Abenduko izarrak

viernes, 13 de diciembre de 2013

Gaur zabaltzen da Alkartasun Tonbolea Igorren Hoy se abre la tombola solidaria en Igorre

Ekinean dabil Igorreko emakume talde bat abenduaren 13an zabaltzeko misiolarien aldeko tonbola solidarioa. Aurten Kirikiño tabernaren aurrez aurre kokatuko da tonbolea, Agirre Lehendakari kalean.

Abenduaren 13, 14, 15, 20, 21 eta 22an egongo da zabalik aurten tonbolea.

Batzen dan dirua Perun dagoen Juanita Agirre eta Kongon bizi dan Maribel Egiluzeri bialduko jake, biak moja misiolariak, igorreko alabak. Diru hau hango garapen proiektutean erabilten dabe.

Urte osoan zehar andra batek bere eskuz egindako lanak ipinten dira sari legez. Baita ere handik eta hemendik eskuratutako sariak, eta merkatal guneak oparitutakoak. Euro baten truke sari bat eskuratu daiteke, eta saridun ez bada zenbakia, azken egunean boletoa erabilten da otzar eder baten zozketan parte hartzeko.


No hay comentarios: