Versos que cantan el adiós a Arratia. Un reportaje de Susana Martín en el Deia de hoy.
Urteotako bertso bilduma bat: Ez dona hamahirui iznean.
Ez dona hamahiru. Ez dok hamahiru. Hamabi urte emon dodaz
Arratian. Gotzain harek esaten eban lez, Jainkoaren opari bat izan dira. Zuen
pazientzia, harrerea eta alkar lana eskertu gura neukez. Eta era hoberik, ba
ete dago, bertsotan egitea baino?
Dozenatan ez dagoz hamahiru. Baina ugari
izan dira alkarregaz kantatu doguzan bertsoak. Bildumatxo bat egin dot. Handik
eta hortik, sortatan batu dodaz. Lehenengo laurak urte liturgikoari dagokioz.
Bertso asko mezatan, otoitzaldietan, katekesian, etab. erabili izan doguzalako.
Abendua eta gabonak, garizumea, pazkoa eta pentekoste. Behar bada batzuk
oraindino erabili daitekez. Asko grabatuta be badagoz youtuben jarrita. Batzuk
zabaldu dira hortik eta hemendik. Hemen
aukera bat egin dot eta zuen esku jarri.
Hurrengo hiru sortak, parrokien
bizitzan ospatutako ekintzen prestakuntza edo laburpena dira. Pobreen
egunerako, errogatibarako, Aita Santuaren eskutitz bat dala, pastoral talde
baten urteurrena…
Azken hirurak sorta pertsonalagoak
dira. Biblian oinarrituta edota gogoetak laburrean batzeko bertsoak. Ez dodaz hona
ekarri santuei eta ermitei eskeinitakoak, asko beste liburutxo batzutan agertu
direlako aspaldi.
Bertsotan gure Arratiako Eleizearen
otoitza, konpromisoa, jaia eta bizitzaren argazkiak ikusi daikeguz. Jaso. Jaso
doguna aintzat hartu. Jagon. Jagon eta jaso. Brown abadeak esaten eban lez
(Chesterton idazle britaniarrak sortutako fikziozko abade detektibea): “Pobreek
izan ezik, gitxik zaintzen dabez tradizinoak. Aberatsak ez dira tradizinoetatik
bizi, modetatik baino”.
Abestuz bizi eta jagon gure fedea. Fedeak bizitu gure eguneroko bizimodua. Fedeak luzatu gure hemengo bizitza betiko bizitzara. Ebanjelioaren ikasle misiolariak. Misiolari eta kantariak.
Jose Mari Kortazar
No hay comentarios:
Publicar un comentario