Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on guztioi: “Zoaze eta esan jenteari: hurrean dozue Jaungoikoaren
Erreinua”, misinoagaz bialdu ebazan Jesusek bere ikasleak. Horixe entzungo dogu
gaurko ebanjelioan eta horixe da gure eginkizuna. Entzuten, harrera ona egiten,
zauriak osatzen, laguntzen… ahalentzen garen bitartean, izango da Jainkoaren
Erreinua gure artean.
Danok alkartuta hurreratu
gaitezan Jesusegana eta prestau gaitezan Haren berbea entzuteko eta Harek
eskeiniko deuskun Ogiaz janaritzeko.
"Alkartu
danok..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
geure bihotzeko isiltasunean, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu
dagigun damutasunez Jaunaren parkamena:
- Jesus Jauna, pekatariei
bakea eta errukia eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure izenean bakea eskeintzera bialtzen
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bakegileak zorioneko autortu
zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 66, 10-14c:
Profeteak Israeli iragarten deutson mezua baiezkorra da.
Hondamendia igaro da eta bake egunak biziko ditu.
Erantzun-Salmoa: 65. salmoa
Beraren salbamen-ekintza haundiagaitik, Jainkoa gorestera
dei egiten deusku. Izadi osoaz goratu daigun gure Jainkoa
"Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."
Gal 6, 14-18:
Irakurgaian, San Paulok hauxe dinosku: bere poz guztia
Kristoren kurutzean daukala; bakea eta errukia kurutzetik jatorkuzalako.
Lk 10, 1-12. 17-20:
Onartu dagigun pozez beterik Ebanjelioan egingo jakun
bakearen dohaia. "Aleluia"
abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak
Jaungoiko Aitari:
- Eleizea
osotzen dogunon alde. Ebanjelioan esan
jaku «Solo-aria
ugaria da, baina langileak gitxi” Jesusen Barri Ona onartu eta zabaltzen
alkarregaz ibiliz, saiatu gaitezela Jesusen mezulari izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gerrea, gogorkeria, gorrotoa eta
injustizia sufritzen dagozan pertsona eta herrien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko
agintarien alde. Benetako zerbitzari izan daitezan eta askatasuna, zuzentasuna
eta bakea ahalbideratu daiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu
guztion alde. Alkar maitatu daigula eta alkarri lagundu, Erreinuaren
poztasunaren zeinu bizi eta hurko izateko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun fedez egin deutsuguzan
eskariak eta emon egiguzu zure laguntza Jesusen bidea jarraitzeko. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
"Egin
otoitz", "zoaze"..., gaurko ebanjelioan entzundako berbak dira.
Jaungoikoak bere bakezko erreinua eregitera bialtzen gaitu, Jesusi gure
gizartean bidea prestatzera... Eta eginkizun hau beteteko, eten barik otoitz
egin behar dogu.
"Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona"
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Egun on guztioi: “Zoaze eta esan jenteari: hurrean dozue Jaungoikoaren Erreinua”,
misinoagaz bialdu ebazan Jesusek bere ikasleak eta gaur, geu bialtzen gaitu: Entzuten, harrera ona egiten, zauriak osatzen,
laguntzen… ahalentzen garen bitartean, izango da Jainkoaren Erreinua gure
artean.
Jesús nos envía. La urgencia nace de la experiencia
positiva de la buena noticia, del deseo de compartirla, del dolor que surge al
ver que otros carecen todavía de ella, del anhelo por transformar la realidad.
Danok alkartuta hurreratu gaitezan Jesusegana eta prestau
gaitezan Haren berbea entzuteko eta Harek eskeiniko deuskun Ogiaz janaritzeko.
"Alkartu
danok..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, geure bihotzeko isiltasunean, konturatu
gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun damutasunez Jaunaren parkamena:
- Jesus Jauna, pekatariei bakea eta errukia eskeintzen
deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure izenean bakea eskeintzera bialtzen
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bakegileak zorioneko autortu
zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 66, 10-14c:
Profeteak Israeli iragarten deutson mezua baiezkorra da.
Hondamendia igaro da eta bake egunak biziko ditu.
El profeta Isaías anuncia el cumplimiento de la promesa
de Dios.
Alegría, paz, consuelo, son dones de Dios. Jerusalén la
destruida, vuelve a ser creada
Erantzun-Salmoa: 65. salmoa
Beraren salbamen-ekintza haundiagaitik, Jainkoa gorestera
dei egiten deusku. Izadi osoaz goratu daigun gure Jainkoa
El salmista nos invita a cantar la bondad de Dios
"Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari..."
Gal 6, 14-18:
Irakurgaian,
San Paulok hauxe dinosku: bere poz guztia Kristoren kurutzean daukala; bakea
eta errukia kurutzetik jatorkuzalako.
San Pablo se alegra, porque su
vida está entregada totalmente a la causa de Cristo.
Lk 10, 1-12. 17-20:
Todos los cristianos debemos llevar consigo la paz a los
hermanos. La paz no se impone, se ofrece. Llevar la paz es hacer el bien.
Onartu dagigun pozez beterik Ebanjelioan egingo jakun
bakearen dohaia. Zutunik, "Aleluia"
abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deioguzan
uste osoz gure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Eleizea
osotzen dogunon alde. Ebanjelioan esan
jaku «Solo-aria
ugaria da, baina langileak gitxi” Jesusen Barri Ona onartu eta zabaltzen
alkarregaz ibiliz, saiatu gaitezela Jesusen mezulari izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que quienes ostentan la autoridad en todas las naciones de la tierra
sirvan de verdad a todos y faciliten la libertad, la justicia y la paz . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos aquellos que
descubriendo y acogiendo el Reino
de Dios, se esfuerzan por construir un mundo mejor, más justo y solidario.
ESKATU DEIOGUN JAU NARI
- Gu
guztion alde. Alkar maitatu daigula eta alkarri lagundu, Erreinuaren poztasunaren
zeinu bizi eta hurko izateko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun fedez egin deutsuguzan
eskariak eta emon egiguzu zure laguntza Jesusen bidea jarraitzeko. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
"Egin
otoitz", "zoaze"..., gaurko ebanjelioan entzundako berbak dira.
Jaungoikoak bere bakezko erreinua eregitera bialtzen gaitu, Jesusi gure
gizartean bidea prestatzera... Eta eginkizun hau beteteko, eten barik otoitz
egin behar dogu.
Hemos sido elegidos por Dios, para ser discípulos de
Jesús su hijo. Esta elección nos compromete a trabajar en nuestra sociedad y en
nuestro pueblo con valentía y con fe.
Recibamos la bendición del Señor.
"Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona"
No hay comentarios:
Publicar un comentario