Ensaioaren eguna |
Publikoaren eritxiz San Lontzo litzateke Zeanuriko ermitarik ermitena, bigarren postuan Altzusteko San Migel sailkatu zan, eta hirugarren postuan, lau ermitek bardindu eben botoetan: San Justok, Santa Agedak, San Balendinek eta San Urbanek.
Hona laburpena eta laster antzerkian zehar ikusi zan aurkezpena bisuala.
Zeanuri: ermitarik ermitena
(herri antzerki
musikala)
Antzezleak:
Bibiñe, Anita eta Itziar: aurkezleak
eta epaileak
Gazteak 03: bi edo hiru edo lau,
sarreran eta bitartekoan
Azafatak: lehiaketea aurrera eroateko
Justo eta Pastor. Isidro
Pedro, Santiago, Joan eta Ander
Luzia eta Ageda. Korua
Lontzo eta Antonio
Edurretako Ama, Adrian eta Balendin
Blas eta Urban. Santi Kurutz
Mikel Uribe eta Mikel Altzuste
1.
agerraldia
(Gazteak 03 taldeko bi edo hiru,
egunkari bat (Begitu edo) irakurten dagozalakoan, jarrita edo zutunik)
-Leidu dozue hau? Arratia Telebistak
zuzenean emongo dau Zeanuri: ermitarik
ermitena txapelketaren finala!
-Zeanuri:
ermitarik ermitena? Zer berba joko da hori?
-Ez dira danak ermitak ala? Zelan izan
leiteke bat bestea baino ermitagoa?
-Hemen dinoanez, ermita bakotxak bere kandidaturea
agertuko dau: artea, historia, antxinekoa dan ala ez, eta epaileek ermita bat
aukeratuko ei dabe herriko ermiten ordezkari. Gero Arratia mailan be egingo ei
da txapelketa bera.
-Ea ekarri hori.
-Eta publikoak be hartuko ei dau parte,
itaun errez batzuei erantzun, eta sariak irabazi: ez dakit nongo ermitara
biajea eta…
-Bai, asto ganean biajea, danok dagoz
berton eta!
-Ez, Euskal Herri mailako ermitarik
ermitena aukeratzen danean, haraxe joateko: biajea eta bazkaria eta…
-Eta noiz grabetan dabe finala ba?
-Grabau ez, zuzenean emongo dabe,
oraintxe hasiko dira Andra Mari parrokian, 6retan edo.
-Bizkor bagabiz geu be helduko gara.
-Itxaron, itxaron, Maitaneri guasapa agindu
behar deutsat, abisua, harek be urtero egiten dau ermiten ibilaldia eta.
Interesauko jako.
-Goazen, goazen, leku ona harrapatzeko,
beteta egongo da-eta.
(Badoaz. Musikea)
2.
agerraldia
(B, A eta I telebistako aurkezle moduan).
B- Arrastion Arratia Telebistaren bitartez
zuen etxeetan gaurko lehiaketaren finala ikusten zagozien guztioi.
A- Arrastion final hau zuzenean ikusten
gure estudioetan zagozien entzule guztioi.
I- Astez aste, hamahiru programatan
zehar, Zeanuriko ermita guztiak bisitatu doguz. Zeuek zarie testigu.
B- Euren historia eta ohiturak, jaiak
eta santuak, artea eta anekdotak batu doguz.
A- Eliminauta geratu zan Axpeko San
Pedro bere egoera negargarriagaitik. Baina zein da Zeanuriko ermitarik ermitena?
I- Zuen botoak erabakigarriak izango
dira Zeanuriko ermitarik ermitena aukeratzeko
orduan. Eta txapeldunak Arratia mailako txapelketan parte hartuko dau.
B- Eta Arratiako txapeldunak, Euskal
Herri mailan ETB prestetan dabilen txapelketa nagusian, Arratia ordezkatuko dau.
A- Zeuek be, gaur gure artean zagozienok,
partu hartu zeinkie zuen txalo eta botoakaz, eta sari politak irabazi.
I- Adibidez, Euskal Herriko ermita
txapelduna ezagutzeko biajea, bazkari eta guzti.
B- Baina ez daigun denpora gehiago
galdu, musika apur bat eta hasi gaitezen final handi honegaz.
A- Suerte ona parte hartzaileei.
I- Txalo bero bat guzti guztioi!
3.
agerraldia: San Justo eta Pastor. Gero Isidro.
(Ume bi, santu honeen jantziakaz
sartuko dira)
B- Eta umeok nondik datoz ba? Nortzuk
zarie?
Umeak: Gu Justo eta Pastor umeak gara,
Gorbeia magaleko ermitaren santuak, Otzemendiko kofradian.
B-
Eta ze meritu dozue txapelketa hau
irabazteko ba?
Justok: Jesus ume guztien laguna zan
eta geu be ume…
Pastorrek: Eta gure ermitea leku
zoragarrian dago, eta karobia isituten da han, eta kanpaia barri-barria daukagu,
aurrekoa ostu egin euskuen eta.
B- Eta nongoak izan zinien zuek ba?
Justok: Gu jaiotzaz Madrilekoak, baina
odola isuri genduan Jesus ez ukatzearren…
Pastorrek: Eta orain mundu guztian
ezagunak gara.
B- Madrile aipatu dozue, badaukagu
Madrileko beste santu bat ermita eta guzti Zeanurin, sartu daitela… Isidro
santua.
(Sartu Isidro, nekazari jantzita)
Isidro: Arrastion guztioi. Bai, neu be
Madrilekoa naz baina umeok ez dodaz ezagutzen, ni jaio baino askoz lehenago hil
ebezan. Dana dala, nire izena askoz entzunagoa da, eta zelako azokea Zeanurin
nire egunean, eta zelako mezea, eta zapatu guztietan be bai.
B- Bueno bueno, santuen artean be
badago saltsarik antza, ez ermita artean bakarrik. Txalo handi bat hiruroi eta
epaileak, gu hirurok, gure puntuazinoa emongo dogu.
(Badoaz hirurok. B geratzen da atzean
eta aurrera A doa)
(Musikea)
4. agerraldia:
San Pedro eta Santiago apostoluak. Gero Joan bateatzailea. Azkenean Ander.
(Santu honen jantziakaz ume bi)
San Pedro: Bueno bueno, orden apur bat
hemen. Santuetan lehen, Aita Santua eta apostolua neu naz. Eta ikusi ze ederto
konpondu deustien ermita handi zoragarria Undurran. Ermitea baino gehiago,
elizea be!
Santiago: Bueno, neu be apostolua nintzan,
eta Jaunaren alde bere odola isuri eban lehenengoa. Eta ez ermitea ez eleizea,
nik parrokia daukat Ipiñaburun.
A-
E, e e! Isilik! Hau ez da Vatikanoa eta
hemen aurkezle eta epaile garenok daukagu azken berbea. Kontuizue geuk emongo
doguzala puntuak finalerako, eta apaltasun gehitxoago hobeto danontzat.
Joan: (sartu beste ume bat holan
jantzita) Horixe dinot nik. Apaltasuna behar dogu hemen. Ni ibili nintzan ardi
larruz jantzita pobre basamortuan. Neuk bateatu neban Jordan Ibaian gure Jauna.
Neu…
A-
Neu, neu. Zeuk be apalatsun apurtxo bat
be beharko zeunke ezta? Eta zer dinozu zure ermitaren gainean, ze defensa
daukazu bere alde txapeldun izateko?
Joan: Ermita zoragarria, Zeanuriko
zaharrenetarikoa, bertan ei dago Zeanuriko herriari izena emon eutsan
gizasemearen hilobia. Eta zelako lan politak ez dabezan egiten bere jai
egunean.
Pedro: Undurran politagoak.
Santiago: Baina politenak Ipiñan.
Joan: Zuek hor zabizie, urte baten jai,
hurrengoan beharra, jai eguna dan be jakin barik sarritan. Nire jaia bezperatik
da ezaguna mundu osoan, su, eta argi eta ur bedeinkatu…
(Ander sartzen da…)
Ander: Et, et, et. Apostolua eta
martiria neu be banaz. Ermita zoragarria neuk be badaukat. Itzelezko jaiak,
nire auzokoak. Eta bistak, zelako bistak: handik Arratia osoa ikusten dala.
Ander apostolua nozue, Jesusen lagun minen taldekoa.
A-
Bueno, entzun doguz lauron defensa
sutsuak eta pisuzkoak. Sartu itxaroteko gelan, tenplau, nasaitu apur bat, eta
suerte ona izan daizuela final honetan. Hemen gagoz, entzuleok, Zeanuri: ermitarik ermitena txapelketa
final hau zuzenean emititzen Arratia Telebistaz, bertotik, Zeanuriko Andra Mari
parrokitik, gaur hauxe dogu gure estudioa eta!
(Musikea, badoaz lau santuok, A
bigarren planura, I dator aurrera)
5.
agerraldia:
Neskatxi martiriak: Luzia eta Agate
(Sartzen dira neskatxi bi, Santa Luzia
eta Santa Agedaren jantzi eta ezaugarriakaz)
I: Honeek
gizonok egin deuskue ederra!, ze saltsa zein dan nagusi. Ea neskatxiok nasaigo
jatorkuzan. Biak martiriak ganera.
Agate:
Ni Agate naz, entzun herriak zer dinoan nire kontura:
Atxondo:
Santa Ageda santea,
Muniketako lorea;
martirioak pasau zenduzan
zaindutearren fedea.
Luzia:
Bai, eleizeak behar dau emakumeon parte hartzea hobeto joateko. Ni jostun eta
okulisten zaindaria naz, eta bista ona daukat holako gauzetarako.
Beitu, entzun, bertsoz esango
deutsuedaz gauza pare bat:
Atxondo:
Santa Luzia Altzustekoa
martiri
santa gurena
zeu
zara gure begi-bihotzen
argi
eta mirespena.
Berbiztuaren
aintza bizian
gorputz
arima zaudena,
zeu
zara gure bideko argi,
zeu
zara itxaropena!
Agate:
Bai bertso motza. Eta zeuk bakarrik dakizuna. Nire bertsoak, ostera, mundu
guztiak dakiz eta kanta eta kanta dabiz handik eta hemendik, gauza onen alde
dirua batzeako.
Entzun, jenteak be ederto kantauko ditu eta:
(Koruak urteten dau, KT ume eta
gurasoak):
(Koruak eta herriak, makilak eta
guztiz)
Bedeinkatua izan dedilla
eleiz honetako jentea
pobre
ta umilde dabizanentzat
badute
borondatea
Santa
Ageda martirik maitea
dago
errukiz betea
berak alkantzau ta emon daiskula
osasuna eta bakea.
Eup!
(Badoa
korua)
Santa Ageda Korua |
Luzia:
Ai gizaja hori, jente askok kantau eta dirua batu, baina gero eurek ederto afalduteko
gero!
Agate:
Ez horixe! Hainbat laguneri lagunduko jako holan-eta!
I: Isi!,
zeuek be ez berotu ba, ea gizonon joera txarrak kopiau behar dozuezan. Ea!,
badaukazue beste ezer guk, aurkezle eta epaileok, zuon alde gure botoa emoteko ala?
Luzia:
Bai, ipini nire ermitan, lurpean agertu ziran hilobietan, hantxe agertu zala
Zeanuriko kurutzerik zaharrena.
Agate:
Edo nire ermita luze zabalean gordeten diren esku-lan ikusgarriak eta nire jai
hurrengo domekan koruak kantatzen dituan bertsoak nire bizitza goraipatuz.
I: Ederto
ba. Hona hemen beste hautagai inportante bi. Itxaron ba azken epaia eta suerte
ona zuoi be bai gure Zeanuri: ermitarik
ermitena txapelketaren final honetan. Txalo bero bana.
(Musikeaz lagundurik badoaz. I bigarren
planoan, B aurreratzen da hurrengo agerraldia zuzentzeko).
6.
agerraldia:
Lontzo eta Antonio, pobreen zaindariak
B: Ez dago ba txapelketa erabagiteko bape
errez. Hautagai indartsuak topau doguz. Zeanuri:
ermitarik ermitena txapelketa finala su bizian dago. Eta nortzuk dira
honeek, hain pobre jantzita datozenak ba.
Lorentzo: Entzun ni nor nazen:
Atxondo:
Otzemendiko Lontzo Santua
argituz
dator iluna.
Eguerdian
kanpaiak jota
barriz
gatorkizuz Jauna:
itxi
eiguzu kanta dagigun
guretzat
egin dozuna.
(Doinua
Pello Joxepe. Bakarlari batek edo lehengo koruak, edo koru bien artean banandu
bertsoak)
Diakonua, gaur egungo Caritas taldearen
aitzindaria, Erromako pobreen alde odola isuri nebana.
Antonio: Antonio nozu, santua, gaztea,
ermita txiki apal bat daukat herrian, pobreakaz ogia zabaltzeko beharra beti
gogoratuko deutsuedana.
B: Eta zuen ermiten ganean, zer barri?
Badago ezer aitagarririk?
Lorentzo: Jakina! Otzemendiko ermitea, antxina
parrokia izan zan, entzutetsuak dira nire omenezko jaiak, abuztuaren eguzkipean.
Horreek bai jaiak horreek!
Antonio: Nire ermitea apala da, baina
Antonio gaztea naz, eta hainbat jente doa errogatiban Urkiolara nire egunean.
Lorentzo: Eta beste gauza bat gehitu
gura dogu. Txapelketa hau irabaziko bagendu, batak zein besteak, irabazitako
sari guztia pobreei emongo geunskio.
Antonio: Jakina, horixe da gure
ardurea, Jesusengandik ikasi genduan pobreen aldeko aukera garbia.
B: Entzutekoak benetan zuen arrazoiak,
gogoan hartzekoak. Zoazie bakean azken epaia entzun artean.
Eskerrak giroa baketu eta baretu jakula
apur bat; hainbeste ermita eta santu, ez da erreza giroa mantentzea beti
lasai.
(Badoaz musikaz lagundurik santuok, B
bigarren planora, A aurrerantza)
Bitartekoa
Aurkezleak eta gurasoak
-Orain, telebistaz propagandea sartzen
daben bitartean, zuen parte-hartze arteza eskertuko dogu.
-Persona bakotxari, papel baten, zuen
ustez, zein dan Zeanuriko ermitarik ermitena azaltzea eskatuko deutsuegu.
-Papel batzuk zabalduko doguz, hor
agertzen dira ermita guztiak. -Aukeratu bat, eta ipini zuen izena.
-Boto gehien jaso dauana izango da
publikoaren aukerea.
-Parte hartzen dozuen guztien artean
sari sorpresa bat zotz egingo dogu programaren amaieran, direktoan.
7.
agerraldia:
Edurretako Andra Mari. Gero Adrian eta Balendin.
A: Konturatu orduko, ermitarik gehienak
egin dabe euren defensea Zeanuri:
ermitarik ermitena txapelketaren final honetan. Ea orain nor jatorkun:
(Bakarlari
batek)
Atxondo:
Edurretako Andra Maria,
zeuk dozu gure ardura;
egizu bizi gaitezen jator,
zeu bizi zinan modura.
Gure fedean begoz argia,
alaitasuna, lilura,
sendo ta bizkor zabaldu daigun
Barri Onaren kultura.
zeuk dozu gure ardura;
egizu bizi gaitezen jator,
zeu bizi zinan modura.
Gure fedean begoz argia,
alaitasuna, lilura,
sendo ta bizkor zabaldu daigun
Barri Onaren kultura.
Igiñatik nator, hantxe daukat ermita txiki-txikia. Neu naz mendizale eta artzainen zaindaria, Jesusen Ama, San Inazio egunean gogoratzen dira gehien nigaz zeaniztarrak.
A: Egia da, sarritan ahaztu egiten dogu
ermita txiki apal hau, baina gogoan hartzekoa da…
(Sartu Adrian eta Balendin)
Adrian: Neu be ez naz oso ezaguna,
baina badaukat Beobiden ermita txiki ikusgarria. Ezagutzen dozue ala?
Balendin: Piedadean daukat nik neure
egoitza, bertotik hur-hurrean, parrokiara datorren jenteak begi bistan nauka,
nahiz eta bisita gitxi euki jai egunetik aparte.
A: Ez arduratu, danak izango zarie
kontuan hartuak. Guk gurata ez dogu inor ahaztuko, eta ona da hiru honeek be
kontuan hartzea. Txalo bero bana.
(Badoaz musikaz, A atzera, bigarren
planora, aurrera I)
8.
agerraldia:
Blas eta Urban. Gero Santi Kurutz.
I: Eta hona gaur, Zeanuri: ermitarik ermitena txapelketa final honetan, azken
hautagaiak. Blas eta Urban.
Blas: Dimako muga-mugatik nator. Eta
ikusten dozuenez gotzainari dagokion mitrea daukat buru ganean. Zuei hainbat
eztul eta eztarri min ez ete deutsuedan osatu nik ba! Nire gozoki eta kordoiak
gaur egun be erabilten dira.
Urban: Ni gotzai bakarrik ez, Aita
Santu be izan nintzan. Urkiako paraje zoragarri haretan daukat nire ermitea,
Uribeko kofradian, leku baketsu, garai eta altuan. Zeanuriko muga jagoten
nagoela dirudi.
I: Egia da, eta hurrenez hurren
ospatzen dozue jaia be, ezta?
Eta nor dogu hau ba, isil-isil jatorkun
beste hau?
Santi Kurutz: Muga-mugatik neu bai
natorrela, Areatza eta Zeanuri arteko bitartekoa. Jesukristo gure Jaunaren
kurutzearen omenez, soloak bedeinkatzeko gogoaz, nor ni baino aproposagoa
txapelketa hau irabazteko ba?
I: Bueno, muga-mugako ermitak ditugu ba
txanda honetakoak. Egon lasai, zuen merituak kontuan hartuak izango dira-eta.
Pazientzia apur bat badaukazue, laster jakingo dozue-eta Zeanuri: ermitarik ermitena txapelketa final honen emoitza.
Gogoratu daigun txapelketa honen esponsor nagusia Fontaneda galletak dirala,
barauskarrietarako galleta surtidoen aukera paregabeak, Zeanurin gustukoenak
eta aukeratuenak. Eta final hau, zuzen-zuzenean, Arratia telebistaz emititzen
gabizela.
(Badoaz santuok eta kurutzea, B dator
lehen planora).
9.
agerraldia:
Mikel goiaingeruak
B: Eta Zeanuri: ermitarik ermitena txapelketaren finalaren azken txanpan,
azken hautagi biak, biak izen berekoak; biak jai eguna egun berean ospatzen dabe,
nahiz eta meza egunak aldatu beharra egoten dan.
Altzustekoa: Arrastion. Aingeruak
bakarrik ez, goi-aingeruak gara gu, Jainkoaren gudalostearen buruak, Jainkoaren
mandatariak, heriotzaren orduan zuen ekintza onak eta ez hain onak neurtuko
dituenak.
Uribekoa: Hori guztiori egia da, baina
ermitea, garbi, polit eta txukuna neurea, eta ez halan-holan beste bikotx honek
daukan lez.
Altzustekoa: Kontuz zer dinozun gero!
Uribekoa: Ez dot esango ba, herri
guztia jakitun dago-eta, ahalegin apur bat egin eta konpondu beharko zendula
zure ermitea.
Altzustekoa: Kopla gitxi niri, zurea
baino askoz zaharragoa da nirea-eta.
B -Gizonok! Zuen kalterako baino ez
da-eta zuen pleitoa. Hona gauza onak agertzera eta ezagutzera etorri gara, eta ez
zuen arteko norgehiagokak.
Tenplau, eta zoazie apurtxo baten deskansetan.
Zeanuri:
ermitarik ermitena txapelketaren finala azkenera heldu da. Lehenego
eta behin, herriaren botoak jasoko ditugu, ea herriak zein aukeratzen dauan Zeanuriko ermitarik ermitena.
Irabazleen artean, Fontaneda galleta
surtidu kaxa bat, barauskarrien gailetak hain zuzen be, zotz egingo dogu. Horrezaz
ganera, Euskal Herriko ermita txapelduna ezagutzeko biajea eta bazkaria be
emongo jakoz irabazleari.
Baina, argi gelditu bei, Zeanuriko
txapelduna, ordezkaria Arratia mailan lehiatzeko, hori geuk, epaile aurkezleok,
izendatuko dogu.
(Tartea emon botoak jasoteko eta
kontatzeko, eta irabazleen artean galleta kaxa zotz egiteko. Hau erdi broman
egin leiteke)
10. Azken agerraldia: azken epaia
-: Zeanuriko parrokian bertan zagozien
entzuleok
-: Arratia telebistan programa hau
jarraitu dozuenok
-: Interneten bidez mundu osoan zehar
gugaz bat egin dozuenok
-: Ez da aukera erreza guk daukaguna
gaur
-Hamaika motibo eta arrazoi eder
-Hainbat historia eta arte
-Musikaz eta maitasunez.
-Hona hemen gure epaia:
Ermita dan-danak, txiki zen handi,
zahar zein barri,
Dan-danak txalotu eta goraipatzen
ditugu:
Justo eta Pastor umeen xalotasuna
ebanjelioa biziteko orduan. Isidroren otoitza eta lana
Pedro, Santiago eta Ander apostoluen
testigutza: eurei esker heldu da gugana kristau fedea.
Joan Bateatzailearen ahots profetiko
argia
Luzia eta Agedaren esku zabaltasuna eta
emakumearen parte-hartzea
Lontzo eta Antonioren pobreen aldeko
aukerea
Edurretako Amaren zaindaritza mendizale
eta pastoreakaz
Adrian eta Balendinen fede alaia
Blas eta Urban gotzaien zuzendaritza
zabal eta osasungarria
Kurutze santuaren oroitza bizizalea
Mikel goiaingeruen zaindaritza eta
Jaunaren mezua gureganatzea
Beraz, gaurko gure irabazlea, eta
hurrengo fasera joango dan Zeanuriko ordezkaria…
(Azafata/azafato batek sobre bat ekarri
eta zabalduko dau irabazlearen izena emoteko)
Eta amaitzeko, gabon giro eder honetan,
hurreratu gaitezan gura dogun guztiok, Jesus umearen irudiarengana, mun eginaz
eta gabon kantak abestuz. Aurretik epaile-aurkezleak, ermita guztien aktoreak,
eta gero publikotik gura daben guztiek.
(Gabon kantak abestuz umearen irudia
eskeiniko da.)
2013-09-10, San Nikolas Tolentinoaren
egunean.
Zeanuriko
ermitarik ermitena.
Epaileen azken
berbea.
Zeanuriko
ermita guztien
meritu handiak
ikusita,
Auzokoek zelan
maite dabezen eta jagon,
Ermitak
Jesusengana hurreratzeko tresna egoki direla kontuan harturik,
Egunotan gabon
jaiak badatozela-eta,
Gure sariaren
irabazlea:
Ermita guztiak
ex-equo,
hau da,
danak irabazle parez
pare.
Zorionak eta
txalo handi-handi bat
ermita guztiei
eta euren omenez
antzerki hau
prestau dozuen guztioi!
Zorionak eta urte barri on!
No hay comentarios:
Publicar un comentario