Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Pagolaren gogoeta. Meditación de Pagola.
SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Santiago egun honetan Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen
dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan
zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.
Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku
Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat
fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.
"Goazen alkarturik"
DAMU-OTOITZA
Senideok:
aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen
parkamena:
- Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin
zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea
Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu
eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12,
1:
Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek
galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Jainkoaren erreinuan, neke asko
igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari
dakar.
"Malkoz erein baeben,
pozez batuko dabe"
2 Kor 4, 7-15:
San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik
sortzen dan itxaropena iragarten deusku.
Mt 20, 20-28:
Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan
postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko
bidea danen zerbitzari izatea da.
Aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea
eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:
- Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean
oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Euren bizia besteen alde eskeintzen daben
guraso, herri-gizon, misiolari, gaixo zaintzaile eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Zintzo jokatzearren, aurrean erabiliak
diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz, adoretsu jarraitu dagiela euren
bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Meza santu honetan alkartuta gagozan
guztion alde: bustinezko ontzietan
daroagun fedearen doahi ederra
gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon
egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristi
amaieran "zoaze Jaunaren
bakean", esaten jaku. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen
barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango
dogu.
"Alkartuta goazen"
SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen
dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan
zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.
El
camino del apóstol Santiago no fue un camino turístico, sino de peregrinación,
de mirar hacia dentro, para asumir las
exigencias del Evangelio hasta la muerte
Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku
Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat
fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.
"Goazen alkarturik"
DAMU-OTOITZA
Senideok:
aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen
parkamena:
-
Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea
Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu
eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12,
1:
Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta
nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.
Esta
primera lectura describe, en pocas palabras, el martirio del apóstol Santiago.
No muere por defender una ideología o su sistema político, sino por una persona
y por el Evangelio.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Jainkoaren erreinuan, neke asko
igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari
dakar.
Cantemos la grandeza de Dios y su amor que nos salva y
nos protege en todos los momentos de la vida.
Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"
2 Kor 4, 7-15:
San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta
Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.
Pablo confía en aquél que
resucitó a su Hijo de entre los muertos y espera que un día le resucitará
también.
Mt 20, 20-28:
Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu
on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko
bidea danen zerbitzari izatea da.
En
el Reino de los Cielos no cuentan los puestos de honor, sino el servicio
humilde y el martirio, que consiste en beber del mismo cáliz que bebió el
Maestro.
Gertatu gaitezan Jaunaren hitza
entzuteko aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea
eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:
- Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean
oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los pueblos y naciones, para que seamos
siempre fieles a las particularidades y tolerantes los unos con los otros en
nuestras diferencias. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Te pedimos Señor por los padres y educadores, para
que eduquen a los niños y jóvenes en valores profundamente humanos y
cristianos, y no se desanimen ante las dificultades que se les presenten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia honetan alkartuta gagozan
guztion alde: bustinezko ontzietan
daroagun fedearen doahi ederra
gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon
egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristi amaieran "zoaze Jaunaren bakean", esaten
jaku. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen
Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.
Ahora
se inicia el tiempo en el que nuestro
testimonio de la muerte y resurrección de Jesucristo ha de hacerse claro ante
los demás por nuestras obras.
"Alkartuta goazen"
Arteako Santiago |
Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:
"Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"
2 Ko, 4, 7-15
Mt 20, 20-28:
SANTIAGO
APOSTOLUAREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon guztioi eta ondo
etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Gaur, Santiago Apostoluaren
jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson.
Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon
ebana.
Geuri ere Eleizeak gaur dei
egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Eta ospakizun hau izan
daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.
"Goazen alkarturik"
DAMU-OTOITZA
Senideok: aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu
dagigun gure pekatuen parkamena:
- Jesus Jauna, Apostoluak
zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure Barri Ona
zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure testigu
izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:
Apostoluak Jesus berbiztuaren
testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen
jarraituko dabe.
Apostoluen Eginak liburutik:
Egun hareetan, apostoluek ahalmen handiz egiten eben Jesus Jaunaren
biztuerearen autormena, eta herrian mirari eta egintza harrigarri asko jazoten
ziran hareen eskuz. Eroan ebezan apostoluak Batzar Nagusiaren aurrera, eta
Abade nagusiak esan eutsen: Ez al geuntsuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez
irakasteko? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera,
gizon horren heriotzearen erantzukizuna guri leporatu gura deuskuzue.
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: Jainkoaren esana egin behar da
lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik
zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumaz, Buruzagi
eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko.
Geu gara gauza honeen testigu, geu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten
deutsen Espiritu Santua.
Erantzun honek bere onetik atara zituan, eta hil egin gura ebezan apostoluak.
Herodes erregeak Joanen anaia Santiago ezpataz hilazo eban.
Erantzun-Salmoa
125.
Salmoa
Malkoz
erein baeben, pozez batuko dabe.
R/. Mal-koz e-rein ba-e-ben, po- zez ba-tu-ko da- be.
Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,
ba
gengozan amets-antzean.
Orduan
beta jakun ahoa barrez,
gure
mihina goratzarrez. R/.
Aruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azauak eskutan. R/.
2 Kor 4, 7-15:
San Paulok sinisten daualako
egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten
deusku.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako
bigarren gutunetik
Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertu daiten
honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik. Alde guztietatik
estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, baina etsita ez; erasopean
bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue, baina hondatzen ez;
edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan, Jesusen bizia ere gugan agertu
daiten.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izate hilkor
honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban». Guk
ere, sinesmen -espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik hitz egiten
dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta
beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Guzti hau zuen onerako da,
Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren
aintzarako.
Mt 20, 20-28:
Santiago eta Joanen amak
Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat,
ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.
Aleluia
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren
liburutik
Aldi haretan, zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeekin eta
aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu?»
Eta berak: «Agindu egizu nire seme bi honeek, bata zure eskuman eta bestea zure
ezkerrean jesarri daitezala zure erreinuan».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar
dodan kopatik edateko?» Erantzun eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan:
«Nire kopatik edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuma jesarte hori, ez
dago nire esku inori emotea; nire Aitak norentzat prestauta dauan, hari emongo
jako».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Baina
Jesusek dei egin eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean
hartzen ditueela herriak, eta handikiek euren agintea ezarten deutseela. Ez
bedi izan holan zuen artean; zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen
zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi zuen morroi.
Gizonaren Semea ere ez da-eta etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino, eta
bere bizia guztien ordainsari emotera».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari,
Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula
eskatuz:
- Eleiza osoaren alde:
Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Euren bizia besteen alde
eskeintzen daben guraso, herri-gizon, misiolari, geiso zaintzaile eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Zintzo jokatzearren,
aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz, adoretsu jarraitu dagiela euren
bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Meza santu honetan
alkartuta gagozan guztion alde:
bustinezko ontzietan daroagun
fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jainko guztiz ahaltsu eta
betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
"Zoaze Jaunaren
bakean", esan deusku abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen
Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz
izango dogu.
"Alkartuta goazen"
x
Egun hareetan, apostoluek ahalmen handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztuerearen autormena, eta herrian mirari eta egintza harrigarri asko jazoten ziran hareen eskuz. Eroan ebezan apostoluak Batzar Nagusiaren aurrera, eta Abade nagusiak esan eutsen: Ez al geuntsuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzearen erantzukizuna guri leporatu gura deuskuzue.
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, geu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua.
Erantzun honek bere onetik atara zituan, eta hil egin gura ebezan apostoluak. Herodes erregeak Joanen anaia Santiago ezpataz hilazo eban.
Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertu daiten honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, baina etsita ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue, baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan, Jesusen bizia ere gugan agertu daiten.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban». Guk ere, sinesmen -espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik hitz egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Guzti hau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.
Aldi haretan, zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu?» Eta berak: «Agindu egizu nire seme bi honeek, bata zure eskuman eta bestea zure ezkerrean jesarri daitezala zure erreinuan».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar dodan kopatik edateko?» Erantzun eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan: «Nire kopatik edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuma jesarte hori, ez dago nire esku inori emotea; nire Aitak norentzat prestauta dauan, hari emongo jako».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Baina Jesusek dei egin eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean hartzen ditueela herriak, eta handikiek euren agintea ezarten deutseela. Ez bedi izan holan zuen artean; zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi zuen morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino, eta bere bizia guztien ordainsari emotera».
No hay comentarios:
Publicar un comentario