Abenduko izarrak

miércoles, 18 de diciembre de 2013

“Zeanuriko ermitarik ermitena” herri antzerki musikala aurkeztuko dabe 60 zeaniztarrek

Antzerkia ensaietan


Anita, Bibiñe eta Itziar, Zeani antzerki taldeko kideak hain zuzen, eurak  dira protagonista nagusiak, abenduaren 19an, eguenaz, parrokian bertan estrenatuko dan antzerki lanarenak. Teatro honek "Zeanuriko ermitarik ermitena" izena dauka eta sarrerea librea izango da.

Hilabeteak dabiz, jo ta ke, 60 zeanuriko eliztar, ume, gaztetxo zein guraso, herri antzerki hau preparetan.  Kanta, dultzainea, bertsoak, koruak eta antzerkia josita agertzen dira ordu bete inguruko antzespen honetan.

Antzespenean parrokia telebistako estudioa bat bihurtuko da lehiaketa baten finala zuzenean emoteko. Saioaren aurkezleak (Anita, Bibiñe eta Itziar) behar gatxa daukie: Zeanuriko ermitarik ermitena aukeratu behar dabe eta. Ermita txapeldunak Zeanuri ordezkatuko dau Euskal Herri mailan egingo dan lehiaketa nagusian. Herri guztia endredatuko dabe, ikusleei ere botoa eskatuko jake zuzenean, ermita bakoitzeko ordazkariak alkarrizketatuko dabez...
Sari ederra ere zozketan jarriko dabe bertara hurreratzen diren guztien artean.
Ikusleek, kanta eta barre, konturatu orduko, Zeanuriko ermita guztiak errepasatuko dabez, leienda antzinakoak ikasi eta  une gozo batzuk bizi.


Hona hemen pertsonaia batzuk:

Aurkezleak: Anita, Bibiñe eta Itziar. 
Organoa: Karmele Angoitia; 
Bertsolaria: Atxondo; 
Maria, Jose, Jesus eta artzainak, Azafatak, Justo eta Pastor; Isidro, Pedro, Santiago, Joan eta Ander; Luzia eta Ageda; Lontzo eta Antonio; Edurretako Ama, Adrian eta Balendin
Blas eta Urban; Santi Kurutz; Mikel Uribe eta Mikel Altzustekoak.
Santa Agedako korua.
Argazkiak eta montajea: Kanugal  taldea; 
Herri kantak eta bertso barriak: ikusleak eurak; 
eta beste sorpresa asko.

Erropak preparetan eta ensaioetan beste jende askok ere lagundu dau. Eskerrik asko guztioi!

No hay comentarios: