Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO
I. DOMEKEA - A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu!
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur Jaunak. Garizuman Pazkora bidean goazela.
Basamortua eremu sinbolikoa da eta hor egiten dogu bat
geure buruagaz eta Jaungoikoagaz; bertan tentaldia biziarren aurre egiteko
erabagia hartu dagigun. Jesusek emon eban erantzuna emoteko ausardia izan
daigula.
Jorratu
dagiguzan gizaki nortasunean sendoago egiten gaituen kristau jarrerak, eta
ezezkortasunetik aldendu gaitezan gure hutsak astinduz.
Hasi daigun Eukaristia, abestuz. Basamortuan zehar….
DAMU‑OTOITZA
Senideok: damu‑aldia hasi dogu, konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez eskatu daiguzan Jaunaren errukia eta grazia:
- Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, tentaldian behin eta barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur lehen asteko mezua agertuko jaku: Bakegile, bakezale, indarkeriari indarkeriaz aurre egiteko tentaldia gainditu:
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:
Garizumako Domeka honeetan, lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz. Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.
Erantzun‑Salmoa: 50. salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko
gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu
damu-salmo hau.
"Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".
Erm 5, 12‑19:
San Paulok, bigarren irakurgaian, Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.
Mt 4, 1‑11:
Kristok, Adan barriak, pekatuaren eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko; tentaldiak garaitu egiten ditu.
Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
HOMILIA AMAITU OSTEAN GURA BADOGU:
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale
eta egin gaizuz
bakegile, bakezale.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: "graziaren aldi"
honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula
eskatuz:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean ALKARREGAZ BIDE egiteko gai izan gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta Ebanjelioari zor deutsagun zintzotasunean iraun daigula. Egin dagigun otoitz
- Herriak agintaritzan eta guztien zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea aldatzen eta zuzenago egiten ahalegindu daitezala. Egin dagigun otoitz
- Gizaki guztion alde, pertsona, pertsona dan lez, bere duintasuna bilatu dagigula, albo batera itziaz gure arrazakeri guztiak . Egin dagigun otoitz
- Eukaristian alkartuta gagozan guztion alde: garizuma honetan bakegila eta bakezale izan gaitezan. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN OHARRA
-Garizumako otoitzaldiak:
- Lehen asteko esku orritxoa eskeini etxean lantzeko
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan izan daigula Garizumako ibilbidean gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak izaten ahalegindu gaitezala.
“Zure errukizko begiak Ama”
Cuaresma Camino hacia la
Pascua: Cuaresma 5G + ¡tienes una llamada!
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur Jaunak. Garizuman Pazkora bidean.
Emprendemos el camino hacia la Pascua: ¡Tenemos una llamada! Esta semana se concreta en ser amantes de la Paz, superar la tentación de responder con violencia a la violencia. Paz de palabra, de corazón, de obra, personal, en casa, en nuestro pueblo y en el mundo entero.
Hasi
daigun Eukaristia, abestuz. Basamortuan
zehar….
DAMU‑OTOITZA
Senideok: damu‑aldia hasi dogu, konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez eskatu daiguzan Jaunaren errukia eta grazia:
- Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, tentaldian behin eta barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur lehen asteko mezua agertuko jaku: Bakegile, bakezale, indarkeriari indarkeriaz aurre egiteko tentaldia gainditu:
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:
Garizumako Domeka honeetan, lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz. Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.
Desde
sus comienzos el hombre lleva dentro de si una fuerza que le arrastra a la
soberbia, a la violencia, al egoísmo. Llevamos dentro la semilla del pecado.
Sólo en Dios encontramos la fuerza para vencer.
Erantzun‑Salmoa: 50. Salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.
Con este salmo confesamos nuestro
pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su
Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.
"Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".
Erm 5, 12‑19:
San Paulok, bigarren irakurgaian,
Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen
pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.
Escuchemos en esta lectura, la
respuesta salvadora de Dios ante el pecado del hombre.
Mt 4, 1‑11:
Kristok, Adan barriak, pekatuaren
eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko;
tentaldiak garaitu egiten ditu.
Son muchas las tentaciones en las
que estamos envueltas las personas. Jesús nos enseña a vencerlas con la ayuda
de Dios.
Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
HOMILIA AMAITU OSTEAN GURA BADOGU:
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale
eta egin gaizuz
bakegile, bakezale.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: "graziaren aldi" honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula eskatuz:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean alkarregaz bide egiteko gai izan gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta Ebanjelioari zor deutsagun zintzotasunean iraun daigula. Egin dagigun otoitz
- Herriak agintaritzan eta guztien zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea aldatzen eta zuzenago egiten ahalegindu daitezala. Egin dagigun otoitz
- Por todas las personas, para que sepamos admitir al diferente y tomemos conciencia de la igualdad en derechos y dignidad como hij@s de Dios. Egin dagigun otoitz
- Por esta comunidad aquí reunida para celebrar el comienzo de la Cuaresma; que nos ayude a pacificar nuestros corazones, nuestras palabras, nuestros sueños y trabajos. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN OHARRA
-Garizumako otoitzaldiak:
- Lehen asteko esku orritxoa eskeini etxean lantzeko
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan izan daigula Garizuman gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak izaten ahalegindu gaitezala.
La cuaresma debe ayudarnos a
transformar nuestras vidas, a aceptar las preocupaciones de cada día, a vivir
con amor y esperanza. Que este caminar nos lleve a construir un mundo de
hermanos.
Zure errukizko begiok Ama



No hay comentarios:
Publicar un comentario