Egia egi bada ezin da
ez
erosi ta ez saldu,
gizona
gizon bada ezin da
inor
guzurrez zapaldu.
hobe
ondotik bialdu;
alde
nahiz kontra, egia bada,
beti
egia zabaldu.
2
Usteak
uste, munduan ez da
inor egiaren jabe,
alkarrizketan bila ta bila
guztiok haren mirabe.
Egi osorik inok ez dauka
Aita
santua bada be,
"Bake bidean adiskidetu"
ezin
da egirik gabe.
3
Ezinbesteko
bake-atala
da
justizia praktikan,
legea
lege, baina trukean
txintxin
jainkoa patrikan...
Tele-irratiz
sorginak dantzan,
"oker
ei dabiltz Aprikan..."
zintzo ta apal
jokatu daigun,
hau
ez da lortzen Korrikan.
4
Bai,
justizia justizia da
ta
horretan ez huts egin,
badaezpada
aurretiz neurtu
norbere
buruarekin.
Bihotz
zabalez jokatu ezik
helburua
lortu ezin:
"Bake bidean adiskidetu",
hau
posible izan dedin.
5
Etsaikeriak
gure Herria
bihurtu
dau basamortu,
alkarlanean aldatu daigun
loretegi
eta ortu.
Anaiak
gara, Herri bat gara
pozarren
daigun autortu,
ezbardintasun
danen gainetik
danon
batasuna lortu.
6
Bihotzak
zabal, alkarri parka,
betor
hauxe azkenean,
parkamenaren
gozotasuna
geure
hartuemonean.
Parka eskatu ta
parka emon
egizko
maitasunean:
"Bake bidean adiskidetu"
Jainkoaren
izenean.
Bertsoak: Aita Martzel Andrinua
Doinua: "Gure Jainkoak
egin banindu"
No hay comentarios:
Publicar un comentario