Abenduko izarrak

martes, 25 de enero de 2022

Urtean zeharreko 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.




                                     URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Orain dala ordu erdi, orain hemen gagozanok, sakabanatuta gengozan, bakotxa bere etxean edo beste nonbaiten. Baina Jesus Jaunaren deia entzunez, zapatu-domeka guztietan lez, danok geure elizan alkartu gara. Batzar honetan, alkarrekin otoitz egingo dogu; Jaunaren Berbea entzungo dogu eta geure eskerrona agertuko deutsagu Berari.
           
            Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere maitasunez.

            "Goazen elkarturik..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, pekatari gareala autortuz, zabaldu deioguzan geure barruko ateak Jaungoikoaren maitasunari eta graziari:

            - Jesus Jauna, gure sinismenaren oinarria zareana. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, gure itxaropenaren indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jer 1, 4-5. 17-19:

            Irakurgai honetan, Jeremiasek kontauko deusku zelan sentidu eban berak profeta izateko deia. Jeremiasi lez, Jaungoikoak geuri ere dei egiten deusku eta bere laguntza eskeintzen deusku.

Erantzun-Salmoa:  70. Salmoa
 
            Uste osoa Jaunagan jarririk, oihukatzen dau salmisteak Jaungoikoaren salbamena

"Nire ahoak iragarriko dau, Jauna, zure salbamena".

1 Kor 12, 31 - 13, 13:

            Paulok, maitasunari buruz egingo deusku berba. Jaungoikoa eta lagunurkoa maitatzea, hara hor emon jakun agindu nagusia. Bata-besteagaz lotuta dagoz eta ezin dira banandu, agindu bakar bat lez osotzen dabe.

Lk 4, 21-30:

            Joan zan domekan lez, Jesusek Nazareteko sinagogan berba egiten jarraitzen dau. Eta bere berbak nahaste haundia sortuko dabe entzuleen artean, bere herritarren sinisgogorkeria salatzen daualako. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari geure beharrizanak eta munduaren preminak:

            -Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian, sufritzen eta nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

         -Gerrea, gogorkeria, gorrotoa eta injustizia sufritzen dagozan pertsona eta herrien alde, alkar konpontzeko bidean jarri daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

         -Mundu baketsu, gizakoiago eta zuzenago baten alde lanean diharduenak ekintza eder horretan jarraitzeko itxaropena eta adorea beti izan dagiezan.  ESKATU  DEIOGUN        JAUNARI.
           
        -Arratiako kristau guztien alde, Jaunaren Berbea irakurri eta geureganatuz Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita ona, zure herriaren eskariak. Eta egizu, eskatu deutsugun hau, bizitzan egi bihurtzen ahalegindu gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok, goazen elizatik kanpora bakezko eta maitasunezko mundu bat egiten. Gurekin jarraitzen dauan Jauna izan daitela gure indarra.

            "Jesus munduko argia.."




                                     URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Orain dala ordu erdi, orain hemen gagozanok, sakabanatuta gengozan, bakotxa bere etxean edo beste nonbaiten. Baina Jesus Jaunaren deia entzunez, zapatu-domeka guztietan lez, danok guere elizan alkartu gara. Batzar honetan, alkarrekin otoitz egingo dogu; Jaunaren Berbea entzungo dogu eta geure eskerrona agertuko deutsagu Berari.
             Hoy, nuevamente nos ha convocado el Señor, para que escuchemos su Palabra y celebremos su Eucaristía que nos abre a la comunión de su amor.
            Que el amor de Dios sea fecundo en nosotros y produzca abundante fruto para bien de todos.
            Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere maitasunez.

            "Goazen elkarturik..."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, pekatari gareala autortuz, zabaldu deioguzan geure barruko ateak Jaungoikoaren maitasunari eta graziari:

            - Jesus Jauna, gure sinismenaren oinarria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure itxaropenaren indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jer 1, 4-5. 17-19:

            Irakurgai honetan, Jeremiasek kontauko deusku zelan sentidu eban berak profeta izateko deia. Jeremiasi lez, Jaungoikoak geuri ere dei egiten deusku eta bere laguntza eskeintzen deusku.
            El elegido de Dios, el Profeta, es un hombre que vive la lucha. Él es fuerte como la Palabra de Dios, que es toda su vida. Sólo Dios puede salvarle en medio de la oposición del mundo.

Erantzun-Salmoa:  70. Salmoa

            Uste osoa Jaunagan jarririk, oihukatzen dau salmisteak Jaungoikoaren salbamena
            El salmista confía en el Señor. Él es la esperanza de su vida. Por eso canta su salvación

"Nire ahoak iragarriko dau, Jauna, zure salbamena".




1 Kor 12, 31 - 13, 13:

            Paulok, maitasunari buruz egingo deusku berba. Jaungoikoa eta lagunurkoa maitatzea, hara hor emon jakun agindu nagusia. Bata-besteagaz lotuta dagoz eta ezin dira banandu, agindu bakar bat lez osotzen dabe.
            El amor, fruto del Espíritu de Dios, es la fuente de todos los bienes.

Lk 4, 21-30:

            Jesús aparece como aquel en quien se cumple la Escritura. Es el cumplimiento de la Promesa guardada por el pueblo de Israel durante toda su historia.
            Joan zan domekan lez, Jesusek Nazareteko sinagogan berba egiten jarraitzen dau. Eta bere berbak nahaste haundia sortuko dabe entzuleen artean, bere herritarren sinisgogorkeria salatzen daualako. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari geure beharrizanak eta munduaren preminak:
           
-Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian, sufritzen eta nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz .ESKATU DEIOGUN JAUNARI
           
- Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien alde: pertsonen eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta zuzentasuna bilatu dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Para que los cristianos sepamos llevar la Palabra de Dios a nuestra vida y sea fuerza de transformación. ESKATU DEIOGUN JAUANRI.
           
- Para que a todos nosotros, la participación en la Eucaristía de Jesús, nos ayude a crecer en la fe, en la esperanza y en el amor.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita ona, zure herriaren eskariak. Eta egizu, eskatu deutsugun hau, bizitzan egi bihurtzen ahalegindu gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Senideok, goazen elizatik kanpora bakezko eta maitasunezko mundu bat egiten. Gurekin jarraitzen dauan Jauna izan daitela gure indarra.
            Que todo este día de hoy, Día del Señor, esté iluminado por la luz del Espíritu y que sepamos vivir con amor y con un corazón abierto.
            Recibamos la bendición de Dios.
            "Jesus munduko argia."







URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA


            Jeremias Profetaren liburutik (Jer 1, 4‑5. 17‑19)

     Josiasen egunetan, Jaunaren berbea etorri jatan,
eta hauxe esan eustan:
«Sabelean sortu baino lehenagotik ezagutzen zaitut
eta amaren sabeletik urten baino lehenago neuretzat aukeratu zindudazan,
eta herrientzako profeta ezarri.
     Lotu egizu, bada, gerria;
zoaz eta esaiezu Nik agintzen deutsudana.
     Ez izan hareen bildurrik;
bestela Neuk sartuko deutsut hareen bildurra.
     Begira, nik gaztelu jarten zaitut gaur,
burdinezko zutabe eta brontzezko hesi,
herrialde guzti honen aurrean,
Judako erregeen eta lehen agintarien aurrean,
abadeen eta herritarren aurrean.
     Borrokan egingo deutsue,
baina ez zaitue menperatuko,
Ni zeugaz nagoalako, zu salbatzeko».    

Erantzun-salmoa       Sal 70, 1‑2. 3‑4. 5‑6ab. 15ab eta 17

Nire ahoak iragarriko dau,
Jauna, zure salbamena.

     Zeugana joten dot, Jauna,
ez nadila lotsatu sekula.
Zuzena zaran ezkero, askatu eta onik atara nagizu,
bihurtu nigana belarri hori, eta salbatu nagizu.

     Izan zakidaz gorde harkaitz,
gaztelu sendo ni salbatzeko,
nire harkaitz eta gaztelu Zeu zaitudalako.
Ene Jainko, askatu nagizu gaiztoaren eskutik,
bihurrien eta zapaltzaileen ukabiletik.

     Zeu zaitut, Jauna, nire uste ona,
Zeu, Jauna, gazte nintzanetik nire itxaropena.
Zeugan sendotu naz amaren sabeletik,
amaren erraietatik laguntzaile zindudazan.

     Nire ahoak zure zuzentasuna iragarriko dau,
zure salbamena egun osoan.
Zeuk deustazu, Jauna, gazte nintzanetik irakatsi,
orain arte ditut zure mirariak iragarri.

            San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 12, 31-13,13)

     Senideok: [Bilatu egizuez dohainik onenak. Eta oraindino beste bide bikainago bat adierazoko deutsuet. Nik gizonen eta aingeruen hizkuntzetan berba egingo baneu ere, maitasunik ez badaukat, lapiko soinulari eta kanpai tintinlari baino ez naz. Igartzeko dohaina euki arren, eta ezkutuki eta jakingarri guztiak jakin arren, eta mendiak aldatzeko adinako sinismen osoa euki arren, maitasunik ez badaukat, ez naz ezer. Eta daukadan guztia behartsuen artean banandu arren, eta neure gorputza erreteraino emon arren ere, maitasunik ez badaukat, guzti hori ez dot ezertarako.
     Maitasuna eroapen haundikoa da, bihozbera; maitasunak ez dauka bekaitzik, ez handiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da era bakoa, ez da berekoia, ez hasarrekorra; ez dau kaltea gogoan hartzen, ez da bidebakokeriaz poztuten, egiagaz baino, dana parkatzen dau, dana sinisten, dana itxaroten, dana ondo eroaten.
     Maitasuna ez da sekulan amatatzen; goi‑agerpenak, bai, amaituko dira; hizkuntzak isilduko dira, eta jakintza amaituko da. Erdizkakoak dira gure jakintza eta gure agerpenak. Osoa datorkenean, ostera, baztertu egingo da erdizkakoa. Ume nintzanean, ume lez berba egiten neban, ume lez sentitzen neban, eta ume lez erizten. Gizon egin nazanean, ostera, itzi egin ditut ume gauzak. Orain ispiluan eta ilun antzean ikusten dogu; orduan, barriz, aurrez aurre. Orain erdizka ezagutzen dot; orduan, barriz, Jainkoak ni ezagutzen nauan lez ezagutuko dot nik.
     Orain sinismenak, itxaropenak, maitasunak, hirurok diraue; baina hirurotan, maitasuna da nagusi.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 4, 21‑30)

Aldi haretan, Jesus honan hasi jaken berba egiten:
     «Gaur bete da, orain entzun dozuen Liburu Santuko berba hau». Eta guztiak autormena egiten eutsoen, eta harrituta egozan, Haren ahotik graziazko berbak urteten eben‑ta; eta honan inoen: «Hau ez da, ba, Joseren semea?».
     Eta Jesusek honan berba egin eutsen: «Harako esaerea gogoratuazoko deustazue, laster: "Osagile, osatu egizu zeure burua". Kafarnaunen egin ei dozuzanak egin hemen ere, zeure herrian».
     Eta gero esan eutsen : «Benetan dinotsuet, ez da profetarik, bere herrian ondo ikusia danik. Egia dinotsuet: Bazan emakume alargunik asko Eliasen egunetan, hiru urte eta sei hilabete zerua itxita egonik lurralde guztian gosete gorria izan zanean; baina ez jakon hareetako inori bialdu Elias, Sidonen dagoan Sareptako emakume alargunari baino. Eta bazan legenardunik asko Israelen, Eliseo profetaren egune­n; baina ez zan hareetako inor osatu, Siriako Naaman baino.
     Berbok entzunda, hasarre biziak hartu zituan sinagogan egozan guztiak. Eta jagi eta herritik kanpora atara eben, eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan eben, handik behera botateko asmotan. Bera, ostera, euren erditik igaro eta bere bidetik joan zan.  

No hay comentarios: