Abenduko izarrak

sábado, 3 de junio de 2017

"Kultura guztietan dagoz errogatibak" Ander Manterola Igorren

Kultura guztietan ospatu eta ospatzen direla errogatibak argitu deusku Ander Manterolak Igorren emondako berbaldian. Kristautasunaren aurretik be bai, eta beste erlijioetan be bai. Itzuli polita egin genduan India, Senegal, Herri Maputxea edo Frantziako Bretainian gaur egun bizi-bizirik dagozan batzuk ezagutuz. Arratiatik Urkiolara egiten dogun hau ez da bakarra.

Kristautasunak "bateatu" egin ebazan errogatibak, egun eta toki jakin batzuk ezarriz. Asensio aurreko hiru egun eta San Markos inguruan. Udalak antolatzen ebazan, eta Foru zaharrean, sepultura eukan etxe bakoitzeko lagun batek, sikeran, joan beharra eukan.

Errogatibean arrenka egiten da baina herri moduan, ez bakarka edo familiaka, eta ibiliaz toki sakartu batera.

50 lagun inguru batu ziran berbaldia entzuteko


Euskal Herrian toki edo leku sakratu bi dagoz gaur egun erakargarritasun handia daukienak: Aralar eta Urkiola. Urkiolaren Santutegiaren inguruan ermita txikiak egozen, errogatibea nondik etorri, leku haretan hasteko letaniak kantetan. Hiru ermita horreetatik bi zutunik dagoz oraindino.



Laster osaptuko dogun errogatibari sarrera polita gertau zan berbaldi hau. Herri kanta eta bertsoakaz atoan joan jakuzen 45 minutuak.

Eskerrik asko Ander zure jakituria gugaz konpartitzearren!



No hay comentarios: