Páginas

martes, 30 de julio de 2019

Urtean zeharreko 18. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    



 
                                  URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egunon, guztioi. Izan zaiteze ondo etorriak, senideok, fede bera autortzen dogunon batzarrera.

            Barriro ere, Jesus Jaunak bere inguruan alkartzen gaitu. Lagun eta Maisu on lez, bere Berbea zuzenduko deusku, zentzunez bizitzen ikasi dagigun.

            Gertau dagiguzan gure gogo-bihotzak, Jaunaren irakatsiak onartzeko eta bide egokiak jarraitzeko.

            Abestuz, hasi dagigun Eukaristia:

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, Jaungoikoak, San Pauloren berbaz, konbersinorako deia egingo deusku. Gizon zaharrari dagokiozan egiteetatik urrundu gaitezala esango deusku. Horretarako, damutu eta Jaunagana bihurtu gaitezan:

            - Jesus Jauna, pekatuan jausi gareanok jasotzera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, galduta gabiltzanoi bide zuzena irakasten deuskuzuna. KRISTO,  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, bizitzeari zentzuna aurkitzen laguntzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Koh 1, 2; 2, 21-23:

            Liburu santuko txatal honek dinoskunez, gizakiak alperreko ardura asko hartzen ditu. Zer irabazi ateratzen dau bere bizia ondasunak pilatzen ibilita? Hori ez ete da zorakeria?

Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa

            Salmisteak, Jainkoaren Berbea entzutera, gonbidatzen gaitu

 "Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza."





Kol 3, 1-5. 9-11:

            Bateo egunetik, gu Kristogaz bat eginda gagozala esango deusku San Paulok, irakurgai honetan. Horregaitik, gure pentsakerea eta bizikerea aldatu egin behar ditugu, lurreko ondasunak barik goikoak bilatuz.

Lk 12, 13-21:

            Gertatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Berak esango deusku zelan begiratu behar deutsegun ondasunei.

            "Aleluia".


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, otoitz egin deiogun uste osoz guztion ona bilatzen dauan Jaungoikoari:

            - Elizearen alde: Kristoren barri ona zabaldu dagian eta Jaungoikoaren seme-alaba lez eta alkarren anai-arreba lez  bizitzen  irakatsi deiskun.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

            - Ondasunen jabe diranen alde: eskuzabalez behartsuei laguntzen ikasi dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Agintarien alde: haundikeria barik eta zuzentasun egarriz jokatu dagien beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Eliza honetan alkartuta gagozanon alde: diru-zalekeriatik ihes egin dagigun eta San Paulok esan deuskun lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Onartu, Jauna, gure eskariak eta irakatsi egiguzu zure seme-alaba jator lez bizitzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Eukaristian, Jaunak bere ondoan euki gaitu. Bere Berbeaz irakatsi deusku eta bere Ogi santuaz indartu gaitu. Orain, bedeinkatu eta bialdu egiten gaitu; baina ez barriro diru-zalekerian bizitzera! Ahalegindu gaitezala Jaunak esan deuskun lez bizitzen.

            "Eskerrik asko, Jauna..."










                                  URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, guztioi. Izan zaiteze ondo etorriak, senideok, fede bera autortzen dogunon batzarrera.
            Barriro ere, Jesus Jaunak bere inguruan alkartzen gaitu. Lagun eta Maisu on lez, bere Berbea zuzenduko deusku, zentzunez bizitzen ikasi dagigun.
           
            Jesús nos dice, que sepamos utilizar bien los bienes y riquezas que podamos tener. Hay que ir creando una conciencia de solidaridad, de fraternidad, para que todos participen de los bienes de la tierra.

            Abestuz, hasi dagigun Eukaristia

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, Jaungoikoak, San Pauloren berbaz, konbersinorako deia egingo deusku. Gizon zaharrari dagokiozan egiteetatik urrundu gaitezala esango deusku. Horretarako, damutu eta Jaunagana bihurtu gaitezan:

            - Jesus Jauna, pekatuan jausi gareanok jasotzera etorri zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, galduta gabiltzanoi bide zuzena irakasten deuskuzuna. KRISTO,  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, bizitzeari zentzuna aurkitzen laguntzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Koh 1, 2; 2, 21-23:

            Liburu santuko txatal honek dinoskunez, gizakiak alperreko ardura asko hartzen ditu. Zer irabazi ateratzen dau bere bizia ondasunak pilatzen ibilita? Hori ez ete da zorakeria?
            El hombre no puede poner todo su corazón y todo su afán, en amontonar riquezas. Al final de la vida, todo será vanidad.

Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa

            Salmisteak, Jainkoaren Berbea entzutera, gonbidatzen gaitu
            El salmo que vamos a escuchar es una invitación de un creyente: nos invita a escuchar la Palabra de Dios.

"Entzungo al dozue gaur Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza."

Kol 3, 1-5. 9-11:
            Bateo egunetik, gu Kristogaz bat eginda gagozala esango deusku San Paulok,  irakurgai honetan. Horregaitik, gure pentsakerea eta bizikerea aldatu egin behar ditugu, lurreko ondasunak barik goikoak bilatuz.
            “Buscad los bienes de arriba, donde está Cristo”  Es vivir una Vida Nueva, no huyendo de las cosas; pero sí sirviéndonos de ellas para hacer el bien.

Lk 12, 13-21:
            Gertatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Berak esango deusku zelan begiratu behar deutsegun ondasunei.
            El trabajo del rico no fue trabajar; fue almacenar, guardar, hacerse a sí mismo dios, no contar con los otros. La vida se apoya en Dios y no en las riquezas. Ser ricos para Dios, exige abrir los graneros.

            "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, otoitz egin deiogun uste osoz guztion ona bilatzen dauan Jaungoikoari:

            - Elizearen alde: Kristoren barri ona zabaldu dagian eta Jaungoikoaren seme-alaba lez eta alkarren anai-arreba lez  bizitzen  irakatsi deiskun.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

            - Ondasunen jabe diranen alde: eskuzabalez behartsuei laguntzen ikasi dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Haz Señor, que los que están de vacaciones, disfruten de un merecido descanso. Que dediquen tiempo también para estar contigo y se renueven física y espiritualmente. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los que estamos celebrando la eucaristía, que como se nos decía hoy en la Palabra de Dios no nos dediquemos a almacenar sino que sepamos compartir lo que somos y tenemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Onartu, Jauna, gure eskariak eta irakatsi egiguzu zure seme-alaba jator lez bizitzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Eukaristian, Jaunak bere ondoan euki gaitu. Bere Berbeaz irakatsi deusku eta bere Ogi santuaz indartu gaitu. Orain, bedeinkatu eta bialdu egiten gaitu; baina ez barriro diru-zalekerian bizitzera! Ahalegindu gaitezala Jaunak esan deuskun lez bizitzen.
            La autenticidad del amor es el trabajo, trabajo que termina en los otros; trabajo que es ser siervos útiles, que hacen tu voluntad  y abren los tesoros de la tierra para tus hijos. Que tu pan, fruto primero del trabajo, se reparta mejor en nuestras mesas.

            "Eskerrik asko, Jauna..."





URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA


    Koheleten liburutik (Koh. 1, 2; 2, 21‑23)

    Hutsaren hutsa ‑dino Predikariak‑, hutsaren hutsa; dana huskeria.
    Izan ere, badira gizonak, buruz, egoki eta trebe­tasunez lan egin ondoren, azkenean ezer egin ez daunari dana itzi beharrean aurkitzen diranak. Hori ere huskeria da eta oker handia. Ze irabazi ataraten dau gizonak, lanaren lanez eta arduraren arduraz eguz­kipean nekatu eta gero? Egunez, atsekabeak, nekeak eta oinazeak; eta gauez ere, ez dau atsedenik haren bihotzak. Hau ere huskeria da.        

Erantzun-salmoa       Sal 94, 1-9

Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa:
«Ez gogortu zuen bihotza».

    Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari,
txalo egin deiogun salbamen dogun Harkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin.
    Zatoze, ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da‑ta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larreko herria,
Haren zainpeko artaldea.
    Entzungo al dozue gaur Haren abotsa!
«Ez gogortu zuen bihotza Meriban bezala,
Masa egunean basamortuan bezala.
Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».

San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 1-5.9-11)

    Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, ibili zaiteze goi-ondasunen bila, Kristo han dago-eta, Jaungoikoaren eskoi-aldean jarrita. Bilatu egizuez goiko ondasunak, eta ez lurrekoak. Hilak zaree, eta zuen bizia Kristogaz Jaungoikoagan ezkutaturik dago. Gure bizia dan Kristo agertu daitenean, zuok ere agertuko zaree aintzaz, Beragaz batera.
    Hil egizuez, beraz, zuen gorputzean lurkoi dan guztia: haragikeria, lohikeria, grina txarrak, gurari gaiztoak, eta sasi—jainkokeria dan diru-gosea. Ez esan alkarri guzurrik. Erantzi zuon gizon zaharra bere egiteekin; eta jantzi barria: bere Egilearen ereduz, barriztatzen doana, ezaguera beteraino heldu arte. Erakunde barri honetan ez dago, ez greziarrik, ez judutarrik, ez erdaindurik, ez erdaindubakorik, ez arrotzik, ez eszitarrik, ez etxekorik ez morroirik; Kristo da, ostera, dana, eta Bera dago guztietan. 

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 12, 13‑21)

    Aldi haretan, jente arteko batek esan eutson Jesusi: «Maisu, esaiozu nire anaiari, erdibana egin dagiala nigaz senipartea».
    Jesusek erantzun eutson: «Gizon, nork jarri nau Ni, zuon artean epaile edo erdibanatzaile?». Eta jenteari esan eutson: «Hara, alde egizue ondasun gose guztitik. Izan ere, ez dago inoren bizia, asko euki arren, daukazan ondasunetan».
    Eta parabola hau esan eutsen: «Gizon aberats baten soloak frutu ugari emon eban; eta honan inoan berekautan: "Zer egin orain? Nire frutuok non sarturik ez daukat". Eta esan eban: "Hauxe egingo dot: nire sabaiak bota, eta haundiagoak egin; eta hantxe gordeko dodaz neure gari eta ondasun guztiak". Eta esango deutsat neure buruari: "Ea, mutil! Badaukak onda­sunik asko, urteetarako gordeta; hago nasai: jan, edan eta egik jai!"
    Baina Jaungoikoak esan eutson: "Zoro hori! Gaur gauean datoz zure biziaren bila; eta norentzat izango dira pilatu dozuzanak?"
    Horixe jazoten jako ondasunak beretzako batuta, Jaungoikoarentzat aberats ez danari».   

No hay comentarios:

Publicar un comentario