Páginas

sábado, 29 de febrero de 2020

Txemi Santamaría: Familia estresatuak baretasuna eta afektibitatea landu behar

Txemi Santamaria sikologoak, Lagungo Fundazinoko kideak,  berak animatu dau Zeanurin emon dan Gurasotasunari buruzko lehen tailerra. Bigarrena martxoaren 28an izango da.  Erdu!

Harrigarria egin jaku bere hasierako azalpena. Hamaika tailler eta hitzaldi emon ditu, bai parrokia eta ikastetxeetan, eta gaurkoa izan da lehena euskeraz animatu dauena.

Joko, bideo, ariketa eta azalpenen biratean partehartzaileen esperientziak konpartitzera animatu dau.
Familia multitareak bihurtu dira gaur egungoak, eta guraso asko auto gidari lanetabn emoten dabez ordu piloa.

Arreta jartzen ikasi behar da, baretasuna eta afektibitatea lantzen ikasis.

Seme-alabkaz daukagun erlazioan erreakzionatzen eta erantzuten ikasi behar dogu, ahal dogunik eta gehienetan erantzuna iza daitela eta ez bat bateko erreakzinoa.

Partaideak konfiantza giroan jardun dabe eta pozik geratu dira bigarren taillerrean be parte harzteko gogotsu.

..........


Horixe da familiei eskeintzeko antolatu dogun  heziketa saioen izenburua.
Arratiako Eleizeak momentu honetan daukazan lehentasunen artean familiak be badagoz. Orain arte familia mezak prestatzeko eta eurotan parte hartzeko gonbidapena eta deia zabaldu izan bajake, aurrera pausoak emon gura doguz.


Guraso guztiok gura dogu gure seme-alaben zoriona. Errezeta magikorik ez badago be, badagoz lagunduko deuskuen elementu batzuk. 
Laburbilduz honexek dira proposatzen dan ekintzaren helburuak:
            - Gurasotasunaren  inguruan hausnartu.
            - Gurasotasuna garatzeko baliabide eta aukerak ezagutzea.
            -  Aita-Ama dogun Jainkoarengana hurbildu.

Gaia jorratzeko LAGUNGOko kide baten laguntza izango dogu. LAGUNGO Eleizbarrutiak familiei laguntzeko daukan erakundea da.

Saioak ordu bi eta erdiko iraupena izango dabe eta  zapatu bitan, arratsaldetan, burutuko dira
 otsaila 29- martxoa 28
16:00 - 18:30
Zeanuri

Ekintza ganoraz prestatu ahal izateko aldez aurretik izena emotea ezinbesteko da eta daukan diru kostuari laguntzeko partaide bakoitzari  5  € eskatuko jakoz.

Gure familiak merezi dabelakoan gagoz, animatu eta etorri!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario