Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO V.
DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei
begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara,
gure inguruan, gatz eta argi.
Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez
gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
- Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara
etorria. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen
gaituzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau
bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen
ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia,
zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan
ibiliko.
"Jauna dot argi eta salbamen".
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu
ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau
Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako
bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera
bialduko gaitu Jesusek.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta
aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jesusek gaur esaten
deusku «Zuek
zaree lurraren gatza eta munduaren argia“ Jesusen
ikasleok ahalegindu gaitezan eguneroko bizitzari bizitasuna emoten eta gure
inguruan argia zabaltzen. Egin dagigun otoitz.
- Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen
alde: osasuna lortu dagien eta, hori
ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun
otoitz.
- Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta hainbat
gazteren alde: bizitzeari zentzun bat
aurkitu deioen eta
guztion laguntzaz euren
bizitzak ondo bideratu dagiezan.
Egin dagigun otoitz .
- Gu guztion alde: gure jokabideaz gure inguruan bizi
diranentzat itxaropen-sortzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti
bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
GURA BADOGU
Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua
jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan
behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
EguNn on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei
begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara,
gure inguruan, gatz eta argi.
Nunca se ha hablado tanto
como ahora ; de los pobres, de los que sufren. Nunca tampoco han sido
tan orillados. Ellos nos sirven de pedestal para echar nuestros grandes y
atrevidos discursos, en los que sólo de nosotros mismo hablamos. Dios no nos
pide palabras sino obras. Debemos ser sal; pero no de exposición; sino de la
que se pierde y desapareciendo da “gusto”.
Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez
gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:
- Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara
etorria. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen
gaituzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 58, 7-10:
Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau
bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen
ahoz Jaunak esaten deuskuna.
Dios pone su agrado en aquellos que
rompiendo el muro de su egoísmo se abren a los demás. No es nuestro culto un
refugio, sino el principio de una dedicación honda a la construcción del mundo.
Erantzun-Salmoa: 111. salmoa
Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia,
zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan
ibiliko.
El que es justo y compasivo, brillará como una luz y
descansará en el Señor.
"Jauna dot argi eta salbamen".
1 Kor 2, 1-5:
Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu
ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau
Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.
Sólo un saber merece la pena y este es Jesús y Jesús crucificado.
Esta era la única fuerza con la que el apóstol Pablo corrió el mundo.
Mt 5, 13-16:
Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako
bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera
bialduko gaitu Jesusek.
Los cristianos somos por vocación, luz y sal de la
tierra. La Iglesia debe iluminar los caminos de las personas y dar sentido a la
vida.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta
aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jesusek gaur esaten
deusku «Zuek
zaree lurraren gatza eta munduaren argia“ Jesusen
ikasleok ahalegindu gaitezan eguneroko bizitzari bizitasuna emoten eta gure
inguruan argia zabaltzen. Egin dagigun otoitz.
- Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen
alde: osasuna lortu dagien eta, hori
ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun
otoitz.
- Señor, te pedimos la paz para nuestras familias, paz en
el mundo de la política, de la cultura, del deporte, del trabajo. Que todos y
cada uno seamos constructores de paz. Egin dagigun otoitz.
- Por quienes estamos celebrando esta Eucaristía., para
que vivamos más preocupados de hacer algo y menos de que se nos vea, que como
la sal estemos dispuestos a desaparecer para dar sabor. Egin dagigun otoitz.
Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti
bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
GURA BADOGU
Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:
AZKEN AGURRA
Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua
jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan
behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.
Sólo se realiza la sal que se pierde y no se ve. Que
seamos siempre en nuestra vida sal para
nuestros hermanos, para que así descubran
la alegría de seguir el camino de Jesucristo.
"Alkartuta
goazen..”
No hay comentarios:
Publicar un comentario