Autobusez eta oinez egiteko
aukera izango da
“...
Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak
urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura
dabenek. Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren
santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko
zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere
errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten
dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunitateak lau autobus
ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etorteko baino ez bada,
izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira
autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira
eta. Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu
dira.
Zeanuri-Uriola PR-a ezagutzera emotea
Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango
dira Dimatik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da
urteerea eta Zeanuriko plazan, 07:30etan. Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea
iaz seinalizatu zen PR-BI igaz Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde
batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna
bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen
da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko,
eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko
bidezidorra) ibilbide luzea jarraitzen
da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea
da.
Egitaraua
Aurtengo
errogatibea “Lur hau guerea da. Ondo
zaindu dagigun” lemapean egingo da. Gaia ekologikoa da, Aita Santuaren
Laudato SI’ entziklikaren gaia zabalduz. Beraz, aurtengo errogatibea ekologikoa
izango da, aproposa jaon etorria oinez egiteko.
Egitarauari dagokionez, hamaikak baino lehentxoago,
ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara
hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz,
letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako santutegira, 11:00etan
Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza aurretik, Dimako parrokiak
—aurtengo errogatibearen antolatzailea— lemeagaz bat datorren sinbolo bat jarriko
du santutegiaren kanpoaldian. Eta ekitaldi honegaz egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean
etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario