Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN
ZEHARREKO XI. DOMEKEA -
C
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartzen
gareanean jakinaren gainean daroagu geure ezina, berba baten esanda, geure erruak eta
pekatuak.
Guzti horrek Jaunaren errukiaren
aurrera eroaten gaitu. Jaunak maitasun hutsez salbatzen gaituala eta
bakar-bakarrik eskatzen deuskula geure bihotza zabaldu deiogula.
Alkartasun eta anaitasun giroan, hasi
gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan
DAMU-OTOITZA
Gaurko
irakurgaietan agertuko jakun emakume pekatariaren antzera, autortu dagigun
geure pekatua. Jarri gaitezan uste osoz Jainko errukiaren argitan:
-
Jesus Jauna, gure zuzentasunerako
berbiztua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus
Jauna, farisearrek kondenatutako emakumeari parkatu zeuntsona.K. E
-
Jesus Jauna, zure parkamena oparo isurtzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sam 12, 7-10
Dabid erregea, ez zan jaio, ez bizi,
pekatuaren lokarrietatik aske. Baina bere pekatuaz konturatu zanean, benetako
damutasunaz autortu eban errua eta horrek parkamena ekarri eutson.
Gal. 2, 16.19-21
Galaziarrei idatzitako eskutitzean,
San Paulok hauxe argi itzi nahi deusku: legea betetze hutsaz, alperrik
gabiltzala; horrek ez gaituala salbatuko. Bidea bestea dala: Jaungoikoaren
maitasuna, Kurutzeratuagan agertu deuskun amairik bako maitasun aberatsa.
Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa
Danok
aurkitzen gara Jaunaren erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa Bera
dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.
Parkatu Jauna nire errua, parkatu nire pekatua.
Lk : 7, 36
; 8,3
Maitatzen dauan pertsonea parkamenagandik hurrago dago, harrokeriaz
bere burua zuzentzat agertzen dauana baino.
Jesusen berbak entzun aurretik, "Aleluia" abestu dagigun.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Bere errukia eta maitasuna agertu deuskuzan zeruko
Aitari egin deiogun otoitz gizon eta emakume guztien alde. Eskatu daiguzan
guztientzat maitasunaren dohaiak:
- Eleizearen alde
eta eleiz artzainen alde: euren jarrera eta jokabideaz, Jaungoikoaren maitasuna
eta bihotz haundia agertu dagiezan guztien aurrean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaurko
ebanjelioko emakumearen antzera gizartean bazterturik bizi diren guztien alde,
euren bizitza berregiteko behar daben laguntza gugan aurkitu dagien. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Jaungoikoaren
irudi gogorra daukeelako, kristau bizitzatik urrundu diranen alde: egiazko
Jaungoiko errukitsua ezagutuz, Beragaz aurkitzeko esperientzia bizi dagien.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristi
honetan, alkarregaz batzeko poza izan dogunon alde: geure pekatuak autortuz,
Jaunaren errukia jaso eta erruki horren barri emoile izan gaitezan eguneroko
bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko zuzen eta bihotz
samurra, agertu zaitez errukior Zugana joten dauan herri honegaz. Erakutsi
eiguzu beste behin zure bihotz haundia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AZKEN
AGURRA
Jaungoikoaren
errukia eta parkamena jaso ditugu. Jainkoa agertu jakun moduan,
erruki eta parkamen horrek zabaldu dagiguzala geure inguruan.
URTEAN
ZEHARREKO XI. DOMEKEA -
C
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartzen
gareanean jakinaren gainean daroagu geure ezina, berba baten esanda, geure erruak eta
pekatuak.
Guzti horrek Jaunaren errukiaren
aurrera eroaten gaitu. Jaunak maitasun hutsez salbatzen gaituala eta
bakar-bakarrik eskatzen deuskula geure bihotza zabaldu deiogula.
Una
de las cosas que Jesús más empeño tuvo fue mostrarnos el amor de Dios Padre,
que nos ama incluso antes de que nosotros seamos conscientes de su amor, y que
nos perdona incondicionalmente siempre que abrimos nuestro corazón a su perdón.
Celebremos en esta Eucaristía la fiesta del amor y del perdón de Dios.
Alkartasun eta anaitasun giroan, hasi
gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan
DAMU-OTOITZA
Gaurko
irakurgaietan agertuko jakun emakume pekatariaren antzera, autortu dagigun
geure pekatua. Jarri gaitezan uste osoz Jainko errukiaren argitan:
-
Jesus Jauna, gure zuzentasunerako
berbiztua. ERRUKI, JAUNA.
- Señor Jesús, que has sido resucitado para darnos
vida ,.KRISTO E.
-
Jesus Jauna, zure parkamena oparo isurtzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Sam 12, 7-10
Dabid erregea, ez zan jaio, ez bizi,
pekatuaren lokarrietatik aske. Baina bere pekatuaz konturatu zanean, benetako
damutasunaz autortu eban errua eta horrek parkamena ekarri eutson.
El
rey David participó de la experiencia del pecado, pero cuando se hizo
consciente, lo reconoció y se benefició del perdón y del amor de Dios.
Erantzun-Salmoa:
31. Salmoa
Danok aurkitzen gara Jaunaren erruki eta
laguntzaren beharrean eta Jainkoa
Bera dogu lagun. Berak
zaintzen gaitu.
El salmo está centrado en la
confesión del pecado y en el perdón de Dios que nos llena de alegría
Parkatu
Jauna nire errua, parkatu nire pekatua.
Gal. 2, 16.19-21
Galaziarrei idatzitako eskutitzean,
San Paulok hauxe argi itzi nahi deusku: legea betetze hutsaz, alperrik
gabiltzala; horrek ez gaituala salbatuko. Bidea bestea dala: Jaungoikoaren
maitasuna, Kurutzeratuagan agertu deuskun amairik bako maitasun aberatsa.
Pablo,
se dirige a los Gálatas para animarles en la fe: la salvación no viene de
nuestra sola voluntad; el camino es otro, el amor de Dios manifestado en la
entrega en cruz.
Lk : 7, 36 ; 8,3
Maitatzen dauan pertsonea parkamenagandik hurrago dago, harrokeriaz
bere burua zuzentzat agertzen dauana baino.
Todos somos hij@s de Dios, todos tenemos fallos, todos
necesitamos su amor y su perdón.
Jesusen berbak entzun
aurretik, "Aleluia"
abestu dagigun.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Bere errukia eta maitasuna agertu deuskuzan
zeruko Aitari egin deiogun otoitz gizon eta emakume guztien alde. Eskatu
daiguzan guztientzat maitasunaren dohaiak:
- Eleizearen alde
eta eleiz artzainen alde: euren jarrera eta jokabideaz, Jaungoikoaren maitasuna
eta bihotz haundia agertu dagiezan guztien aurrean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los pueblos de la tierra: para que dejando de lado la
divisiones y rencores, construyamos unas relaciones de solidaridad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gaurko
ebanjelioko emakumearen antzera gizartean bazterturik bizi diren guztien alde,
euren bizitza berregiteko behar daben laguntza gugan aurkitu dagien. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Por quienes hemos sentido la alegría de reunirnos en comunidad:
reconociendo nuestra participación en el mal del mundo, acojamos el perdón del
Señor y seamos transmisores de misericordia. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Jainko zuzen eta bihotz
samurra, agertu zaitez errukior Zugana joten dauan herri honegaz. Erakutsi
eiguzu beste behin zure bihotz haundia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN
AGURRA
Jaungoikoaren
errukia eta parkamena jaso ditugu. Jainkoa agertu jakun moduan, erruki eta parkamen
horrek zabaldu dagiguzala geure inguruan.
Hemos
celebrado el perdón de Dios, que a lo largo de la semana sepamos acoger el
perdón y al mismo tiempo seamos
generosos con nuestro perdón concediéndonos mutuamente unos a otros.
URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA
Samuelen
liburutik (2 Sm 12, 7-10.13)
Egun hareetan, honan esan eutson Natan-ek Dabidi: “Hauxe dino
Jaunak, Israelgo Jaungoikoak: “Neuk igurtzi zindudazan Israelgo errege, eta
Saulen eskutik atara, zure nagusiaren etxea emon neutsun; eta zure nagusiaren
emazteak altzoan ipini neutsuzan, Israel eta Judako etxea emon neutsun, eta
hori gutxi balitz, beste hainbeste ere emongo neutsub.
Zergaitik gitxietsi dozu Jaunaren berbea, Haren begietan txarra
dana eginez? Urias etearra ezpataz hilazo dozu, eta haren emaztea zeure emazte
egin. Horregaitik, ez dau alde egingo ezpateak zure etxetik, Ni gitxietsi
nozulako, eta Urias etearraren emaztea zeur emazte egin dozulako”.
Dabidek orduan Natani: “Pekatu egin dot Jaunaren aurka”. Eta
Natanek Dabidi: “Parkatu deutsu Jaunak zure pekatua; ez zara hilgo”.
Erantzun-salmoa Sal 31, 1-11
Parkatu egidazu, Jauna,
nire hobenaren errua.
Bai dohatsu, gaiztakeria parkatu jakona,
hobena estaldu jakona.
Bai dohatsu, Jaunak errurik
botaten ez deutson gizona,
barruan azpikeririk ez
daukana.
Nire hobena autortu deutsut,
nire errua ezkutatu ez
deutsut.
“Autortuko deutsat –esan
neban-,
Jaunari nire gaiztakeria”,
eta Zuk parkatu egin zeustan nire hobenaren txarkeria.
Zeu zaitut igesleku: Estualditik Zeuk nozu babesten,
askatasun-pozez inguratzen.
Poztu zaiteze eta alaitu
Jaunagan, zintzook,
egizue pozez oihu, bihotz
zuzeneko guztiok.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Gal 2,
16.19-21)
Senideok: Badakigu gizonak ez dauana bere zuzentasuna Legea
beteteagaitik lortzen, Kristo Jesusegan sinisteagaitik baino; horregaitik
sinistu dogu Kristo Jesusegan: gure zuzentasuna Kristogan sinistetik lortu
daigun, eta ez Legea betetetik. Legea beteteagaitik “ez dau inork bere
zuzentasuna lortzen-eta”.
Legearentzat hilda nago ni, Legeak hil egiten nau-ta; baina
holan Jaungoikoarentzat bizi naz ni; Kristogaz kurutzean josita nago; bizi naz;
ez neu, ostera; Kristo bizi da nigan. Oraingo gorputzean bizi nazala,
Jaungoikoaren Semeagan dodan sinismenetik bizi naz, bere bizia niretzat
emoteraino maitatu nau-eta. Ez dot atzera botaten Jaungoikoaren grazia. Izan
ere, zuzentasuna Legearen bidez baletor, alperrik hila izango litzateke Kristo.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen
liburutik (Lk 7, 36-8,3)
Aldi haretan, farisear batek beragaz bazkaltzen joateko eskatzen
eutson Jesusi. Sartu zan Jesus farisear haren etxean, eta mahaian jarri zan.
Honetan, etxean zan emakume pekatari batek, farisearraren etxean
bazkaltzen egoala jakin ebanean, hartu eban gantzu usain-gozodunez beteriko
ontzi eder bat, eta, Jesusen atzean jarririk, negar-malkoz bustitzen eutsozan
oinak, eta bere buruko ule-adatsez siketzen. Eta mun egiten hasi jakon, eta
usain gozoz igurtzitzen.
Bazkaltzera deitu eutsan farisearrak, hori ikustean, bainoan
bere barruan: “Profeta balitz, jakin behar leuke Honek nor eta zelakoa dan
ikututen jabilkon emakume hori, pekataria da-eta”.
Baina Jesusek esan eutson: “Simon, badot zeozer zuri esateko”.
Eta harek: “Esaizu, Maisu”.
Jesusek esan eutson: “Diru-aurreratzaile batek zordun bi
eukazan: batak bostehun denario zor eutsozan, eta besteak berrogeta hamar. Ez
euken nondik ordaindurik, eta parkatu egin eutsen biei. Biotarik zeinek maite
izango dau gehien?”. Eta Simonek: “Gehien paraktu jakonak, nik uste”. Jesusek:
“Ondo ebatzi dozu”.
Eta emakumeagana bihurturik, esan eutson Simoni: “Ikusten dozu
emakume hau? Zuenean sartu naz, eta ez deustazu oinetarako urik emon; honek,
barriz, malkoz busti deustaz oinak, eta bere ulez siketu. Ez deustazu laztanik
emon; hau, barriz, sartu danetik, eten barik oinak laztantzen jabilt. Ez
deustazu burua orioz igurtzi; honek, barriz, usain gozoz igurtzi deustaz oinak.
Horregaitik dinotsut: Asko maite izan dau, et parkatu ere, pekatu asko
parkatzen jakoz. Gutxi parkatzen jakonak, maitatu ere, gutxi maitatzen dau”.
Eta emakumeari esan eutson: “Parkatuta daukazuz pekatuak”.
Jesusegaz mahaian egozanak euren artean esaten hasi ziran: “Nor
dogu, baina, pekatuak ere parkatzen dituan Hau?”
Jesusek, barriz, esan eutson emakumeari: “Zeure sinismenak
salbau zaitu. Zoaz bakean”.
[Handik aurrera, Jesus herririk herri eta auzorik auzo ebilen,
Jaunkoaren erreinuaren barri ona iragarten. Beragaz egozan Hamabiak; baita
emakume batzuk ere, espiritu gaiztoetatik eta gatxetatik osatuak: Maria
Magdalena, zazpi deabru urten izan jakozana; Joana, Herodesen morroi zan
Kusaren emaztea; Susana, eta euren ondasunekin laguntzen eustoen beste asko.]
No hay comentarios:
Publicar un comentario