Abenduko izarrak

sábado, 14 de diciembre de 2013

Desagertu birtute: Bitoriano Gandiaga & Pello Zabala





Desagertu birtute
ederrak hain baitira,
ikus dezagun Belen;
gagozkion begira.


— Ikusi makusi.
— Zer ikusi?
— Ikusten, ikusten,
a, a, a.

Jaunak gugatik egin
duen miraria:
Hitza gizon egin da
hartuz haragia.
Hitza gizon egin da.

Desagertu birtute...

— Ikusi makusi.
— Zer ikusi?
— Ikusten, ikusten,
e, e, e.

Gezurra zabal dabil
orain eta hemen.
Egia bazterrean,
Egia Belenen.
Egia bazterrean.

Desagertu birtute...

— Ikusi makusi.
— Zer ikusi?
— Ikusten, ikusten,
i, i, i.

Hemen harrokeria
ari da nagusi.
Egia apala da,
pobre ta biluzi.
Egia apala da.

Desagertu birtute...

— Ikusi makusi.
— Zer ikusi?
— Ikusten, ikusten,
o, o, o.

Egun injustizia
bizi da oparo.
Egia justua da,
astanduta
* dago.
Egia justua da.

Desagertu birtute...

— Ikusi makusi.
— Zer ikusi?
— Ikusten, ikusten,
u, u, u.

Guk behingoan ohi dugu
zuritu nahiz beztu.
Egia zintzoa da,
faltsiarik ez du.
Egia zintzoa da.

Desagertu birtute...

No hay comentarios: