Harrigarria egin jaku bere hasierako azalpena. Hamaika tailler eta hitzaldi emon ditu, bai parrokia eta ikastetxeetan, eta gaurkoa izan da lehena euskeraz animatu dauena.
Joko, bideo, ariketa eta azalpenen biratean partehartzaileen esperientziak konpartitzera animatu dau.
Familia multitareak bihurtu dira gaur egungoak, eta guraso asko auto gidari lanetabn emoten dabez ordu piloa.
Arreta jartzen ikasi behar da, baretasuna eta afektibitatea lantzen ikasis.
Seme-alabkaz daukagun erlazioan erreakzionatzen eta erantzuten ikasi behar dogu, ahal dogunik eta gehienetan erantzuna iza daitela eta ez bat bateko erreakzinoa.
Partaideak konfiantza giroan jardun dabe eta pozik geratu dira bigarren taillerrean be parte harzteko gogotsu.
..........
Horixe da familiei
eskeintzeko antolatu dogun heziketa
saioen izenburua.
Arratiako Eleizeak momentu
honetan daukazan lehentasunen artean familiak be badagoz. Orain arte familia
mezak prestatzeko eta eurotan parte hartzeko gonbidapena eta deia zabaldu izan
bajake, aurrera pausoak emon gura doguz.
Guraso guztiok gura dogu gure seme-alaben
zoriona. Errezeta magikorik ez badago be, badagoz lagunduko deuskuen elementu
batzuk.
Laburbilduz honexek dira proposatzen dan
ekintzaren helburuak:
-
Gurasotasunaren inguruan hausnartu.
-
Gurasotasuna garatzeko baliabide eta aukerak ezagutzea.
- Aita-Ama dogun Jainkoarengana hurbildu.
Gaia jorratzeko LAGUNGOko kide baten laguntza
izango dogu. LAGUNGO Eleizbarrutiak familiei laguntzeko daukan erakundea da.
Saioak ordu bi eta erdiko iraupena izango dabe eta zapatu bitan, arratsaldetan, burutuko dira
otsaila 29- martxoa 28
16:00
- 18:30
Zeanuri
Zeanuri
Ekintza ganoraz prestatu ahal izateko aldez
aurretik izena emotea ezinbesteko da eta daukan diru kostuari laguntzeko
partaide bakoitzari 5 € eskatuko jakoz.
Gure familiak merezi dabelakoan gagoz, animatu
eta etorri!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario