José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Gure
bihotza maitasun sendo batek edo fede irmo batek hartua ez denean, erraz
gelditzen da gure bizitza geure beldurren mende. Batzuetan, izena, segurtasuna,
erosotasuna edo ongizatea galtzeko beldurrak kentzen digu erabakiak hartzeko
adorea. Ez gara ausartzen arriskatzera geure gizarte-egoera, geure dirua edo
geure zoriontasun-apurra.
Beste
batzuetan, onartuko ez ote gaituzten beldurrak zurruntzen gaitu. Bakarrik,
jendearen adiskidetasunik gabe edo maitasunik gabe geldituko garen ahalbideak
eragiten digu beldurra. Eguneroko bizitzari aurre eginbeharrak inoren hurbileko
laguntzarik gabe.
Sarritan,
geure kezka guztia jendearen aurrean ondo gelditzea izaten da. Barregarri
geldituko ote garen, geure egiazko konbentzimenduak esan beharrean gertatu ote
garen, geure fedearen testigantza egitea ere beldurgarri izaten dugu. Beldurra
izan ohi diegu gainerakoen kritikei, esamesei eta ukoei. Ez dugu nahi izaten
inork sailka gaitzan. Beste batzuetan etorkizunaren beldurra izaten da. Ez dugu
argi ikusten geure geroa. Ez dugu segurtasunik ezertaz. Agian ez gara inortaz
fidatzen. Beldurra ematen digu biharrari aurre egin behar izateak.
Beti
izan da tentagarria fededunentzat erlijioan babesa bilatzea, geure beldurretik,
ziurtasun-ezetik eta beldurretik liberatuko gaituen aterpe izango
litzatekeelakoan. Alabaina, oker handia izango litzateke fedea helduleku
erosotzat hartzea: adoregabeentzat, koldarrentzat eta izutientzat.
Jainkoagan
jarritako konfiantzazko fedeak, zuzen ulertua denean, ez du eramaten fededuna
problemen aurrean bere erantzukizunari ihes egitera. Ez dio eragiten
gatazketatik ihes egitera, guztiz eroso bere bakardadean babesteko. Aitzitik,
Jainkoaganako fedeak betetzen du bihotza indarrez eskuzabalago eta era
arriskutsuagoan bizi ahal izateko. Aitagan ezarritako konfiantza biziak
laguntzen dio edozeini koldarkeria eta beldurra gainditzen, Jainkoaren erreinua
eta haren zuzentasuna ausartago eta askeago defenditzeko.
Fedeak
ez du eragiten pertsona koldarrik; aitzitik, pertsona bipil eta ausartak
sortzen ditu. Ez ditu hesitzen fededunak nor bere baitan, baizik eta eguneroko
bizitza problematiko eta gatazkakora eragiten die. Ez die eragiten trikuarena
egitera, alferkeriara eta erosotasunera joz, baizik eta konpromisora kilimatzen
ditu.
Fededun
batek Jesusen «Ez beldur izan» hitzak bihotzean benetan entzuten dituenean, ez
du sentitzen konpromisoari iskin egiteko deirik; aitzitik, halakoei Jainkoaren
indarrez aurre egiteko kilima sentitzen du.
|
||||||||
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario