Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO II.
DOMEKEA - A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Apala
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi.
Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta, bere HITZA entzun nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”
Bai,
Pazkorako ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan ez bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna
entzuten, baizik irakurten, hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.
Hasi gaitezan abestuz. Zure aurpegi bila….
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo,
Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara,
baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste
on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
· Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna
· Jesus Jauna, fedea eta itxaropena izatera dei egiten deuskuzuna. Kristo, erruki
· Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur bigarren asteko mezua agertuko jaku: Apala. Neurritasuna. Neurritasn librea. Apaltasuna sobran doguna konpartitzeko.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 1‑4:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan" eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
Erantzun‑Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” duen
herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"
2 Tm 1, 8b‑10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.
Mt 17, 1‑9:
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen kontakizuna entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
HOMILIA AMAITU OSTEAN GURA BADOGU:
Garizuman bigarrenaneurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin naizu
bihotzez beti apala.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta
gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin
dagigun otoitz:
§ Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde: Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan, hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Guganaino
heltzen diharduen gure nebarreba etorkinen alde. Gure alkartasunaren bidez,
ikusi dagiela eurekin sufritzen dauan eta eurekin alkartzen dan Jainkoa
eurengandik hur dagoala. Egin dagigun otoitz.
§ Gure inguruan bizi diran ume eta gaztetxoen alde. Euren kristau hazkundean lagundu deiegun, gure fede eta bihozbarritze testigantza eskeiniz. Egin dagigun otoitz.
§ Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Apaltasun eta neurritasun askea bizi, eta doguna eta garena alkarbaantu daigun alaitasunez. Egin dagigun otoitz.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Martxoak 4 marzo, eguaztena/miércoles Garizumako gogoeta Elo Braceras, Basurtuko Ospitaleko kapeilau andrea: Jainkoa gaixoaldian.
BermeSanta Eufemia parrokian, 18:00
Martxoak 7 marzo, zapatua/sábado, Emakumearen Egunaren bezpera mezea, Errosape alkartearen eskutik.
AZKEN AGURRA
Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku. Aurrerantzean jo dagigun Ebanjelioa entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri Ona gure inguruetan zabaltzera.
Abestia: Zure errukizko begiak Ama
GARIZUMAKO II.
DOMEKEA - A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Apala
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi:
Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta, bere HITZA entzun nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”
En
este camino hacia la Pascua, Dios Padre nos presenta a Jesús como su Hijo
querido y nos invita a escucharle. Si, sabemos que con Él caminaremos mejor. Escuchemos
su Palabra- Fuente de vida.
Pazkorako
ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan ez
bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna entzuten, baizik irakurten,
hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.
Hasi gaitezan abestuz. Zure aurpegi bila….
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo,
Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
· Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna
· Tú, que nos llamas a la fe y a la esperanza. Kristo, erruki
· Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur bigarren asteko mezua agertuko jaku: Apala. Neurritasuna. Neurritasn librea. Apaltasuna sobran doguna konpartitzeko.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 1‑4:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan" eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
Abraham todo lo deja para encontrar la Tierra Prometida. Su único apoyo, la fe y la esperanza en la Palabra de Dios que no puede fallar. Como él, dejando la adoración de los ídolos de este mundo, caminemos hacia la Tierra Nueva, que Dios nos ha prometido.
Erantzun‑Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” dauen herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
Puesta
nuestra confianza en el Señor, alabemos a nuestro Dios que bendice a su pueblo.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"
2 Tm 1, 8b‑10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.
San Pablo insiste en esta carta, para que nos esforcemos
y trabajemos con afán, en la dura tarea de la evangelización.
Mt 17, 1‑9:
El evangelio nos presenta un mensaje exigente, pero merece la pena. Escuchemos con fe y dejémonos transformar por su palabra
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan
gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen
kontakizuna entzuteko, "Aintza,
Jesus, Zuri beti..." abestuz.
HOMILIA AMAITU OSTEAN GURA BADOGU:
Garizuman bigarrena
neurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin naizu
bihotzez beti apala.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:
§ Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde: Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan, hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Por las hermanas y hermanos inmigrantes que siguen llegando hasta nosotros. Para que, a través de nuestros apoyos solidarios, perciban la presencia cercana del Padre-Dios que sufre y se hace solidario con ellos. Egin dagigun otoitz
§ Por los niños y preadolescentes que viven junto a nosotros. Para que sepamos acompañarles en su crecimiento cristiano, ofreciéndoles cada día nuestro testimonio de fe y conversión. Egin dagigun otoitz
§ Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Apaltasun eta neurritasun askea bizi, eta doguna eta garena alkarbaantu daigun alaitasunez. Egin dagigun otoitz.
Bedeinkatzen
zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu
gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Martxoak 4 marzo, eguaztena/miércoles Garizumako gogoeta Elo Braceras, Basurtuko Ospitaleko kapeilau andrea: Jainkoa gaixoaldian.
BermeSanta Eufemia parrokian, 18:00
Martxoak 7 marzo, zapatua/sábado, Emakumearen Egunaren bezpera mezea, Errosape alkartearen eskutik.
Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku. Aurrerantzean jo dagigun Ebanjelioa entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri Ona gure inguruetan zabaltzera.
Recordemos que en cuaresma peregrinamos hacia la Pascua y hoy se nos invita de forma especial a
escuchar al Hijo Predilecto del Padre.
Abestia: Zure errukizko begiak Ama

No hay comentarios:
Publicar un comentario