Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO
I. DOMEKEA - A
Pazkora bidean, Garizuma grazi
aldi honetan,
Bizkaiko eleizan,
JESUSEGAZ
HOBE eta ALKARREGAZ BIDE
egin nahi dogu.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur
Jaunak. Garizuman Pazkora bidean goazela JESUSEGAZ
HOBE egitea ibilbidea. SINODOAn txertaturik Bizkaiko elizan ALKARREGAZ
egin nahi dogu bide hori.
Basamortua eremu sinbolikoa da eta hor egiten dogu bat
geure buruagaz eta Jaungoikoagaz; bertan tentaldia biziarren aurre egiteko
erabagia hartu dagigun. Jesusek emon eban erantzuna emoteko ausardia izan
daigula.
Jorratu
dagiguzan gizaki nortasunean sendoago egiten gaituen kristau jarrerak, eta
ezezkortasunetik aldendu gaitezan gure hutsak astinduz.
Hasi daigun Eukaristia, abestuz.
Basamortuan zehar….
DAMU‑OTOITZA
Senideok:
damu‑aldia hasi dogu, konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez
eskatu daiguzan Jaunaren errukia eta grazia:
- Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat
sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, tentaldian behin eta
barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:
Garizumako Domeka honeetan,
lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz.
Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.
Erantzun‑Salmoa: 50.
salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko
gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu
damu-salmo hau.
"Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".
Erm 5, 12‑19:
San Paulok, bigarren irakurgaian,
Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen
pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.
Mt 4, 1‑11:
Kristok, Adan barriak, pekatuaren
eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko;
tentaldiak garaitu egiten ditu.
Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: "graziaren aldi"
honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula
eskatuz:
- Elizea osotzen dogun fededun
guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean ALKARREGAZ BIDE
egiteko gai izan gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta
Ebanjelioari zor deutsagun zintzotasunean iraun daigula. Egin dagigun otoitz
- Herriak agintaritzan eta guztien
zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea
aldatzen eta zuzenago egiten ahalegindu daitezala. Egin dagigun otoitz
-
Gizaki guztion alde, pertsona, pertsona dan lez, bere duintasuna bilatu dagigula, albo batera
itziaz gure arrazakeri guztiak . Egin
dagigun otoitz
- Eukaristian alkartuta gagozan
guztion alde: garizuma honetan neurriz bizi gaitezala eta, beharrizanean
dagozanei gehiago laguntzeko,
beharrezkoak ez diran gastuak alboratu daiguzala. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana
gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren Berbea
entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan
izan daigula Garizumako ibilbidean
gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak izaten ahalegindu
gaitezala.
“Zure
errukizko begiak Ama”
Cuaresma Camino hacia la
Pascua
Caminamos
MEJOR con Jesús y junt@s
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur
Jaunak. Garizuman Pazkora bidean goazela Jesusegaz
HOBE egitea ibilbidea. SINODOAn txertaturik Bizkaiko elizan alkarregaz
egin nahi dogu bide hori.
Emprendemos el camino hacia la Pascua: Jesusegaz HOBE - MEJOR con Jesús.
Respondiendo a la llamada del SINODO, sintiéndonos Iglesia de Bizkaia y en esta Comunidad
parroquial, queremos hacerlo junt@s,
hasta llegar a la Pascua donde se nos
mostrará Cristo, el Hombre Nuevo.
Hasi
daigun Eukaristia, abestuz. Basamortuan
zehar….
DAMU‑OTOITZA
Senideok: damu‑aldia hasi dogu,
konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez eskatu daiguzan Jaunaren
errukia eta grazia:
- Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat
sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, tentaldian behin eta
barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:
Garizumako Domeka honeetan,
lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz.
Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.
Desde
sus comienzos el hombre lleva dentro de si una fuerza que le arrastra a la
sobrbia, a la violencia, al egoísmo. Llevamos dentro la semilla del pecado.
Sólo en Dios encontramos la fuerza para vencer.
Erantzun‑Salmoa: 50. Salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen
pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.
Con este salmo confesamos nuestro
pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su
Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.
"Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".
Erm 5, 12‑19:
San Paulok, bigarren irakurgaian,
Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen
pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.
Escuchemos en esta lectura, la
respuesta salvadora de Dios ante el pecado del hombre.
Mt 4, 1‑11:
Kristok, Adan barriak, pekatuaren
eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko;
tentaldiak garaitu egiten ditu.
Son muchas las tentaciones en las
que estamos envueltas las personas. Jesús nos enseña a vencerlas con la ayuda
de Dios.
Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: "graziaren aldi"
honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula
eskatuz:
- Elizea osotzen dogun fededun
guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean alkarregaz bide egiteko gai izan
gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta Ebanjelioari zor
deutsagun zintzotasunean iraun daigula.
Egin dagigun otoitz
- Herriak agintaritzan eta guztien
zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea
aldatzen eta zuzenago egiten ahalegindu daitezala. Egin dagigun otoitz
- Por todas las personas, para que
sepamos admitir al diferente y tomemos conciencia de la igualdad en derechos y
dignidad como hij@s de Dios. Egin
dagigun otoitz
- Por esta comunidad aquí reunida
para celebrar el comienzo de la Cuaresma; que el alimento de la Palabra y de la
Eucaristía, nos renueven y nos hagan seguidores de Jesús. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana
gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren Berbea
entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan
izan daigula Garizuman gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak
izaten ahalegindu gaitezala.
La cuaresma debe ayudarnos a
transformar nuestras vidas, a aceptar las preocupaciones de cada día, a vivir
con amor y esperanza. Que este caminar nos lleve a construir un mundo de
hermanos.
No hay comentarios:
Publicar un comentario