Agur Euzkadi, Lauaxeta

sábado, 19 de julio de 2025

Urdaibaiko organoak 2025

 



Martxan dago, aurten be, Organo kontzertu sortea. Eskerrik asko organoak mantentzen laguntzen dabe parrokia guztiei eta beste babesleei!

Zortzi organo, hamar kontzertu eta hamabost artista

Zapatua [uztailak 19] eta abuztuaren 15a bitartean egingo dute 

21. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor 

zikloa, 'Organoa Errege' lelopean.

EGITARAUA

Uztailak 19.
Mundakako Andra Mari eliza: Daniele Ferretti (organoa).

Uztailak 24.
Kortezubiko Santiago Apostolua eliza: Cor de Nuit Trio (armonioa eta ahotsa).

Uztailak 25.
Gernika-Lumoko San Bartolome-Mertzede parrokia: Alize Mendizabal (organoa).

Uztailak 26.
Busturiko Axpeko Andra Mari eliza: Walter d’Arcangelo (organoa).

Uztailak 31. 
Gernika-Lumoko Andra Mari eliza: Oscar Candendo (organoa).

Abuztuak 2.
Arratzuko San Tomas eliza: Benantzi Bilbao (armoniuma).

Abuztuak 3.
Bustuiko Axpeko Andra Mari eliza: Christian Tarabbia (organoa).

Abuztuak 9.
Gautegiz Arteagako Andra Mari eliza: Vicent Bru (organoa) eta Cristina Barceló (sopranoa).

Abuztuak 10.
Bermeoko Andra Mari eliza: Mikel Ansola (organoa) eta Aritz Labrador (txistua).

Abuztuak 15. 
Mundakako Andra Mari eliza: Elise Rollin (organoa) eta Julie Dey (sopranoa).


No hay comentarios: