Aurten ihaz baino beluago baina amaitu
barri dira lehen jaunartzeak Arratian. Kanpotik ikusten danaz aparte,
famili gehienak sobre solidario bat opatu eben ospakizunean. Zeanuri,
Areatza, Artea eta Igorreko familiek 1.306 euro emon dabez Peruko Alto Trujilloko ikastetxeko umeen alde. Asko? Gitxi? Zer deritxazu?
Badira egun horretan ere urte askoto
lanaren emoitza eta Jesusen baloreak bizitzeko guraria. Ume gehienak
sobre bat daroe egun horretan, gurasoen eta euren oparien diru apur
bategaz konpartitzeko. Ezin ospatu eukaristia gure poza eta dirua konpartitu barik.
Arratiako lau herriotan helburua aurten bardina izan da: Peruko Alto Trujilloko ikastexeko umeak, bertan lanean dabilen Juanita Agirre moja igorreztararren bitartez.
Hona hemen zer batu dan heriz herri.
Zeanurin, bederatzi ume, 370 euro. Areatzan, 4 neska mutil, 125 euro.
Artean, 2 neska mutil, 80 euro. Igorren, 24 neska mutil, 731 euro. Guztiz 1.306 euro. Bataz bestekoa 33.49 € umeko.
Eskerrik asko familia guztiei!
Jakin badakigu, Dimako umeek ere euren
dirutxoa emon dabela Madagaskareko herriko seme misiolari baten
bitartez, eta Bedia eta Lemoakoek be bat egin dabela konpartituz apur bat. Bedian ospakizunean batutakoaz gain, ume eta gaztetxoak, euren familiekin, buru-belarri ibili dira esku lanak egin eta saltzen Peruko Alto Trujilloko proiektu horren alde.
Bediako azokea Peruko Alto Trujilloko eskolaren alde |
No hay comentarios:
Publicar un comentario