Mikel Azpeitiak 50 urte abade

miércoles, 31 de diciembre de 2014

Arratia 2014

"Urte zaharra joan da... barria etorri, ni ez noa hemendik ezer hartu barik" horra hor herri kanta baten errepika.
Urkiolako erregotiben argazki bategaz joan dan urtearen ona batu, eskertu, baloratu gura dogu. Eta aldi berean urtean zehar gertatutako txarra ezabatu. Onak zein txarrak hazten lagunduko deuskuelakoan Jauanren eskuetan jarten doguz.
Hona urtearen laburpen grafikoa...

martes, 30 de diciembre de 2014

Rafa Rekagorri hil da

Rafa Rekagorri, ezkerretik bigarrena
Rafa Rekagorri hil da. Hileta eleizkizuna Lemoan izango da, barikuan, urtarrilaren 2a, arrastiko 6etan.
Igorreko organistea urte askotan, Arantzazuko semea, Lemoa bizi izan da.

Jainkoa onartu Acoger a Dios: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jesus Galilean agertu, judu-herriak krisialdi sakona bizi zuenean agertu zen. Denbora asko zeramaten Jainkoaren urruntasuna sentitzen. Zerua «itxia» zegoen. Ematen zuen murru ikusezin bezalako batek eragozten ziola Jainkoari bere herriarekin komunikatzea. Inor ez zen gai Jainkoaren ahotsa entzuteko. Jada ez zen profetarik. inork ez zuen hitz egiten espirituaren eraginez.

lunes, 29 de diciembre de 2014

Ama gure bidelagun La madre nos acompaña: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Esan ohi da gaur egungo kristauak beste aro batzuetako fededunak baino gutxiago hunkitzen garela Andre Mariaren aurrean. Agian, Mariaren debozioan izan diren sasi-joerak ikusita, errezelo eta susmo askok joak gara ustekabean.

domingo, 28 de diciembre de 2014

Santos inocentes: Joxe Arregi

De la infancia de Jesús no sabemos casi nada: no nació en el año 0, sino hacia el año 5/6 antes de nuestra era, probablemente en Nazaret; era hijo de María y de José el carpintero, y tuvo al menos cuatro hermanos y dos hermanas; era de una familia pobre como tantas otras de una pobre aldea rural. Eso es casi todo. 

sábado, 27 de diciembre de 2014

El valioso tiempo de los maduros: Mario de Andrade



"Conté mis años y descubrí, que tengo menos tiempo para vivir de aquí en adelante, que el que viví hasta ahora...
Gogoeta honek bertsio asko ditu, guk bat aukeratu eta Aitor Etxebarriak euskeratu deusku. 
Urtea amaitu eta urte barria etorri, une egokia gure denporaz denpora apur bat emoteko.

viernes, 26 de diciembre de 2014

Bandera eztabaidatua Bandera discutida: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Pertsona maitagarri bat da Simeon. Tenpluko adineko apaiz bezala irudikatu izan dugu beti, baina testuak ez dakar horrelakorik ezer. Herriko gizon on bat da Simeon, bihotzean darama esperantza, ikusiko duela egun batean hain premiazkoa duten «kontsolamendua». «Jainkoaren Espirituak eraginik», tenplura igo da, Maria eta Jose Jesus beren haurrarekin sartzera doazen momentuan.

V. PDE Artean, itaunketaren emoitzak



Arteako parrokian be, aurretik Arantzazun egin zan moduan, V. PDE (Ebanjelizazio Plana) dala-eta, mezatan lantzeko asmoa agertu zan, hiru ekitalditan edo.

jueves, 25 de diciembre de 2014

Zorionak! ¡Feliz Navidad!

Poztu eizue, poztu nire herria! (Is 40)
Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: Salbatzailea jaio zaizue gaur (Lk 2).
Textos de Arregi, Aleixandre, Ayala, Boff, Singh...

miércoles, 24 de diciembre de 2014

Aititamamak Belengo kumeari eragiten



Amama eta iloba Belengo Jesustxori bertsotan
Sehaska aurrean Gabonetan kantetako bertso sorta, Aita Martzelek egina eta eskeinia.
Doinua: Maritxu nora zoaz?


- Ondo etorri, Jesus,
zerutik lurrera
-Aitarengandik nator
zuok salbatzera.