Jaunaren Berbea irakurtzea liturgia
barruan zerbitzu nahi eta nahi ezkoa dogu. Batzarraren aurrean irakurlean
Jaunaren Berbea aldarrikatzen dau.
Otoitzean alkartu dan batzar nagusiaren
aurrean, irakurleak Jaunaren Berbea iragarri eta zabaltzen dau. Horregaitik
ondo prestatuta egon behar da.
Gure Arratiako parrokietan irakurle
askok betetzen dabe zerbitzu hau.
Eskerrik asko eurei!
Halan da guztiz ere, ona eta egokia
litzateke pertsona barriak animatzea zerbitzu hori egiteko meza eta
ospakizunetan.
Horrentzat, ikastaro txiki bat dago
antolatuta.
Hurrengo ekitaldia, urtarrilaren 14an
izango da, zapatua, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Zeanuriko abadetxean.
Hasi barriak aukera ona izango dabe prestakuntza
hasteko.
Lehendik zerbitzu hau egiten dabenak,
aukera ezin hobea bere jardunean hobetzeko.
Abendu aldia aro aproposa da honetaz
pentsatzeko.
Eta Jainkoaren Berbearen irakurle
izateko preparatuko banintz ?
Erdu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario