Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO II.
DOMEKEA - A
Jesusegaz HOBE
HITZA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi.
Astero
lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi
deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta, bere HITZA
entzun nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere
seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire
Maitea: Entzun egiozue”
Bai,
Pazkorako ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan ez bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna
entzuten, baizik irakurten, hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.
Hasi gaitezan abestuz. Zure
aurpegi bila….
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu
nahi deutsagun
Jesukristo,
Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara,
baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste
on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
·
Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen
dozuzana. Erruki, Jauna
·
Jesus Jauna, fedea
eta itxaropena izatera dei egiten deuskuzuna. Kristo, erruki
·
Jesus Jauna,
oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun
baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 1‑4:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan"
eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide
luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak
jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
Erantzun‑Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” duen
herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"
2 Tm 1, 8b‑10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena?
Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun
San Paulok emongo deuskun erantzuna.
Mt 17, 1‑9:
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta
sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen
kontakizuna entzuteko, "Aintza,
Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Iturri zaharretik
beti ur barria
zure Hitza guretzat
ur bizigarria
munduan zabaltzeko
dogu dei larria
Zugan ase dagigun
Jainko egarria.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta
gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin
dagigun otoitz:
§ Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde:
Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan,
hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Guganaino
heltzen diharduen gure nebarreba etorkinen alde. Gure alkartasunaren bidez,
ikusi dagiela eurekin sufritzen dauan eta eurekin alkartzen dan Jainkoa
eurengandik hur dagoala. Egin dagigun otoitz.
§ Gure
inguruan bizi diran ume eta gaztetxoen alde. Euren kristau hazkundean lagundu
deiegun, gure fede eta bihozbarritze testigantza eskeiniz. Egin dagigun otoitz.
§ Eukaristia
ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun HITZAren argiak eta
erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau alkarteko kide izate hori sendotu
deiguen. Egin dagigun otoitz.
Bedeinkatzen
zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu
gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Martxoak 7 marzo,
martitzena/martes, Garizumako gogoeta Ana Berrizbeitia: Jesusekin beti hobe. Alkarrekin urrinago.
Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30.
AZKEN AGURRA
Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku. Aurrerantzean
jo dagigun Ebanjelioa entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri
Ona gure inguruetan zabaltzera.
Abestia: Pekatariok Ama
GARIZUMAKO II.
DOMEKEA - A
Jesusegaz HOBE
HITZA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean, egun on guztioi:
Astero
lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi
deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta, bere HITZA
entzun nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere
seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire
Maitea: Entzun egiozue”
En
este camino hacia la Pascua, Dios Padre nos presenta a Jesús como su Hijo
querido y nos invita a escucharle. Si, sabemos que con Él caminaremos mejor. Escuchemos
su Palabra- Fuente de vida.
Pazkorako
ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan ez
bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna entzuten, baizik irakurten,
hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.
Hasi gaitezan abestuz. Zure
aurpegi bila….
ABADEAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu
nahi deutsagun
Jesukristo,
Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari
gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean
uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.
·
Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen
dozuzana. Erruki, Jauna
·
Tú, que nos llamas a la fe y a
la esperanza. Cristo. Kristo, erruki
·
Jesus Jauna,
oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun
baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Gn 12, 1‑4:
Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan"
eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide
luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak
jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.
Abraham todo lo deja para encontrar la Tierra Prometida.
Su único apoyo, la fe y la esperanza en la Palabra de Dios que no puede fallar.
Como él, dejando la adoración de los ídolos de este mundo, caminemos hacia la
Tierra Nueva, que Dios nos ha prometido.
Erantzun‑Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” dauen
herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.
Puesta
nuestra confianza en el Señor, alabemos a nuestro Dios que bendice a su pueblo.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"
2 Tm 1, 8b‑10:
Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena?
Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun
San Paulok emongo deuskun erantzuna.
San Pablo insiste en esta carta, para que nos esforcemos
y trabajemos con afán, en la dura tarea de la evangelización.
Mt 17, 1‑9:
El evangelio nos presenta un mensaje exigente, pero
merece la pena. Escuchemos con fe y dejémonos transformar por su palabra
Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan
gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen
kontakizuna entzuteko, "Aintza,
Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homili amaieran
Iturri zaharretik
beti ur barria
zure Hitza guretzat
ur bizigarria
munduan zabaltzeko
dogu dei larria
Zugan ase dagigun
Jainko egarria.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere
kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako
Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:
§ Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde:
Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan,
hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§
Por las hermanas y hermanos
inmigrantes que siguen llegando hasta nosotros. Para que, a través de nuestros
apoyos solidarios, perciban la presencia cercana del Padre-Dios que sufre y se
hace solidario con ellos. Egin dagigun otoitz
§
Por los niños y preadolescentes que viven junto a nosotros. Para que
sepamos acompañarles en su crecimiento cristiano, ofreciéndoles cada día
nuestro testimonio de fe y conversión.
Egin dagigun otoitz
§ Eukaristia
ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun HITZAren argiak eta
erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau alkarteko kide izate hori sendotu
deiguen. Egin dagigun otoitz.
Bedeinkatzen
zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu
gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Martxoak 7 marzo, martitzena/martes, Garizumako gogoeta Ana Berrizbeitia: Jesusekin beti hobe. Alkarrekin urrinago. Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30.
AZKEN AGURRA
Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku.
Aurrerantzean jo dagigun Ebanjelioa entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri
Ona gure inguruetan zabaltzera.
Recordemos que en cuaresma peregrinamos hacia la Pascua y hoy se nos invita de forma especial a
escuchar al Hijo Predilecto del Padre.
Abestia: Pekatariok Ama
No hay comentarios:
Publicar un comentario