Abenduko izarrak

martes, 5 de julio de 2022

Urtean zeharreko 15. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.





Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    





                                     URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, guztioi.

            Gaurko ebanjelioan, Jesusi egindako itaun bat entzungo dogu: "Nor dot nik neure lagunurko?" Hau da, nor dot, Jaungoikoak maite gaituan lez nik maite izan behar dodan gizona edo emakumea? Eta Jesusen erantzuna berba honeetan laburtu geinke: edozein gizon nahiz emakume, eta batez ere behartsuena, "gutarra" dan edo ez begiratu barik.

            Domeka guztietan, Eukaristia ospatzeko alkartzen gareanean, maitasun honen eredurik ederrena ospatzen dogu: kurutzean gugaitik hilteraino maite izan gaituan Jesus. Haren antzera maitatzeko indarra eskatzen dogu.

            Prestau dagiguzan gure gogo-bihotzak Eukaristian parte hartzeko.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, gugaz dagoan Jesusen aurrean autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

            - Jesus Jauna, Jainko Aitaren maitasuna agertu deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, lagunurkoa maitatzen irakatsi deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  kurutzan isuritako odolaz  gauza guztiak Aitagaz  adiskidetu  dituzuna.                                  ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Dt 30, 10-14:

            Jauna bihotz-bihotzez maite izatera eta Haren berbea betetera dei egingo deutse Moisesek bere herritarrei. Entzun dagiguzan gogoz, edozein alditako fededunentzat baliotsuak diran berbok.


Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa

            Atzekabean murgilduta dagoen fededunaren otoitza dakarsku salmo honek. Guk ere bat egin dagigun salmisteaz.

“Erruki hutsa..."


Kol 1, 15-20:

            Irakurgaia Kristori zuzendutako kantu bat da. Bera da munduko izakirik haundiena, Elizearen buru eta eta gizadiaren Eroslea.

Lk 10, 25-37:

            Ebanjelioan, betiko bizia lortzeko zer egin behar dogun irakatsiko deusku Jesusek.  "Aleluia" abestuz, prestau gaitezan Haren berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Izaki guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

            - Elizea osotzen dogun kristinau guztien alde: Jesusek irakatsi euskun lez, beti behartsuenen       zerbitzuan bizi gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Geisoen alde,  beharrizanean aurkitzen diranen alde:  eurei laguntzeko prest  dagozan samaritar onak aurkitu dagiezala euren inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Gure herriaren alde:  solidaritza eta alkarri laguntzea bere gizalegearen oinarriak izan     daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Gu guztion alde: Jesusen Ebanjelioak gure bihotzak eta gure bizitzak aldatu dagizala.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita, gure erreguak eta isuri zure maitasuna gizaki guztien gainera, geure lagunurkoen zerbitzari izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.




AZKEN AGURRA

            Betiko bizia lortzeko, lagunurkoari begira jarri gaitu Jesusek. Samaritarrak egin ebana entzun dogu eta Jesusek hauxe esan deusku: "Zoaz eta egin zeuk ere beste horrenbeste". Aste guztian zehar Jesusen berbok gogoan izan eta bete dagiguzala.

            "Alkartuta goazen ."












                                     URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, guztioi.

            Gaurko ebanjelioan, Jesusi egindako itaun bat entzungo dogu: "Nor dot nik neure lagunurko?" Hau da, nor dot, Jaungoikoak maite gaituan lez nik maite izan behar dodan gizona edo emakumea? Eta Jesusen erantzuna berba honeetan laburtu geinke: edozein gizon nahiz emakume, eta batez ere behartsuena, "gutarra" dan edo ez begiratu barik.
            Hoy en el evangelio escucharemos esta pregunta. ¿Quién es mi prójimo?. Es decir quien es la persona a quien debo amar como el Padre del cielo nos ama? Es la persona que necesita de nuestra ayuda, enferma, pobre, herida... esa  es imagen de Dios y en ella Dios se encuentra con nosotros.

            Prestau dagiguzan gure gogo-bihotzak Eukaristian parte hartzeko.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, gugaz dagoan Jesusen aurrean autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

            - Jesus Jauna, Jainko Aitaren maitasuna agertu deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, lagunurkoa maitatzen irakatsi deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  kurutzan isuritako odolaz  gauza guztiak Aitagaz  adiskidetu  dituzuna.                                  ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dt 30, 10-14:
            Jauna bihotz-bihotzez maite izatera eta Haren berbea betetera dei egingo deutse Moisesek bere herritarrei. Entzun dagiguzan gogoz, edozein alditako fededunentzat baliotsuak diran berbok.
            Moisés anuncia al pueblo, que no puede desoír la palabra de Dios, ni cerrarse al amor.

Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa
            Atzekabean murgilduta dagoen fededunaren otoitza dakarsku salmo honek. Guk ere bat egin dagigun salmisteaz.
            Un hombre lleno de fe y perseguido por el dolor, invoca a Dios, buscando su protección.

 "Erruki hutsa..."

Kol 1, 15-20:

            Irakurgaia Kristori zuzendutako kantu bat da. Bera da munduko izakirik haundiena, Elizearen buru eta eta gizadiaren Eroslea.
            Jesús es el principio y fin. Entender la creación sin Él es imposible, pues todo procede de El y en El termina.

Lk 10, 25-37:
            Todo amor profundo a lo creado es amor a Jesús; pero Él ha querido que sea sobre todo la persona, para quien Dios todo creó, el lugar preferido para el encuentro. Toda persona, pero sobre todo la que sufre, es sacramento de Dios.
            Ebanjelioan, betiko bizia lortzeko zer egin behar dogun irakatsiko deusku Jesusek.  "Aleluia" abestuz, prestau gaitezan Haren berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Izaki guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:


            - Elizea osotzen dogun kristinau guztien alde: Jesusek irakatsi euskun lez, beti behartsuenen       zerbitzuan bizi gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Geisoen alde,  beharrizanean aurkitzen diranen alde:  eurei laguntzeko prest  dagozan samaritar onak aurkitu dagiezala euren inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Para que cada vez que celebramos la Eucaristía no lo hagamos por rito social o religioso, sino interiorizando y haciendo nuestro el misterio de Amor que nos reúne.                      ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Para nuestra comunidad parroquial, pidamos capacidad para vivir fraternalmente,             preocupados siempre los unos por los otros.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita, gure erreguak eta isuri zure maitasuna gizaki guztien gainera, geure lagunurkoen zerbitzari izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA

            Betiko bizia lortzeko, lagunurkoari begira jarri gaitu Jesusek. Samaritarrak egin ebana entzun dogu eta Jesusek hauxe esan deusku: "Zoaz eta egin zeuk ere beste horrenbeste". Aste guztian zehar Jesusen berbok gogoan izan eta bete dagiguzala.
            Vamos a recibir la bendición de Dios; de ese Dios que ama a todos los hombres y mujeres del mundo.

            "Alkartuta goazen ."





URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA

    Deuteronomio liburutik (Dt 30, 10-14)

    Moisesek honan berba egin eutson herriari: “Entzun Jaunaren, zure Jaungoikoaren, hitza eta bete Haren esanak eta agindu guztiak, Legean idatzita dagozan lez; bihurtu zaitez Jaunagana, zure Jaungoikoagana, bihotz-bihotzez eta gogo-gogoz.
    Izan ere, gaur zuri emoten deutsudan agindua ez dozu gatxegia, ez dago zugandik urrun. Ez dago zeruan, eta ez esan zeure kautan: “Gutatik nok igongo dau zerura? Nok ekari eta iragarriko deusku, bete dagigun? Ez dago itsasoaren beste aldean ere, eta ez egizu esan zeure kautan: Nor joango jaku itsasoaren beste aldera? Nok ekarri eta iragarriko deusku, bete dagigun? Ondo-ondoan dozu hitza: zeure ahoan eta zeure bihotzean; bete egizu”.

Erantzun-salmoa       Sal 68, 14.17.30-31.36-37

Bilatu egizu beti Jaunaren aurpegia

    Nire otoitza Zeugana, Jauna,
zure grazi egunean, ene Jainko;
hain leiala zara‑ta, entzun egidazu,
zure laguntza leiala emoidazu.
    Ni, barriz, gizajo zoritxarreko nozu,
zure laguntzaz, Jainko, onik atara nagizu.
Jainkoaren izena kantuz dot goratuko,
eta esker on emonez ospatuko.
    Jainkoak salbatuko dau Sion,
eregiko ditu barriro Judako uriak.
Haren morroien jatorriak hartuko dau ondaretzat,
haren izena maite dabenak biziko dira bertan.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei  (Kol 1, 15‑20)

    Senideok:
    Jesukristo, Jainko ikusiezinaren irudi da, sorkari guztietan lehenengo semea. Beronen bidez izan dira eginak gauza guztiak, Zeru‑lurretakoak, agiri diranak eta ez diranak: Aurki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak; gauza guztiak Beronen bidez eta Beronentzat dira eginak. Diran guztiak baino lehenago da Bera, Eta guztiak Beragan irauten dabe. Gorputzaren buru ere Bera da. Hau da, Elizearen buru. Bera da hasiera, hilen arteko lehenengo semea; diran guztietan Bera izan dadin lehenengoa. Jainkoaren gogoko izan da‑ta betearen betea Harengan egotea, eta Haren bidez gauza guztiak beragaz adiskidetzea; Haren kurutzeko odolaz bakeak eginik, zeru‑lurretan diran guztiekin.   


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 10, 25-37)
   
    Alde haretan, etorri zan legegizon bat, eta azpikeriaz esan eutson Jesusi: Maisu, zer egin behar dot nik, betiko bizia lortzeko? Eta Jesusek esan eutson: Zer dago Legean idatzirik? Zer irakurten dozu han?
    Eta legegizonak: Maitatu egizu Jauna, zeure Jaungoikoa, bihotz‑bihotzez, gogo‑gogoz, zeure indar guztiz eta zeure adimen osoz; eta zure lagunurkoa, zeure burua lez.  Eta Jesusek erantzun eutson: Ondo esan dozu. Egizu holan, eta biziko zara. Baina legelariak, bere burua zuritu nahiez, esan eutson Jesusi: Nor dot, bada, nik neure lagunurko?
    Eta Jesusek orduan: Gizon bat etorren behin Jerusalendik behera, Jerikora, eta lapurren eskuetan jausi zan. Lapurrak, erantzi eta zauritu ondoren, erdi hilda itzita, alde egin eben. Hain zuzen, abade bat etorren  bide haretatik behera, eta ikusi eban; baina beste bide bazterretik aurrera jarraitu eban. Bardin egin eban han suertatu zan lebitar batek ere: ikusi, eta beste bide bazterretik aurrera jarraitu.
    Handik zehar bidez joian samariar bat, ostera, hurreratu egin zan, eta halan ikusita, errukia hartu eutson; eta hurreraturik, zauriak lotu eutsozan, olioa eta ardaoa gainera isuriz; eta bere abere gainean hartu eta ostatura eroan eban, eta han zaindu. Biharamunean, denario bi atara eta ostalariari emon eutsozan, esanez: Zaindu egizu, eta gehiago eralgiten badozu, honantzakoan neuk ordainduko deutsut.
    Hiru horreetatik, zein agertu zala deritzozu lapurren eskuetan jausi zan haren lagunurko? Legelariak erantzun eutson: Harentzat errukia izan ebana. Eta Jesusek orduan: Zoaz eta egin zeuk ere beste horrenbeste. 

No hay comentarios: