Giro ezin hobean ospatu da Artean Argiaren Jaia 2014. Besoetako umeak gurasoen altzoan, katekesiko familiak, parrokiko guraso eta aitita-amamak argiz eta kantuz bete eben elizea.
Abadeak esan ebanez, argi-argia Jesus da, eta holan pantailan agertzen zan karteleko irudiak banan-banan azaldu ebezen danon artean.
Bigarren mailan, profetaren berbak erabiliz, noiz gara gu argi?
-Gose denari geure ogia banatzen deutsagunean, eta Gabon Jaietako janari batzea gogoratu zan.
-Behartsu edo pobreari bere premian laguntzen deutsagunean. Eta Caritaseko beharra gogoratu zan.
-Buztarri guztiak paurtuta libre bizi garenean.
-Salaketak eta txarto esateak naztertzen doguzanean ((Is 58,7-10)
... orduan gura arfgia ilunpetan zabaltzen da
eta gure ilunaldia eguredi bihurtuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario