San Joan edo
Donibane jaia, gure herrian hainbeste tradizio eta ohituraz lotua… Ebanjelioan
tradizioa apurtzeagaz batera datorkigu. Kontraesana. Aro barri bat. Barritasun
itzelaren aurreralaria.
Izena
aldatu. Izena eta izana. Ordura arte berezkoa, ohikoa eta
ezinbestekoa izena familiagaz lotzea, ba ez: Joan (Jauna aldeko).
Aldaketak
kostau egiten jakuz. Ahalegina behar dabe.
Lekuz
edo herriz aldatzea.
Joan herritik
eta tenplutik basamortura joan zan.
Errefuxiatuak.
Aita Santuak bakarrik ez, ebanjelioan be agertzen dan gaia, gure Europako
agintarien lotsagarri.
Arrotz
nintzan eta etxean hartu ninduzuen (Mt 25).
Ez
ahaztu arrotzei ostatu emotea; horri esker, batzuk jakin barik aingeruak hartu
dabez etxean-eta Heb 13,2.
Urrezko legea: ez
egin besteei, eurek zuri egitea gura ez dozunik.
Gu bagina
arrotzak, errefuxiatuak?
Eta Jainko
irudiaz aldatzea. Jauna aldeko dogu. Jaunak gure laguntza behar dau.
Jesusen atzetik bidea egin behar dogu, kostata ere.
Joan izenak
albiste bat dakarkigu Jainkoaren errukiaz, eta, Itun Barriaren atarian, Jesusi
buruzko iragarpen pozgarria opa deusku.
Jainkoa
salbatzailea dala eta Jainkoaren erruki hori gizartean eta historian, herrian
eta familian eraginkor bihurtuko dau, nork eta Jesusek!
Zorionak San
Joanen aldarria entzun eta Jesusen jarraitzaile izan gura dozuen guztioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario