Lehengo domekan, Arteako parrokiak omenaldi hunkigarri bezain apala egin eutson Emilia del Barrio andreari. Txalo zaparraden artean, eskerrak emon eutsazan boluntaria moduan egin dauan beharragaitik parrokiko kanposantua kudeatzen azken urteotan.
Hau guzti hau posible izan da Emilia del Barrio andrearen lan fin, isil eta gozoari esker. Inoiz goizaldeko orduetan ere jendeak deitu izan deutso ama edo aita hil dala eta ea zer egin behar dauan jakiteko. Beset batzutan beste familak ez ebala enterradoarena ordaindu eta ea parrokiak aurreatuko eban diru hori familiak bere berbea bete arte. Berba gogor barik, era leun eta apalean, uneak eskatzen dauan legez, negu zein uda, beti huts egin barik zeregin hori bete dau Emiliak.
Parrokiako Pastoral Kontseiluak azterketa bat egin eban egoera honetaz
eta bide bi ikusten zituan:
1.- gestoria baten esku itxi kudeaketa, boluntariado kutsua galduz;
2.- udalak zerbitzu hau legez berak bete behar dauela jakinik,
berari eskeini kudeaketa, parrokiak jabegoa mantenduz.
Udal eta parrokia arteko hitzarmena behin izenpetuta, 30 urtetarako zesioaz, eta euro bat bera ere kobrau barik, parrokiari gauza bat falta jakon: eskerrak emotea kanponsatuko bihotz izan dan andrari, Emiliri.
Hori dala eta, San Blas egunez, meza amaierean, berba batzuk esan, oparitxo bat egin eta danon esker ona jaso eban Emilik. Jakin badakigu gitxi izan dala merezi dauena kontuan harturik, bana jendeak, eliztarrak bihotzez egin eutsen txalo esanaz: eskerrik asko Emili!
No hay comentarios:
Publicar un comentario