Artea, Igorre eta Zeanuri |
Xaberrek, Juliok, Xabierrek eta Jose Marik San Migel ospakizuneko argazki batzuk bialdu deuskuez. Zeanuriko Altzustekoak izan dira azkenak ospatzen eta euren argazkiekaz osatu dogu 30 argazkidun bilduma hau. Hona giro paregaberaen irudi batzuk danon eskura...
San Migel eguna
ospatzen dogu gaur, oso herrikoia gure artean, Arratian. Ona aukeratzen eta
txarra borrokatzen laguntzen dau San Migeli otoitz egiteak. Eta harrokeria,
indiferentzia, inguruko sufrimendua ez ikustea, gauza txarra da benetan.
Ikusi argazki guztiak berton klikatuz
San Migeleko beste argazki batzuk eta bideoak:
San Migel eguna Igorreko Ermitean. 1985
San Migel egunez, Igorreko (Turtureko) San Migel ermitan erromeria ospatzen da. 1985. urtean geu be han izan ginan eta geugaz batera Bonifazio Arandia "Fasio" trikitilari handia hauspoari eraginez. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea
Igorreko KT poz-pozik San Migel ermitean
Igorreko KT 03 eta KT 04 taldetxoak San Migel ermitera joan-etorria egin dabe. San Migelen istoria ikasiaz gain, ermita eta parrokien arteko ezbardintasunak ezagutu dabez eta Kreazioaren otoitza egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario