Artea 2013 |
Zeanuri. Eleizondo 2013 |
Iazko edurtza gogoratuz...
Kandelario lario
hatxari
ura dario,
errotari uruna
hauxe da guk behar doguna.
Neguaren ilunean,
imajinatu zelako egun laburrak argindar barik!,
argiaren
jaia,
argia etorriko dala abestuz.
Neguaren
gaixotasunean,
imajinatu osasun bideak sasoian,
San Blas,
osasuna eskatuz,
bizian dogun esperantza barrituz.
Neguaren
isiltasunean,
makilaren kolpeak lurra izartu gurean,
frutua emon dagian,
bizitzak
aurrera jarraitu behar dauelako.
Neguaren gose
eta eskasian,
Kandelario lario
hatxari
ura dario,
errotari uruna
hauxe da guk behar doguna,
beharrezko ogia
konpartituko dogun esperantzan.
Ez da
superstizio bilduma,
biziaren aldeko kanta
egoera larri eta
gogorrean baino.
Badator argia,
badator osasuna,
badatoz kanta eta frutua,
badator ogia,
badator bizia,