Non dago Jesus? |
PENITENTZIAREN ALKARTE OSPAKIZUNA
2018 abendua
Egin lekua Jesusi, Maria eta Joanen bidetik
§
Sarrerako abestia
Kanta daigun guztiok edo besteren bat
§
Abadearen agurra
Aitaren…
Orain eta hemen, guri parkatzeko
eta gu adiskidetzeko batzen gaituan
bake eta maitasunaren Jaungoikoa
egon bedi zuekin.
§
Oharra
Abendualdia Gabonetarako prestakizun luze bat da,
geuregana behin eta berriz datorren munduko argia den Jaunari harrera egiteko
prestatzeko aldi bat da. Prestaketa horretan gehiago sakondu nahi dugu Penitentziaren
sakramentua ospatuz.
Gaur egungo gabonetan, Jesus gordeta
dago, Herodes barriak akabatu gura dabela pentsatu geinke. Honetan bardin dira
merkatal gune handiak edo herri jaietako programak. Danatarik ageri da… Jesus
izan ezik.
Egin daiogun lekua Jesusi, gure
bihotzean, gure familian, gure herrian. Horretarako laguntzaile on bi izango
doguz: Joan Bateatzailea eta Nazareteko Maria.
Parkamen eta bihozbarritzearen bidea gugan hasi eban Jaunak betetasunera
eroan gura dau bere etorreraren zain gagozala.
§
Abadearen otoitza
Egin
dagigun otoitz. (Isilunea)
Egizu, Jauna, zure herriak erne itxaron dagiala
zure Semearen etorrerea, gure Salbatzaileak erakutsiari jarraituz, argiak
bizturik urten daigun Haren bidera. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
HITZAREN LITURGIA
I. Ebanjelioa
Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen
etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 10-18)
Aldi haretan, honan itauntzen eutson jenteak Joani: “Zer egin behar dogu?” Eta
harek erantzun: “Soineko bi daukazanak, emon begio bat ez daukanari; eta
jatekorik daukanak, bardin egin begi”.
Etorri jakozan zergalari batzuk ere, bateoa hartzera, eta itaundu eutsoen:
“Maisu, zer egin behar dogu?” Eta berak esan eutsen: “Ez eskatu erabagita
dagoana baino gehiago”.
Gudari batzuk itandu eutsoen: “Eta guk zer egin behar dogu?” Berak erantzun:
“Ez behartu inor gogorkeriaz; ez ibili salaketan, dirua atarateko; konforme
izan, daukazuen irabaziagaz”.
Herria kezkatan egoan, eta euren barruan itaunka, Joan hori ez ete zan Kristo
berbera. Joanek honan erantzun eutsen guztiei: “Nik urez bateatzen zaituet;
baina badator ni baino ahaltsuagoa dana, ni ez naz-ta inor Haren oinetakoen
lokarriak askatzeko ere. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue.
Eskuan dauka sardea, larraina garbitzeko eta garia bere garautegian batzeko;
lastoa, barriz, amatatu ezin leiteken sutan erreko dau”.
Honeek eta beste gauza asko esanez, barri ona irakasten eutson herriari.
Jaunak esana
Jauna dot argi eta salbamen!
Hara,
Jainkoa da nire salbatzaile;
badot
uste on eta ez naz bildur.
Jauna
da-ta nire indar eta kemen,
Bera
izan da nire salbamen.
“Atarako
dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan.
Eskerrak
Jaunari, Haren izena oihu egizue.
Ezagutuazo
herrietan Haren eginen bikainak,
iragarri
egizue Haren izen garaia.
Gogoeta:
Jainkoaren
zuzentasuna iragarri eta aldarrikatzen dau Joan Bateatzaileak. Predikazio
horren aurrean, jendearen itauna: Zer egin behar dogu ba? Hona Joan
Bateatzailearen erantzuna: bihotz barritzea alkartasun ezaugarri zehatzetan
gauzatu behar da. Preminan dagoenari lagundu, justizia praktikatu, beharra
zintzotasunez bete.
Gure
aurrean, gaur egun be, hamaika bide doguz zabal zabalik. Alkartasuna, justizia,
ez indarkeria, maitasuna… Ebanjelioa bizitzeko eta gabonak kristau eran
bizitzeko zer egin behar dogun kezkatzen bagaitu, entzun daiogun
Bateatzaileari, lehengo egunean Mariaren baietza entzun genduan legez: Itxi
Jainkoari berea egiten; jarri gaitezen bere eskuetan, bere altzoan; entzun
daigun bere Hitza, bere Berba sortzailea, gu egin gaizan bere seme-alaba,
bakegileak, justizia zaleak, erreinuaren ekintzaileak…
Abendualdi
honetan, nire otoitzean, eskeini daiodan Jaunari Bera onartzeko desio bizia,
gurari argia, asmo beroa. Belenen jaioko dan umea onartzeko, nire bizitza
ebanjelioaren bidetik eraiki dagidan, Espiritu Santuaren suak eraldatu nagian.
II:
Ebanjelioa
Maria ez da bizi bere gauzakin bakarrik arduratuta. Bereaz ahaztu eta beharrizanean dagoan lengusineari laguntzera doa. Eredu ederra gu guztiontzat.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 1, 39‑45)
Aldi haretan, Maria jagi eta bizi‑bizi mendialdera joan zan, Judeako herri batera; eta Zakariasenean sartu, eta Isabeli agur egin eutson.
Mariaren agurra entzun ebaneko, Isabeli salto egin eutson umeak sabelean. Isabel Espiritu Santuaz bete zan, eta honan esan eban oihu handiz: Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nondik niri neure Jaunaren Ama nigana etortea? Zure agurra, nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu dozulako: Jaunak beteko dau esan deutsuna!
Berbaldia
Mariaren
baietza ez da konpromisozko baietza, pozez emondako baietza baino. Jarraibide
polita gure kristau izaterako be.
Mariaren
baietza Jainkoaren asmoari baiezkoa da. Jainko eta sasi jainko asko dogu gure
baietzaren zain. Jakin dagigun nori esan baietz.
Mariaren baietza gure konfiantza Jaunagan
jartzea da, bere eskuetan gagozela autortzea da.
Mariaren
baietza alkarrizketa sakon baten frutua eta emoitza da. Jainkoagaz daukaguzan
alkarrizketak otoitza dira. Zelan egin berba Jainkoagaz senideagaz berba egin
barik, berari entzun barik?
Mariaren
baietzak hurkoei entzutera eroaten gaitu. Eurek
be badaukie zer esan, Jainkoa be euren bitartez dabilkigu berbetan.
Mariaren
baietza gure erantzunarentzat eredua da. Jainkoaren maitasunari maitasunez
erantzutea, gure maitasuna, ahalmena eta bizitza Jainkoaren zerbitzura eta
senidearen zerbitzura ipinteko deia da.
Mariaren
baietzaren jai handi honetan, guk be esan daiogun baiezkoa, pozez eta
askatasunez, Jainkoari eta bere asmoari!
AZTERKETA ETA BARKAMEN ESKARIA
§
Bakarkako autortza eta absoluzinoa
Oharra:
Abadearengana hurreratuko gara orain. Gure pekatuak eta damutzeko jarrerea
adierazoko deutsaguz, Jaungoikoaren parkamena eskatuz. Abadeak harrerea egingo
deusku, eta pekatuak parkatuz, Jaungoikoak ere harrerea egiten deuskula sentituko
dogu eta kristau alkarteagaz bat egingo dogu barriro ere.
(Bitartean musikea edo salmoak)
§
Parkamena alkartean eskatu
Abadea:
Fedean bat eginik, Jaungoikoak maite gaituala jakinda eta anai-arreben
parkamena bilatuz, adierazo dagigun danok batera gure damua: AUTORTZEN DOT…
Ezaugarria
Monitoreak:
Orain
bai, sehaska hori propagandaz eta Jesus bako kartelez beteta egon da.
Apaingarriok kendu eta Jesus umearen irudia jarriko dogu. Hori erreza da. Hor
jartzen dogun lez, jarri daigun gure bihotzean, gure familietan, gure herrian…
gure gabonetan!
§
Gure Aita
Abadea:
Emon izan
jakun Espiritu Santuaren bidez, Jaungoikoaren maitasunez bete dira gure
bihotzak; fedez eta itxaropenez, esan dagigun: GURE AITA…
§
Bakearen zeinua
Abadea:
Alkarri
bakea emoteko unea da.
Jaunaren bakea beti zuekin. E/
Emon egiozue bakea alkarri.
§
Penitentziarako ideia sorta batzuk
§
Bedeinkapena
Jauna zuekin.
Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
Sakramentu honek barrituta,
zoaze adiskidetze eta bakearen
poztasuna danei iragartera.
§
Eskerroneko kantua
No hay comentarios:
Publicar un comentario