Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara
etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.
Jesusen berbea jaso nahi dogu,
Haren salbamen oparia barritu eta eskeini. Jesusegan jarrita daukagu geure uste
osoa, azken baten badakigulako Beragan bakarrik aurkitu geinkezala egia eta
bizia, eta Bera dala gure altxor bakarra.
Datorren martitzenean hasiko da
Gazteen Munduko Eguna. Mundu guztiko gazteek Aita Santuagaz bat egingo dabe.
Erromesaldia da, gazteriaren jaia, Eleiza unibertsalaren adierazpena eta
ebanjelizatzearen une sendoa. Gogoan izan daiguzan, ekitaldi horren eta bertan
parte hartuko dabenen alde.
Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.
"Alkartu
danok..."
DAMU-OTOITZA
Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina,
batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta
pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:
- Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez
dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun
batzuei balio gehiago emoten deutsegulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren
Erreinua bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 3, 5. 7-12:
Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan?
Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra
Salomon errege gaztearena! "Emon
bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".
Erantzun-Salmoa: 118. salmoa
Salmo honetan, kanta dagigun
beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.
"Bai maite dodala, Jauna, zure
legea!"
Erm 8, 28-30:
Irakurgai
honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite da-benei, gauza guztiak
-gustokoak eta mingarriak- onerako izaten jakezala.
Mt 13, 44-52:
Jainkoaren
Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea aurkitzen dituanak, beste gauza
guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz
zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:
- Eleizaren alde: gazteen
Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren bidez,
mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna sustatu
daizan.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Benetako bizia,
Jainkoak eskeintzen deuskun
maitasunean dagoala sinisten
dauan Elizearen alde eta kristau guztien alde: geure bizikereaz eta berbakaz
Barri On horren testigu izan gaitezan.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta
zaharren alde, sufritzen dagozan guztien
alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta
Jaungoikoaren Erreinua batez ere
eurentzat dala ikusi dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion
alde: beste gauza guztien gainetik Jaungoikoaren Erreinua aintzat hartu eta
bilatu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan
eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta
gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Eskerrak, Jauna, eten barik pekatarion bila zabiltzalako. Erakutsi eiguzu zure Erreinuko
ondasunak bilatzeko bidea zein dan: bihotz zintzo eta apala izatea, besteen zerbitzura
egongo dana eta zure lekukotasuna alaitasunez emongo dauana. Ez gaitezala errazkerian
jausi eta hartu geinkezan arriskuak zuri jarraitzearren hartuak izan daitezala. Kristau bizitza
beroa eta konprometitua eroaten lagundu eiguzu eta une larrietan izan daitezala zure
berbak gure ahoetatik urteten dabenak. AMEN.
AZKEN AGURRA
Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan
Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula,
Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.
"Agur, Jesusen
Ama..."
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara
etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.
La Eucaristía es como el tesoro escondido. En un poco de
pan y de vino se hace presente todo el amor de Dios hacia nosotros.
Si descubrimos ese tesoro, nos sentiremos felices y celebraremos
con gozo esta eucaristía
Eukaristia honek barritu eta bizkortu dagizala guztiokan,
beharrezkoena eta gauzarik baliotsuena aurkitu dauanak beragan somau ohi dituan
ziurtasuna eta bizi-poza.
Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina,
batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta
pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:
- Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez
dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun
batzuei balio gehiago emoten deutsegulako. KRISTO,
ERRUKI.
- Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren
Erreinua bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 3, 5. 7-12:
Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan?
Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra
Salomon errege gaztearena! "Emon
bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".
La sabiduría es más valiosa que el
poder y las riquezas. Por eso Dios se complace en Salomón, porque ha elegido lo
que más vale.
Erantzun-Salmoa: 118. Salmoa
Salmo honetan, kanta dagigun
beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.
Todo el salmo respira un profundo amor a la Ley de Dios,
la felicidad de poseerla y el deseo de cumplirla.
"Bai maite dodala, Jauna, zure
legea!"
Erm 8, 28-30:
Irakurgai
honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite dabenei, gauza
guztiak gustokoak eta mingarriak onerako
izaten jakezala.
Todo procede de Dios:
vocación, elección, justificación. En sus manos estamos y poderoso es Él para
llevarnos a la Vida y a la Unidad.
Mt 13, 44-52:
Dios no nos manda abandonar
todo, sino elegir lo mejor.
Jainkoaren Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea
aurkitzen dituanak, beste gauza guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori
eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz
zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:
- Eleizaren alde:
gazteen Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren
bidez, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna
sustatu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Benetako bizia
Jainkoak eskeintzen deuskun
maitasunean dagoala sinisten
dauan Elizearen alde eta kristau guztien alde: geure bizikereaz eta
berbakaz Barri On horren testigu izan
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que tienen una labor poco valorada, en casa y
en la calle, en el campo y en la fábrica, para que descubran que el valor de la
persona no está en lo que se hace, sino quien lo hace y que todos apreciemos la
labor de unos y otros. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Por los que hemos encontrado el tesoro del Reino y
hemos venido a celebrarlo: que la experiencia del Reino que celebramos en la
eucaristía, nos de la sabiduría para mantenernos en el camino de Jesús. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan
eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta
gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
La Perla preciosa es el Amor.
El que elige este camino todo lo abarca; pues Dios es Amor. Vivamos la alegría
del Reino, que hemos celebrado en la eucaristía.
Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan
Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula,
Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.
"Agur, Jesusen
Ama..."