Jesus da argia. Abenduko argiak. Abendua 2013
Begiak argi, belarriak erne, bihotza zabal
behar ditugu noiznahi
gure beharrean inor balitz
berarekin gaitzan...
(Joxan Artze, heriotzaren ataria dugu bizitza)
Begiak argi, belarriak erne, bihotza zabal
behar ditugu noiznahi
gure beharrean inor balitz
berarekin gaitzan...
(Joxan Artze, heriotzaren ataria dugu bizitza)
Argi
ibili. (Mt. 24, 37‑44)
Adi, zuhur, erne. Ez lo, ezta
ere era akritikoan.
Berbea
bete.
Berba larregi dago. Berba hutsak. Jaunaren berbeak
badauka bermea, bere agintzariak betetzen ditu-eta.
Esperantza.
Ez da itxarote hutsa, trena itxarotea lakoa. Ez da
optimismoa, baikortasuna. Umedun andrearen irudia.
Natibitate.
Erdigunea. Helburua eta ardatza. Hari begira, ha
itxaroten, haren esperantzan bizi dogu abendua.
Doinua.
Ez da gabon kanten soinua, ezta aintza.
Bai adi egotea, erdu, zatoz eskatzea. Kantaren bat…
Urte
liturgikoa.
Argi
izan.
Argia egin. Dinamika posible bat…
Domekea
|
Ebanjelioa
|
Giroa
|
Ezaugarria
|
|
1
|
Mt 24, 37‑44
|
Herrian
|
Argizaiola
|
Bakea
|
Sortzez garbia
|
Lk 1, 26-38
|
Etxean
|
Kandela gorria
|
Aingerua
|
3
|
Mt
11, 2-11
|
Bihotzean
|
Izarra
|
Otoitza
|
4
|
Mt 1, 18-24
|
Baztertuak
|
Kriseilua
|
Caritas
|
Komunio
osterako dinamikatxo bat:
1. Abenduko
koroian argi bat (bi…) biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik
geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure herrira
(etxera, bihotzera, baztertu eta pobreengana).
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu
argizaiola (kandela, izarra, kriseilua) hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
bakea eroateko herrira (aingeruaren agurra gure
familiarengana; otoitz beroa gure bihotzera, alkartasuna pobreengana).
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…
Abenduaren giro gozoa
Gabonetako eskola,
gure herrian bake gogoak
garbitu dadin odola,
Ebanjelioan oinarrituta
bake mina dariola:
Ezaugarritzat biztu dagigun
Bakezko argizaiola!
2. Abenduko
koroian bigarren argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik
geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure etxera.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu
kandela hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
aingeruaren agurra gure familiarengana.
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…
Abenduaren bide erdian
Sortzez garbi Andra Mari,
bere etxean, Jaunaren partez
aingerua bisitari
gure etxean zabal ateak
egunon esperantzari
Ezaugarritzat biztu kandela:
Jesus dogu gure argi!
3. Abenduko
koroian hirugarren argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik
geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure bihotz
baru-barrura.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik hartuko dogu
izarra.
Abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
otoitz beroa gure bihotzera.
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…
Zeruetako erregetza
da
Jesusentzako iparra,
haren ondoan ez da txikia
fededun arratiarra.
Hauxe eskatu, hauxe eskertu
Ez dogu ohitura txarra:
bihotz barruan biztu egizu
otoitzaren goi izarra!
4. Abenduko
koroian laugarren eta azken argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik
geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu baztertu eta
pobreengana.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu kriseilu
hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
alkartasuna pobreengana.
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…
Jesus datorku danok salbatzen
Apalak ditu kutunak
harrokeriak ez ditu maite
horretan da ezaguna,
gu ere holan izan gaitezen
baztertuaren lagunak
Caritas dogu kriseilua-ta
olioa alkartasuna.
Natibitate.
Natibitate.
Basamortu igertuan
larrosa sortu barria,
euskal herri zatituan
bakearen aldarria,
famili eta etxetan
maitasun oroigarria,
munduko pobreen alde
alkartasun egarria:
guregana makurturik
Jainkoak bere garria,
maitasunez bere pare
gizakia dau jarria,
bere argiz eztitu dau
gau ilun eta larria:
Zure jaiotzak dakargu
albiste salbagarria!
Beste baliapide batzuk
Abenduko kantak
No hay comentarios:
Publicar un comentario