Bartolome parrokian. Barne otoitzaldia Ana Berrizbeitiak lagundurik.


Iraila


Kurtso barri bat hasi da eta Gernikaldeko ospatzaileak ere batu egin gara indarrak hartu eta aurrera egiteko.

Gernikako Andra Mari parrokiko lokalak

1.- Aurkezpena, Otoitzaldia. Bego Zabaleta Muruetako ospatzaileak erreztu dau hasierako otoitzaldia.

2.- Formazinoa: Nora doa sinodoa? Jose Mari Kortazar bikarioak egin deusku gogoeta bat sinodoaren aurrerapena eta hutsuneak azalduz.

3.- Urteko plana: egunak, talde ministerialeko ordezkaria, materialak, zalantzak, etab.

Domekako ospakizunerako materialak sasoiz heltzen dira eta egokiak ikusten dira. Inma Loroño arduratzen da bialtzeaz.

Hurrengo batzarrak: Urriak 15

Azaroak 12

eta Abenduak 17

Beti martitzenetan, Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.



Gernikaldeko ospatzaileen izenean, talde ministerialean parte hartzeko Inma Loroño proponidu eta onartzen da. Izendapena Gotzain Jaunak egin behar dau.

Eta afari merienda gozo bategaz, abian da ikasturte barria!

Eskerrik asko zuen lan eta arduragaitik. Zuei eta beste askori esker zabalik euki ahal doguz hainbat parrokia gure eskualdean. 


OHARRAK

17an, martitzena, ospatzaileen batzarra Gernikan. Andra Mariko lokaletan, 19:00 Gernikaldeko ospatzaileen batzarra


18an, eguaztena, berbaldia Gernikan: Fedean hezteko erronkak Retos a la hora de educar en la fe


21an, zapatua, 12:30etan, Foruko parrokian esker ona eta agurra frantziskotarrei. Eskerrik asko Foruko frantziskotarrei!


Goazen 24, aurten Derion. Autobusak 8:30etan urtengo dau Gernikako estazinoan. Emon izena zure parrokian. Autobusa eta luntxa 20 euro.  Bilboko Elizbarrutiak 75 urte: Goazen 24 Deriora






No hay comentarios:

Publicar un comentario