Zoriontasunak

jueves, 31 de marzo de 2022

Ukraina Arratia: Ubidean lekua daben ukrainarrak


Hona Ukrainatik Ubidera etorri diren emakume eta umeen argazkia. 

Ukrainatik martxoren 16an etorri ziran Ubidera. Andra bi: bata 22 urtekoa, eta bere umetxoa, mutila, urte bi t'erdikoa. Eta besteak, 25 urtekoa, urte bi t'erdiko ere neskatila dauka.

miércoles, 30 de marzo de 2022

Zeanuri: parrokiko etxebizitza konpondu da


Lehengo astean amaitu dira Albakoa kaleko parrokiko etxebizitza barriztatzeko lanak. Ederto baten geratu da, argi eta txukun, errenta sozialean ixteko asmoagaz. 

lunes, 28 de marzo de 2022

Ez harrika egin No lanzar piedras: Jose Antonio Pagola

 


Gizarte guztietan izaten dira jokabide-ereduak, era esplizituan edo inplizitua, pertsonen portaera moldatzen dutenak. Hein handian gure pentsaera, jarduera eta biziera taxutzen dituzten ereduak dira.

domingo, 27 de marzo de 2022

Artea, Igorre & Zeanuri: Arratia Jesus Team 06. etapea: Gurpila zulatu dogu. Konpondu daigun!

 


Hona hemen Arteatik heldu jakun talde argazkia. KTko taldea Agustin abadeagaz ospakizuna amaitu ostean. Parkamena osaptu dabe eta seigarren etapea burutu. Zorionak penitentzia ospatu daben guztiei!

sábado, 26 de marzo de 2022

Urkiolan izan dira gaur Astigintzako gaztetxoak

 


Arratiako Astigintzako gaztetxo taldea eta beste 400 bat gaztetxo batu dira gaur Urkiolan. Ugao, Arrigorriaga, Durangaldea, Galdakao, Algorta, Mungia, Ermua, Elorrio, Zornotza eta Lekeitiotik etorritakoak. Eguraldia lagun giro atsegin eta gaztea izan da.

viernes, 25 de marzo de 2022

Lemoan ospatu da Arratiako Elizaren Eguna 2022


Giro ezin hobean ospatu da Lemoan Arratiako Elizaren Eguna. Lehen atala, parroki barruan otoitzaldia bat izan da. Parrokiako koruak ederto lagundu dau kantetan, otoitzaldi esanguratsu bati erritmoa emonaz. Jaunaren Berbea entzun, Jainkoaren Erreinuaren ezaugarriak antzestu eta bakearen konpromisoa sendotuz

Haizeteak kalte itzelak egin dauz Artea eta Igorren

 

Egunotako haizeteak kalte iztelak egin dauz Artea eta Igorren. Emon da partea aseguru etxean, ea laguntzarik dagoen, eta hasi dira kalteak konpontzen astiro astiro. 3.000 eurotik gorako kalteak izango dira. Zorionez kalte materialak baino ez dira gertatu.

miércoles, 23 de marzo de 2022

La ermita de Edurretako Ama en Igiña, Gorbeia, se pone guapa


Una ermita sencilla pero la más alta en la provincia de Bizkaia. Dedicada a Edurretako Ama. Nuestra Señora de las Nieves. El día San Ignacio se celebra a su vera una misa campal, recordando a pastores y mendigoizales. Desde allí, nuestro amigo Iñaki García Uribe, nos envía la siguiente nota que compartimos con todos vosotros.

lunes, 21 de marzo de 2022

Aita on baten tragedia La tragedia de un padre bueno Jose Antonio Pagola

 


Egungo exegeta batzuek tradizioz «seme hondatzailearena» esan izan zaion parabola irakurtzeko beste bide bat urratu dute; aita baten tragedia ikusi dute parabola horretan: bere semeekiko maitasun sinestezina eta guzti, ezin lortu izan du familia batu bat eraiki. Horixe izango litzateke, Jesusen arabera, Jainkoaren tragedia.

sábado, 19 de marzo de 2022

Scape room Igorren Astigintzaren eskutik

 


Uste zan baino gatxago izan da zapatu arrastiz jokatu dan scape room jolasa. Hurrengoan pista errezagoak edo denpora gehiago emon beharko jake jokalariei. Goizez Igorrekoak jolastu dabe, pistak ipini eta batera. Arrastiz Zeanurikoak. Azkenean danak bat kanpoan eta libre!