Abenduko izarrak

martes, 17 de junio de 2014

Ondarea jaso eta jagon



Amama eta lobea berbetan.

L: Amama, zer da ondarea?
A: Beitu ume, ez dakit institutuan zer irakatsi deutsuen, baina altxorra da ondarea. Gure aurrekoengandik jaso dogun altxorra.
L: Amama, Urkiola eta Gorbeia ondarea dira?




Argazkiak: Iker Barrutieta, Helena Bernaola, Josu Ozerinjauregi eta Jon Urutxurtu

A: Bai, ume. Eta errekak, eta basoak. Eta elizak eta ermitak.
L: Orduan aberatsak gara, ezta amama? Hainbeste gauza daukaguz gure Arratian!
A: Astiro ume. Hori bakarrik ez. Zer egin eta zer esan, hori be gure ondarea da: euskerea, ipuinak, ohiturak…
L: Badinotsut ba, aberatsak garala, oso aberatsak…
A: Eta horreri gehitu eiozuz janaria preparatzeko modua, eta jolasak, jaiak, kantak, dantzak… Errogatiba hau be gure ondarea da. Hori guzti hori jaso dogu guk.
L: Eta orain jagon egin beharko dogu ezta?
A: Bai, jaso dana fedearen argipean, eskerrak emon Jesuseri jaso dogun guzti horrengaitik, eta eskatu Jainko Aitari zintzotasunez eta alkartasunez jagon dagigun hori guzti hori.
L eta A: (biak batera) Ondo etorri arratiarrok Urkiolara. Ondarea jaso eta jagon!


…………………………………………….

Abestia: Zein gozo ta eder… 

+Aitaren…

Parkamena

Arbola batek fruitua ugari emon dagian ondo zaindu behar da, eta adar oker batzuk ere ebaki behar, artez hazteko. Gure kristau bizitzan ere adar oker  batzuk arteztu behar doguz Jainkoaren parkamenaz. (Azterketa laburra).

Gure ondarea baloratu beharrean diru truke alperrik galtzen dogunean. ERRUKI JAUNA!
Gure ondarea baloratu beharrean beste moda batzuk jarraitzen doguzanean. KRISTO ERRUKI
Gure ondarea guretzat bakarrik erabiltzen dogunean, pobreakaz alkar banatu barik. ERRUKI JAUNA

Otoitza

+Egin daigun otoitz. Jainko Aita, begiratu eiozu zuri parkamena eskatzera etorri dan alkarte honi. Emoiozu zure maitasunaren poza. Lagundu gagizuz alkar parkatzen. Zure seme-alaba lez alkarren neba-arreba lez bizi gaitezan. Eta zure Semearen Espirituak barriztatu daizala gure bizitzak. Errege bizi...

IRAKURGAIAK

H: Ondarea ditugu gure mendi handiak eta ondarea dira gure herri txikiak. Frantzisko Aita Santuak bere Ebanjelioaren poza eskutitzean hauxe dinosku: “Herri horretan, fedearen argipean, txikiak baina indartsuak Jaunaren maitasunean, Asiseko Frantzisko legez, kristau guztiak gara deituak bizi garean herri eta munduaren fragilidadea jagotera (EP 216)”.

M: Hay otros seres frágiles e indefensos, que muchas veces quedan a merced de los intereses económicos o de un uso indiscriminado. Me refiero al conjunto de la creación. Los seres humanos no somos meros beneficiarios, sino custodios de las demás criaturas. Por nuestra realidad corpórea, Dios nos ha unido tan estrechamente al mundo que nos rodea, que la desertificación del suelo es como una enfermedad para cada uno, y podemos lamentar la extinción de una especie como si fuera una mutilación. No dejemos que a nuestro paso queden signos de destrucción y de muerte que afecten nuestra vida y la de las futuras generaciones. En este sentido, hago propio el bello y profético lamento que hace varios años expresaron los Obispos de Filipinas: «Una increíble variedad de insectos vivían en el bosque y estaban ocupados con todo tipo de tareas […] Los pájaros volaban por el aire, sus plumas brillantes y sus diferentes cantos añadían color y melodía al verde de los bosques [...] Dios quiso esta tierra para nosotros, sus criaturas especiales, pero no para que pudiéramos destruirla y convertirla en un páramo [...] Después de una sola noche de lluvia, mira hacia los ríos de marrón chocolate de tu localidad, y recuerda que se llevan la sangre viva de la tierra hacia el mar [...] ¿Cómo van a poder nadar los peces en alcantarillas como el río Pasig y tantos otros ríos que hemos contaminado? ¿Quién ha convertido el maravilloso mundo marino en cementerios subacuáticos despojados de vida y de color?».
Pequeños pero fuertes en el amor de Dios, como san Francisco de Asís, todos los cristianos estamos llamados a cuidar la fragilidad del pueblo y del mundo en que vivimos.

Salmoa       (Dn 3, 52. 53-54. 55-56)

Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa!

M: Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria. R/.

Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa!

M: Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarria:
Bedeinkatua Zu, zeure erreinuko aulkian. R/.

Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa!

M: Bedeinkatua Zu, kerubin gainean jesarriz,
leizak ikusten dituzuna:
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian. R/.

Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa!

Aleluia

Ebanjelioa: Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 3, 16-18

Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako».

Jaunak esana.


Gogoeta

Herri otoitza 

Aita, beharrizanean aurkitzen gara: Zugana urreratzen gara gure asmo eta itxaropen guztiagaz. Onartu egizuz gure eskari eta erregu guztiak.

- Por los parados, los que no encuentran trabajo o sufren EREs. Nekeetan bizi diran guztien aldea, lan bila eta lan barik, lan egoera txarretan bizi diran guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
• Por la paz y la concordia de nuestros pueblos. Gure Herriko bakearen alde: Bizkaiko eta Arratiako kristauok bakezale eta bakegile izan gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
 • Por nuestras familias y por las familias del mundo entero. Maitasunean, elkar ulertzean eta Jaungoikoaren begirunean oinarritu daitezela, eta horrela zoriontsu bizi izateko erakundea izan daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
• Para que agradezcamos y conservemos el patrimonio natural, material e inmaterial de nuestros pueblos. Hemen alkartu garan guztion alde eta etorri ezin izan diranen alde, Jesusen ereduari jarraituz, ondarean eta munduan Jainkoaren eskua ikusi, esker onez jaso, zintzotasunez jagon eta esku zabaltasunez banandu daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Aita, Zure laguntzan eta indarrean ipinten doguz gure uste guztiak. Lagundu egiguzu.

Ofertorioa



Diru batzea



Santu

Gure Aita
H: Jainkoaren parkamena ospatu dogunok, parkamen hori gure inguru osoan zabaldu behar dogu: Kalte egin deuskuenei parkatuaz eta kalte egin deutsegunei parkamena eskatuaz. Gure Aita danok batera kantatzeak horretara konprometidu gaizala.
Bakea: Maitasuna

Jaunartzean: Hona bildots eztia


Jaunartze ostean

H: Gogoan eta otoitzean izan dagiguzan, esker onez, Aita Juan Jose eta Esteban, aurten hil jakuzan abade biak.



H: Arratiako Ama Lurrean
Zeruko Aitaren Semearen
ebanjelioa zabaltzen
eta bizitza ospatzen
lagundu euskuen abadeoi!
Esker onez.









Azken oharra

M: Ez dogu ospakizun eder hau amaitu gura eskerrak emon barik.
Eskerrak gaur hona, errogatiba egunean,
Urkiolara hurreratu zarien guztiei, oinez, autobusez, kotxez.
Eskerrak Durundi barri dantzari taldeari.
Eskerrak Arantzazuko Udalari eta
Arratiako Udalen Mankomunitateari.
Eskerrak Urkiolako Santutegiko taldeari,
bere harrera beroagaitik
eta emondako erreztasun guztiengaitik.
Eta eskerrak, bate zere, Jainko Aita Onari,
gure ondarearen iturri,
gure ondarea jaso eta jagoteko deia egiten deuskun
Ama lurrari, Zeruko Aitari.

H: Elizatik urtekeran, oroigarri bana, hau da, bana, zabalduko jatzue.
Gaurko egun eder honen oroigarri. Irudia eta otoitza.
Urten eta jarraian, eskileratan jarriko gara dantzariei begira.
Zinta dantza dantzatuko dabe.
Gaur esan gura berezi bategaz.
Zortzi zinta, zortzi parrokia.
Zortzi kolore, zortzi nortasun.
Baina dantzatuz eta alkarri josiz,
Arratia bat, bakarra, gurea, danona.

Azken otoitza eta bedeinkazioa

Kanta: Ama maite Maria


No hay comentarios: