Zoriontasunak

lunes, 31 de enero de 2022

Moral bat bekaturik gabe? ¿Una moral sin pedaco? Jose Antonio Pagola

 


Sarritan esan ohi da galdu egin dela bekatuaren kontzientzia. Ez da guztiz egia. Gertatzen da, fedearen krisiak berekin ekarri duela norberaren erruduntasuna beste era batean ikustea, ez beti era osasungarrian, Izatez, Jainkoa aldera batera uztean, ez jende gutxik era lausoan eta bakartian bizi du errua.

jueves, 27 de enero de 2022

Zorionak Ander Manterola!


 Zeanuriko seme dan Ander Manterola jaunak jaso eban Carmelo Etxenagusia ohorezko aipamena, Bilboko Elizbarrutiak emona. Zorionak Don Ander! (Argazkia: bizkeliza.org)

martes, 25 de enero de 2022

Urtean zeharreko 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 24 de enero de 2022

Desberdin izateari beldur El miedo a ser diferentes: Jose Antonio Pagola

 



Laster ikusi ahal izan zuen Jesusek zer espero zezakeen bere herriagandik. Ebanjelariek ez dizkigute ezkutatu Jesusek topatu zituen aurkaritza, eskandalua eta kontraesana, ingurumari hurbilekoenean berean ere. Beraren jarduera aske eta askatzailea gogaikarri gertatu ohi zen. Bere portaeraz interes gehiegi ipintzen zuen Jesusek arriskuan.

domingo, 23 de enero de 2022

Sinodoa Bizkaia mailan amaitzeko batzarraren kronikea



Zorionak eta eskerrik asko emon behar jakoz Sinodoaren azken batzarra antolatzen ibili dan taldeari. 2.700 lagunek hartu ba eben parte gogoetatan, gaur 101 ordezkari batu gara Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean. 

sábado, 22 de enero de 2022

Cómo ayudar a nuestros hijos a cultivar su jardín interior


Acompañar a los niños en la construcción de su ser interior supone hacer que vivan mejor con los demás.
 
Es una revolución suave puesta en marcha desde hace decenas años en una serie de escuelas. El equipo docente se moviliza para dar a los niños no sólo el conocimiento de la historia o las matemáticas, sino también la clave para aprender a ser uno mismo y se conozcan. Tener "cabezas bien estructuradas" en lugar de "cabezas bien llenas".

miércoles, 19 de enero de 2022

Simona Artetxe Petralanda, Sor Natividad hil da


Simona Artetxe Petralanda Zeanuriko Altzustan jaio zan eta 20 urtegaz musika ikasketak Artean egin ondoren, Kexanako konbentura joan zan.  Bere ahizta, Mari, moja dominikarra zan
eta berak ere gura eban moja izatea. Sor Natividad izena hartu eban alkartean.

lunes, 17 de enero de 2022

Berri ona pobreentzat Buena noticia para los pobres: Jose Antonio Pagola

 



Jesusen jokabidearen ezaugarri eskandalagarrienetako eta jasanezinetako bat pobreekiko agertu duen defentsa deliberatua da. Behin eta berriz saiatzen gara kristauok haren jardueran funtsezkoa den zerbait mozten.

domingo, 16 de enero de 2022

Dima: San Anton Abata Oban eta San Bizente hotza, neguaren bihotza

Oba Dima San Anton eguna

San Anton Abata baserritarren eta animalien santua da. Leku askotan galduta badago be Oban, antxinako ohiturei eutsiz, bertako auzotarrak euren animaliak bedeinkatzen dabez meza ostean euskaldunon tradizioak berreskuratuz. Urtarrilaren 17an ospatzen da jai hau. Aurten astelehena, 12:00etan ospatuko da mezea!