(Bitoriano Gandiaga)
Garizumako domeken kartel honek badauka bere haria:
eskailera bat. Igo egin behar dogu.
Ibili, Pazkorako bidean gagoz.
Garizuman sartzean
Pazkora begira
jarri dut burua,
Garizumak Pazkoa
bait du helburua (Bitoriano Gandiaga).
Garizumak bateo kutsu handi bat
dauka. Aldi honetako bibliaren testuek katekumeno baten bidea argitzen deuskue.
Pazko gauan bateoa ospatzen dauenaren bidea gogoratzen deuskue.
Gu bateatuta gagozenez, beste
irudi batzuk erabili daikeguz: ikastaro trinkoa, bateoa ospatzeko master bat,
kirol proba nagusi baten aurreko kontzentrazio aldia…
Bateo urtean sartzeak,
borondatez, askatasunez, Jesusen eskutik eta bere Espirituaren laguntzaz
Aitaren ametsaren, asmoaren, proiektuaren, Erregetzaren alde “bustiko” garela
esan gura dau.
Bateatuak ez dauz gauzok gogoratu bakarrik egin, bizitzaren
uretan buru-belarri sartzen da, heriotzatik bizitzarako pausua, hau da, pazkoa
emoteko.
Eleizeak ikasbide hau eskeintzen
deusku Garizuman zehar. Hauts egunean hasi, eta domekaz domeka, Eguen Santuko
Jaunaren Afariko Mezea ospatzeko uneraino laguntzen gaitu. Kartelean ikusi
daikegunez, Hauts Egunetik Erramu Domekaraino irakurgaiak eta irudiak bide hau erakusten
deuskue.
Master hau
gainditzeko hiru ebaluazio puntu:
Garizumea
40 egun Pazko
bidean
Jesusen
eskutik:
Berba
hutsetatik Jaunaren Berbea entzutera
Indiferentziatik
alkartasuna bizitzera
(Baraua, neurriz bizi, banka etikoa, limosnea…)
Indarkeriatik
adiskidetzera.
penitentziaren sakramentua ospatu…)
No hay comentarios:
Publicar un comentario