Bagilearen 14an egingo da
Arratiatik Urkiolarako errogatibea
“... Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla
zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko
errogatiban parte hartu gura dabenek.
Arratia, de rogativa a Urkiola
Bagilearen 14an, zapatuan, egingo da Urkiolara,
Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San
Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna;
lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken
urteotan, Arratiako parrokia guztiak
aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako,
Mankomunitateak autobus bat ipiniko dau. Dana dala, erromes guztiak ez dira
autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira
eta. Ganera, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be
prestatu dira.
Egitaraua
Aurtengo
errogatibea “Ondarea jaso eta jagon”
lemapean egingo da eta kartelak Jon Urutxurturen argazki bat hartzen dau
oinarritzat: Urkiolako Santutegia naturan batua. Ondare naturala giza
ondarearen kabi.
Hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake
oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei.
Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak
Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea
ospatzeko. Meza ostean, Arantzazuko parrokiak, aurtengo errogatibearen antolatzailea, lemeagaz
bat datorren sinbolo bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratu diranei. Eta ekitaldi
honegaz egitarauari amaierea emongo jako.
Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.
Oinezko ibilaldi gidatuak
Igaz
legez aurten be Arratiatik Urkiolara joateko ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da.
Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jende joaten izan da oinez
Urkiolara, baina aurten Dimatik eta Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatuak
egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dauzan bide
klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urteereak Dimako plazan goizeko 06:00etan
izango da eta Zeanuriko plazan 07:30etan.
Aita
Juan Jose eta Esteban abadeak gogoan
Meza amaieran Arratiako Eleizeak gogoan
izango ditu aurten hil diren abade bi. Aita Juan Jose sakramentinoak urte asko
egin ebazan gure artean. Esteban abadeak lau urte be ez, baina oso estimatua
izan da. Esker onez gogoratuko dira abade biok aurtengo errogatibako mezatan.
Gehiago jakiteko
No hay comentarios:
Publicar un comentario