Gure bateoa gogoratu eta barriztau dogu.
Gure fedea sendotu eta familiagaz batera ospatu!
ARTEAKO
PARROKIA
ARRATIAKO
ELEIZEA
argiaren
jaia 2017-01-14
Gure Argi danak argi izatera
deitu gaitu
Sarrera
Egunon
eta ondo etorri guztiok. Meza apartekoa dogu gaurkoa. Apartekoa eta alaia.
Jesusen lagunak bere ondoan alkartu gara.
Jesus ere, txiki txikitan, tenplura eroan eben bere
gurasoek. Gure gurasoek ere behin Eleizara ekarri ginduezan bateatzera. Ordutik
hona Jesusen familiakoak gara. Egun hori gogoratu behar dogu gaurkoan.
Ebanjelioak argi izatera dei egingo dausku.
Kandelak biztuz agintzari edo promesa hori barritu eta indartuko dogu.
Alkartu daiguzan gure bihotzak eta emon deiogun
hasiera gure ospakizunari abestuz.
KANTUA: …
ABADERAN AGURRA
PARKAMENA (Ez egitea proposatzen da bateoko ukapenak egingo ditugu gero eta)
OTOITZA (pantailan)
JAINKO AITA ONA:
Izena jarri eustien
bateo egunean.
Izenaz deitzen nabe
maite nabenak.
Izenaz ezagutzen nozu.
Eskerrik asko.
LEHEN
IRAKURGAIA. (Is 58, 7-10)
Zein
ete da benetako erlijinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten
deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten
deuskuna.
Isaias Profetearen liburutik
Honan berba egiten dau
Jaunak:
Emon zeure ogitik gose
danari
eta hartu etxean
aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure
gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko
da
eta zure osasuna
bat-batean erneko;
justizia izango dozu
aurretik gidari
eta Jaunaren aintza
atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta
Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek
esango:
"Hemen nozu!"
Buztarri guztiak,
salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik
emoten
eta behartsuaren
preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan
zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.
Jaunak esana!
SALMOA
Maitasuna ereitera (estrofa bigaz)
EBANJELIO AURRETIK Mt 5, 13-16
Gure
gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila.
Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.
"Aleluia".
«Zuek zarie munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen
bada, zelan gazitu barriro? Ez dau ja ezertarako balio, botatzeko baino eta
jendeak zapaltzeko.
«Zuek zarie munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkutatu
mendi gainean dagoen huria. Kriseilua ere ez da biztuten ontzipean ipintzeko,
argimutilaren gainean baino, etxeko guztiei argi egiteko.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau
argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goretsi dagien.
HOMILIA.
(Laburra, nagusiei begira
behar bada).
Izena eta izana. Jessuen
izenak. Gure izenak.
1.- Ukapenak eta kredoa.
Monitorea: Gure sinismena aitortu
eta bataioko aginduak berriztatzeko unea da. Bateo egunean gurasoek eta aitabitxi
amabitxik egin eben gure izenean. Orain nagusiak gara eta guk egingo ditugu!
Abadea: Jainkoaren seme-alabak
gara. Horregaitik geure sinismena aitortuko dugu.
q
Sinisten dozue Jainko
Aita-Ama, bateoan maitasunez bere seme-alaba egin gaituana?
Sinisten dot, sinisten dot.
q
Sinisten dozue Jesukristo gure
Jauna eta gure Laguna, maitasunaz bizi zana, berbizturik gure artean dagoena?
Sinisten dot, sinisten dot.
q
Sinisten dozue Espiritu
Santua, Jesusi jarraitzeko indarra emoten dauskuna?
Sinisten dot, sinisten dot
q
Jainkoaren seme-alaba lez
ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.
q
Jesus da gure Argia, Bere
ebanjelioaren argitan ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.
q
Jesusen moduan, danon lagun on
izango zareela agintzen dozue, batez ere txikienak eta ahulenak lehenetsiz?
Bai, berbea emoten dogu.
Monitorea: Orain kandelak biztuko dozuez argiaren bedeinkapena
jasotzeko.
2.- Argiaren bedeinkapena
Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak
argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa
munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
- tristuraren
iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
- gaixotasunaren
iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
- bakardadearen
iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
- haserrearen
eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
- heriotzaren
iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita
Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi
izateko. Bedeinkatu egizu argi hau, zure biztueraz gogoratu gaitezan. Emoiguzu
guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B.
3.- Prozesioa elizan, kandelak eskuan, ur bedeinkatua
jasotzeko (besoetakoak, txikiak, KTkoak, KT ostekoak…
Kantua: Jauna gure Jainkoa Bedeinkatua Zu!
HERRI OTOITZA
Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu.
Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku.
Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:
- Eliz arduradunen alde, batez ere Aita Santuaren eta Gotzainen alde: Jesusek nahi dauan batasuna bilatu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
- Ume bateatuen alde, euren guraso eta
aitita-amamen alde. Kristoren argipean ibili daitezen beti. Eskatu deiogun Jaunari.
- Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta
hainbat gazteren alde: bizitzeari zentzun bat
aurkitu deioen eta
guztion laguntzaz euren
bizitzak ondo bideratu dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde: Jesusek berari jarraitzeko
egiten deuskun deia entzun dagigula eta fede haundiz jarraitu deiogula. Eskatu deiogun Jaunari.
Batu
gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu
guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
ESKEINTZAK
Ogia:
Ardoa:
Biblia:
Etxetxo fitxak: danak
OTOITZA (pantailan)
JAINKO AITA ONA:
Ogi eta ardao honegaz batera,
hona hemen gure izenak,
hona gure izanak.
Lagundu gaizuz
Zure antzekoak izaten.
DIRUA BATZEAN Kanta…
SANTU, SANTU, SANTUA
GURE AITA
JAUNARTZEA:
JAUNARTZE OSTEKO OTOITZA
(pantailan danok abestuz)
Jainkoa gora Jainkoa behera
entzuten dogu danean
Aintzat bakarrik hartuko dogu
errespetoa danean
Berak bidea argitzen dausku
eta gu gabiz lanean
Jainkoan berbak praktikan jarriz
NORBERAren izenean.
entzuten dogu danean
Aintzat bakarrik hartuko dogu
errespetoa danean
Berak bidea argitzen dausku
eta gu gabiz lanean
Jainkoan berbak praktikan jarriz
NORBERAren izenean.
OHARRAK
AZKEN KANTA: Asko maite gaitun lagun bat daukat
No hay comentarios:
Publicar un comentario