Páginas

domingo, 1 de diciembre de 2013

Abenduko argiak: Abendua 2013



Jesus da argia. Abenduko argiak. Abendua 2013
Begiak argi, belarriak erne, bihotza zabal
behar ditugu noiznahi
gure beharrean inor balitz
berarekin gaitzan... 
(Joxan Artze, heriotzaren ataria dugu bizitza) 
 

Argi ibili. (Mt. 24, 37‑44)
Adi, zuhur, erne. Ez lo, ezta ere era akritikoan.

Berbea bete.
Berba larregi dago. Berba hutsak. Jaunaren berbeak badauka bermea, bere agintzariak betetzen ditu-eta.

Esperantza.
Ez da itxarote hutsa, trena itxarotea lakoa. Ez da optimismoa, baikortasuna. Umedun andrearen irudia.

Natibitate.
Erdigunea. Helburua eta ardatza. Hari begira, ha itxaroten, haren esperantzan bizi dogu abendua.

Doinua.
Ez da gabon kanten soinua, ezta aintza.
Bai adi egotea, erdu, zatoz eskatzea. Kantaren bat…

Urte liturgikoa.

Argi izan.
Argia egin. Dinamika posible bat…



Domekea
Ebanjelioa
Giroa
Ezaugarria

1
Mt 24, 37‑44
Herrian
Argizaiola
Bakea
Sortzez garbia
Lk 1, 26-38
Etxean
Kandela gorria
Aingerua
3
Mt 11, 2-11
Bihotzean
Izarra
Otoitza
4
Mt 1, 18-24
Baztertuak
Kriseilua
Caritas

Komunio osterako dinamikatxo bat:

1. Abenduko koroian argi bat (bi…) biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure herrira (etxera, bihotzera, baztertu eta pobreengana).
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu argizaiola (kandela, izarra, kriseilua) hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
bakea eroateko herrira (aingeruaren agurra gure familiarengana; otoitz beroa gure bihotzera, alkartasuna pobreengana).
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…


                              Abenduaren giro gozoa

Gabonetako eskola,
gure herrian bake gogoak
garbitu dadin odola,
Ebanjelioan oinarrituta
bake mina dariola:
Ezaugarritzat biztu dagigun
Bakezko argizaiola!






2. Abenduko koroian bigarren argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure etxera.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu kandela hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
aingeruaren agurra gure familiarengana.
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…

Abenduaren bide erdian
Sortzez garbi Andra Mari,
bere etxean, Jaunaren partez
aingerua bisitari
gure etxean zabal ateak
egunon esperantzari
Ezaugarritzat biztu kandela:
Jesus dogu gure argi!



3. Abenduko koroian hirugarren argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu gure bihotz baru-barrura.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik hartuko dogu izarra.
Abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
otoitz beroa gure bihotzera.
Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…


Zeruetako erregetza da
Jesusentzako iparra,
haren ondoan ez da txikia
fededun arratiarra.
Hauxe eskatu, hauxe eskertu
Ez dogu ohitura txarra:
bihotz barruan biztu egizu
otoitzaren goi izarra!


4. Abenduko koroian laugarren eta azken argia biztu dogu.
Baina argi hau alperrik da Eliza barruan bakarrik geratzea.
Gu gara argi hori. Guk eroan behar dogu baztertu eta pobreengana.
Horren ezaugarritzat, argi horretatik biztuko dogu kriseilu hau,
abenduko esperantza eta justiziaren argia eroateko,
alkartasuna pobreengana.

Eta bertso hau kantatu daikegu danon artean…

Jesus datorku danok salbatzen
Apalak ditu kutunak
harrokeriak ez ditu maite
horretan da ezaguna,
gu ere holan izan gaitezen
baztertuaren lagunak
Caritas dogu kriseilua-ta
olioa alkartasuna. 

Natibitate. 

Basamortu igertuan
larrosa sortu barria,
euskal herri zatituan
bakearen aldarria,
famili eta etxetan
maitasun oroigarria,
munduko pobreen alde
alkartasun egarria:
guregana makurturik
Jainkoak bere garria,
maitasunez bere pare
gizakia dau jarria,
bere argiz eztitu dau
gau ilun eta larria:
Zure jaiotzak dakargu
albiste salbagarria!


Beste baliapide batzuk





Abenduko kantak



No hay comentarios:

Publicar un comentario