Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO V.
DOMEKEA - A
MUNDUKO GOSEAREN AURKAKO KANPAINA: deklaratu gerra goseari
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara, gure inguruan, gatz eta argi.
Gaur, Esku Elkartuak erakundearen eskutik, munduko gosearen aurkako kanpaina ospatuko dogu, “deklaratu gerra goseari” goiburuaren haritik. Konpromisoa hartu behar dogu, miloika pertsonak jasaten dauan pobretasunezko egoera atzean itzi daian.
Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
- Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia,
zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan
ibiliko.
"Jauna dot argi eta salbamen".
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:
- - Esku Elkartuak Erakundeak, elizako kide lez, Barri Onean oinarrituta jardun daien, Jainkoaren zeinu izanez munduan. Egin dagigun otoitz.
- Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen alde: osasuna lortu dagien eta, hori ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun otoitz.
- Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta hainbat gazteren alde: bizitzeari zentzun bat aurkitu deioen eta guztion laguntzaz euren bizitzak ondo bideratu dagiezan. Egin dagigun otoitz .
- Gu guztion alde: gure jokabideaz gure inguruan bizi diranentzat itxaropen-sortzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
GURA BADOGU
Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:
azken oharrak
Eskerrak emon teilatua konpontzeko diru batzeagaitik
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - A
CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE EN EL MUNDO: Declara la guerra al hambre
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei
begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara,
gure inguruan, gatz eta argi.
Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
- Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Dios pone su agrado en aquellos que
rompiendo el muro de su egoísmo se abren a los demás. No es nuestro culto un
refugio, sino el principio de una dedicación honda a la construcción del mundo.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia,
zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan
ibiliko.
El que es justo y compasivo, brillará como una luz y
descansará en el Señor.
"Jauna dot argi eta salbamen".
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Sólo un saber merece la pena y este es Jesús y Jesús crucificado.
Esta era la única fuerza con la que el apóstol Pablo corrió el mundo.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.
Los cristianos somos por vocación, luz y sal de la
tierra. La Iglesia debe iluminar los caminos de las personas y dar sentido a la
vida.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jesusek gaur esaten deusku «Zuek zaree lurraren gatza eta munduaren argia“ Jesusen ikasleok ahalegindu gaitezan eguneroko bizitzari bizitasuna emoten eta gure inguruan argia zabaltzen. Egin dagigun otoitz.
- Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen alde: osasuna lortu dagien eta, hori ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun otoitz.
- Por los gobernantes y políticos, para que, buscando el bien común, posibiliten los medios necesarios para que a nadie le falte el pan cotidiano, la educación y un trabajo digno. Egin dagigun otoitz.
- Por quienes estamos celebrando esta Eucaristía., para que vivamos más preocupados de hacer algo y menos de que se nos vea, que como la sal estemos dispuestos a desaparecer para dar sabor. Egin dagigun otoitz.
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
GURA BADOGU
Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:
azken oharrak
Eskerrak emon teilatua konpontzeko diru batzeagaitik
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
Sólo se realiza la sal que se pierde y no se ve. Que
seamos siempre en nuestra vida sal para
nuestros hermanos, para que así descubran
la alegría de seguir el camino de Jesucristo.
"Alkartuta goazen..”

No hay comentarios:
Publicar un comentario