Abenduko izarrak

viernes, 15 de mayo de 2015

Arratiako errogatibak Urkiolara 2015 Emakumea eleizean, egiteko bidea

Ekainaren 20an ospatuko dira errogatibak aurten. Gaia: Emakumea Eleizean egiteko bidea.
El sábado 20 de junio se celebrarán las rogativas a Urkiola de las parroquias del valle de Arratia. 
El tema es: La mujer en la Iglesia, un camino por recorrer.

Gehiago egin behar dugu emakumearen alde, dudarik gabe, gizonen eta emakumeen arteko elkarrekikotasunari indar handiagoa eman nahi badiogu. Izan ere, ezinbestekoa da emakumeari entzutea. Baina ez hori bakarrik: bere ahotsak benetako pisua eta agintea izan behar ditu gizartean eta elizan bertan. Horretan eredugarria da Jesusek emakumeak aintzat hartzeko zuen modu zabala – Ebanjelioan ikusiko dugu halaxe zela, gero!-, gurea baino testuinguru aurkakoagoan –garai hartan emakumea bigarren mailan zegoen, ez ala? Eta Jesusek aintzat hartu duen moduak argi indartsua ematen du, urrunera daraman eta oraindik zatitxo bat baino ibili ez dugun bidea argitzen du. Ez dugu oraindik ondo ulertu zer eman ahal digun guri eta gizarteari emakumearen aiurriak edo izaerak. Beharbada, gauzak ikusteko beste modu berezi horrek osatuko du gizonezkoen pentsaera. Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu.
Frantzisko aita santua, 2015-04-15 eko katekesian.

 



No hay comentarios: